VGaztea

Gogoratu irailean: EGK-k kirola eta parte-hartzea bilduko dituela Gasteizen. GazteOlinpiadak izango dira

[+info eta izena eman]

Lehen aldiz, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak kirola eta parte-hartzea biltzen dituen ekimen bat antolatu du: GazteOlinpiadak. Irailaren 19an (Bilbon), 26an (Gasteizen) eta urriaren 18an (Donostian) burutuko dira dinamika honen hiru lehiaketak. Irailaren 19an, larunbatean, Bilboko Deustuko kiroldegian goalball-en txanda izango da. Irailaren 26an, larunbatean, Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian saskibaloi lehiaketa egingo da eta, azkenik, urriaren 18an, igandean, Donostiako Manteo kiroldegian boleibola-ri ekingo diogu. Proiektu hau garatu ahal izateko Ekhitarrak Kirol Klubarekin elkarlanean aritu gara.GazteOlinpiaden helburua gazteen kirola eta parte-hartzea bultzatzea da. Horretarako kirolak dituen balio sozialak goraipatuko ditugu jolasten dugun bitartean. Lehiaketa guztiak mistoak izango dira (neskak eta mutilak) eta hurrengo eskema hau jarraituko da: 1- Ongi-etorri dinamika parte-hartzailea 2 – Lehiaketa 3- Sarien banaketa eta itxiera. Denon parte-hartzea ziurtatzeko talde-fasea eta kanporaketak finaleraino izango ditugu, hau da, etortzen diren guzti-guztiek jolastuko dute.

GazteOlinpiadetan parte-hartu ahal izateko 16-30 urte bitartekoa izatea da baldintza bakarra eta guztiz doako da. Amateurrak, profesionalak, frogatu nahi dutenak, kirola eta parte-hartze soziala bultzatu nahian dabiltzanak, neskak, mutilak…denak zaudete gonbidatuak! Izena emateko modu indibidualean zein talde gisa egin daiteke. Data ondo gordetzea eta lehiaketaren egunean puntual izatea eskertuko dizuegu. Animatu, jolastu eta parte hartu!

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude