VGaztea

Azken saioak uda honetan dagoen aire zabaleko zinean

Bakarrik geratzen dira azken bi pelikulak. Ikusi ahal dituzu eremuko tabernetan eskaintza bereziarekin, bokata eta edaria 5 eurotan.

Abuztuak 21ean, gaueko 22:00etan, San Martin parkean ( Kontxak ondoan) “La gran familia española”.

Abuztuak 28an, gaueko 22:00etan, San Cristobal auzoan (Nieves Cano eta Alberto Shommer kaleetan) “Tomates verdes fritos”.

Udako zinemaz gozatzera.

Gogoratu irailean: EGK-k kirola eta parte-hartzea bilduko dituela Gasteizen. GazteOlinpiadak izango dira

[+info eta izena eman]

Lehen aldiz, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak kirola eta parte-hartzea biltzen dituen ekimen bat antolatu du: GazteOlinpiadak. Irailaren 19an (Bilbon), 26an (Gasteizen) eta urriaren 18an (Donostian) burutuko dira dinamika honen hiru lehiaketak. Irailaren 19an, larunbatean, Bilboko Deustuko kiroldegian goalball-en txanda izango da. Irailaren 26an, larunbatean, Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian saskibaloi lehiaketa egingo da eta, azkenik, urriaren 18an, igandean, Donostiako Manteo kiroldegian boleibola-ri ekingo diogu. Proiektu hau garatu ahal izateko Ekhitarrak Kirol Klubarekin elkarlanean aritu gara.GazteOlinpiaden helburua gazteen kirola eta parte-hartzea bultzatzea da. Horretarako kirolak dituen balio sozialak goraipatuko ditugu jolasten dugun bitartean. Lehiaketa guztiak mistoak izango dira (neskak eta mutilak) eta hurrengo eskema hau jarraituko da: 1- Ongi-etorri dinamika parte-hartzailea 2 – Lehiaketa 3- Sarien banaketa eta itxiera. Denon parte-hartzea ziurtatzeko talde-fasea eta kanporaketak finaleraino izango ditugu, hau da, etortzen diren guzti-guztiek jolastuko dute.

GazteOlinpiadetan parte-hartu ahal izateko 16-30 urte bitartekoa izatea da baldintza bakarra eta guztiz doako da. Amateurrak, profesionalak, frogatu nahi dutenak, kirola eta parte-hartze soziala bultzatu nahian dabiltzanak, neskak, mutilak…denak zaudete gonbidatuak! Izena emateko modu indibidualean zein talde gisa egin daiteke. Data ondo gordetzea eta lehiaketaren egunean puntual izatea eskertuko dizuegu. Animatu, jolastu eta parte hartu!

Jaiak aurrera doazenean, “Erasorik ez, ez jaietan eta ez inoiz”. Jai zoriontsuak izan

Kanpainekin edo protokoloekin., garrantzitsua da gazteek elkar errespetatzea, eraso sexualak jaietan desagertzea eta emakumeen kontrako indarkeria desagertzeko borrokan aurre egitea, denon artean.

Gazteak dira beti protagonistak, bai jasotzen dutenean, bai baimentzen dutenean. Denon artean arazo honi amaiera eman behar diogu.

Horregatik, jaietan eta urte osoan lemak jarraitu izan behar dira: “erasorik ez, ez jaietan eta ez inoiz”

Proiektu bat baduzu, edo artista gaztea bazara, Haziak bulegoak lagundu ahal dizu, baita egiten ari den mapeoaz

Gasteizko artista gazteen mapeoa. Hiriko artista gazteen katalogoa gauzatzen ari gara gero elkarteetara, ikastetxeetara eta kultur eragileengana… helarazteko. Nahi baduzu, zure datuak bidali ahal dizkiguzu formulario honen bitartez, Haziak katalogoarentzako datuak edo helbide honetara idazten haziak@vitoria-gateiz.org

Bulegoak laguntza eskaintzen du kultura, kirola, aisia, sorkuntza eta berrikuntza, teknologia berriak, ingurumena eta jasangarritasuna… moduko gaien inguruan gazteen ideiak nahiz proiektuak gauzatzeko.

Txoko ibiltaria lehiaketa, uztailean saridunak eta oraindik aurkezteko epea irekita

Uztailean saridunak gertatu diren kontakizunak aurkezte dizkizuegu eta animatu nahi zaituztegu zureak aurkeztera iraila bukatu baino lehen eta Udaberria Uda sari bereziak ezagutzera

Uztailan sarituak:

1. Kategoria (14-17 urte):

Saria:   “El sol y el mar de Chipiona”,  Leire Lazcano

2. Kategoria (18-30 urte):

Saria: “Pandora, dos mundos conELKtados por el amor”, Nerea Guinea

aria: “DesconActivarte en Navapalos”, Itziar López

2015eko UDABERRI-UDA sari bereziak: Geihago…

Ekintzaile gaztea sentitzen bazara, prestatu zure proiektua irailean aurkezteko

Ekintzaileak laguntzeko Planaren hirugarren edizioa

Izena emateko epea 2015eko irailaren 7tik urriaren 2ra irekita dago

Gasteizko Udalak lagundu egiten ditu ekintzaileak modu pertsonalizatuan negozio proiektuak martxan jartzen, eta ekintzaile bakoitzaren beharkizun banakakoei erantzuna ematen saiatzen da.

Ekintzaileak laguntzeko 2015eko Planak enpresa kudeaketaren alorreko eta ekintzaile izateko trebetasun pertsonalak lantzeko prestakuntza (140 orduraino) eskaintzen du, 20 orduko modulu independenteetan banatuta. Gainera, aholkularitza pertsonalizatuko 10 ordu eskaintzen dira, negozio plana garatzeko.

2015eko azken hiruhilekoan emango zaio hasiera programa honetako hirugarren edizioari. Izena eman ahal izango dute negozio ideia dutenak edo beraien enpresa proiektua garatzen ari diren adin nagusiko pertsonek.

Informazioa gehiago