VGaztea

Sortzen. Gazte sorkuntza 2015. Aukera asko gazte sortzaileentzat

Orain duzu aukera katalogo honen aukerekin sortzen hasteko: margotzen, eskulturak sortzen, filmatzen, argazkiak egiten, idazten, kantzatzen, musika sortzen…

Aukera ezazu zurea

Bost lehiaketa proposatzen dizkizugu, eta zuk aukeratzen duzun horretan zure lana sortu ahal izango duzu. Prozesuaren amaieran, saritutako lanak zabaltzen lagunduko dugu, eta kasu batzuetan, gure hiriko artisten lagutzaz ikasketa ere bai.

Hau izan daiteke bide berri baten aurreneko urratsa.

Gazte arte

Arte proposamenak, non sormen prozesua lantegi irekien bidez ikusgai egongo den eta burutako lana erakusketa batean erakutsi ahal izango den. Lehiaketa honetan 14 urtetik 25era bitarteko gazteek parte har dezakete.

Gazte hitzak

Gazte Hitzak 14urtetik 25era bitarteko gazteei zuzendutako Ipuin eta Kontakizun Laburren Lehiaketa bat da, gazteen artean sormen literarioa bultzatzeko.

Gaztetalent

Gazte Talent musika banda eta bakarlari gazteen lehiaketa da. 14 urtetik 30era bitarteko gazteek parte har dezakete. Salbuespen gisa, taldeak 30 eta 35 urte bitarteko kide batez osatuak egon daitezke.

Zinexpress

Zinexpress lehiaketa 12 orduan metraje laburreko film bat egitean datza. Film laburrak egiteko gaia grabazio egunean bertan jakinaraziko da. 14 urtetik 30era bitarteko gazteek parte har dezakete

Gazte Klik-Klak

Gazte Klik-Klak bideo eta argazki digitalen lehiaketa da, 14 urtetik 25era bitarteko gazteentzat. Sormena bultzatzea du helburu eta sortzaile berrien lanak zabaltzeko erakustokietan jarriko dira argazkiak.

Informazioa gehiago

Beldur barik lehiaketan parte hartzea prestatzeko Lantegia “Beldur Barik ikus-entzunezkoak sortzeko”

Lehiaketa honetan parte har dezazuen sustatu eta errazteko, Berdintasunerako Zerbitzuak Ikus-entzunezko bideo-sormeneko tailer bat antolatu du 12 eta 26 urte bitarteko gazteentzat.

Tailerra urriaren 14an hasiko da. Ikasiko dituzu film laburrak sortzeko eman behar diren pausoak: gidoia lantzea, filmatzea1 eta postprodukzioa.

EGKren Gaztolinpiadak: kirola eta parte hartzea elkarrekin landu

Joan zen larunbatean, 26an, Gasteizen ospatu ziren Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak antolatutako Gazte olinpiadak. Udalaren Gazte Planak lagundu egin du zabalkundean eta han egon ginen. Gutxi gora behera 60 gazte elkartu ziren Mendizorrotzan eta txapelketa batetan, basket 3×3, parte hartu zuten. Baita ere txartel batzuetan idatzi zuten zein baloreak lantzen diren kirolean beraien uztez: lan taldea, elkartasuna, adiskidetasuna… eta beste batzuk

Zorionak parte hartu zutenei eta mila esker beren ekarpenengatik.

Emakumeon Berdintasunerako eta Jabekuntzarako Eskolaren 2015/16 ikasturtearen hasiera

Eguna: 2015/09/30, hasiera ordua: 18:30, amaiera ordua: 21:00

Irekiera hitzaldia “Ez Dago Ezer Idatzita”. Emakumeen lorpenen bilakaera. Marina Subirats i Martori. Soziologiako katedratiko emeritua. Generoan eta hezkuntzan aditua.

Eskolako programazioaren aurkezpena Miryam Artola Dendaluce-ren eskutik (Muxote Potolo Bat).

Ortuño aretoa – Montehermoso Kulturunea. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte

Zeinu-mintzairako interprete edo haurtzaindegi zerbitzua behar baduzu, hiru egun lehenago eskatu ondoko telefono-zenbakiaren edo helbide elektronikoren bidez: 945 161 345/ igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org

Martxan dago informatzaile gazteen sarearen sormena Gasteizko ikastetxeetan. Anima zaitez

Gazte Informatzaileek OMIJekin (Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoarekin) arituko dira elkarlanean Gasteizko gazteriari gehien interesatzen zaion informazioa eta zerbitzuen berri hurbiltzeko asmoz.

14-30 urte bitartekoa bazara eta Gasteizen bizi eta ikasten baduzu Gazte Informatzailea izan zaitezke. Horretarako, galde ezazu zure ikastetxeko zuzendaritzan edo OMIJen zuzen-zuzenean.

Programan parte hartzeko eskabidea zure ikastetxeak aurkeztu beharko du OMIJen. Epea 2015eko urriaren 23an bukatuko da.

Deialdiaren oinarriak irakur ditzakezu eta zalantzarik izanez gero, OMIJen galdetu.

Espainia plaza, 1 – behea

Tlfnoa: 945 16 13 30

E-posta: infojoven2@vitoria-gasteiz.org

Zeintzu dira Gazte Informatzaile baten betebeharrak? Geihago…

5. Udalerriko Lehiaketa Beldur Barik Jarrera 2015 eta ikus-entzunezkoak sortzeko Lantegia

12 eta 26 urte bitarteko Gasteizko gazteei zuzendutako ikus-entzunezko lehiaketa bat da. Eta aurrekoetan bezala, jarrera hori hobekien helarazten dituzten adierazpen artistikoak saritu nahi ditugu: genero arauak hausten dituzten jarrerei, neska eta mutilek, elkarrekin, kultura matxistari nola egiten dioten aurre islatzen dituztenei, aniztasunarekiko errespetua adierazten dituztenei, beldurrik gabe, aske eta modu autonomoan gabiltzala erakusten dituztenei…

Lanak aurkezteko epea azaroaren 11ra arte aurkeztu ahal izango dira. Udalak antolatutako lehiaketara aurkeztu diren lanek erkidegoko sarietan ere parte hartuko dute automatikoki.

Lantegia “Beldur Barik ikus-entzunezkoak sortzeko” Geihago…

Stop motion animazio ikastaroa Pilarreko Gizarte Etxean

Urriak 1  – Abenduak 17

Pilar gizarte etxean

Osteguna / : 19:00-21:00

+ 14 urte  / + 14 años

Gaztelaniaz

Stop motion izeneko animazio teknikari esker, objektu estatikoak mugitzen direla ematen du, ondoz ondoko irudi finkoen bitartez. Marrazki bizidunak nola egiten diren ikasiko dugu horrela. Gomendagarria da oinarrizko informatika-ezaguerak izatea.

Izena emateko esteka

Hezkuntzan inbertitzea, desberdintasun ikusezinaren aurka egitea da. Adsis erakundearen ikerketa

Adsis erakundeak ikerketa argitaratu berri du hezkuntza munduan desabantaila duten gazteei buruz. Bere izenburua “”Desberdintasun ikusezina” da. Bat dator Gazte Planak dituen planteamenduekin gazteak eta gizarteko desabantaila egoeren gaian. Horregatik blogera ekartzen ditugu beren ondorioak eta ikerketa osoa ikusteko esteka (gazteleraz). Baita laburpen bat euskaraz

1.- Arazoen jatorrian esku hartzeko asmoz, administrazio publiko eta gizarte eragileen

artean elkarrizketa eta hausnarketa bideak sortzea.

2.- Heziketa zentroek aukera berdintasuna bermatzeko akzioak burutu ditzaten, desabantaila egoeren aurrean prebentzio politikak zein detekzio goiztiarra martxan jartzea.

3..- Nerabearen bizitzan parte hartzen duten agente sozio-hezitzaileen arteko koordinazioa bermatzea, beharrezkoak diren agenteei lehentasuna emanez.

4.-  Nerabe bakoitzaren gaitasunak indartzen dituzten metodologiak sustatzea.

5.- Tutorearen ­gura beste konpetentzia batzuez gaitzea, aitortzea eta dohatzea.

Idazkera sortzailea Pilarreko Gizarte Etxean gazteentzat

Paperaren erronka aurrez aurre ipintzea, orri zuria ez da bizipen berri bat buru-garbitasunera eta dibertsiora pauso bat baino ez.

Urriak 3 Octubre – Abenduak 18 Diciembre

Pilar gizarte etxean / Centro cívico El Pilar

Larunbata / Sábado: 11:00-12:30

12-30 urte / 12-16 años

Hezkuntza / Idioma: castellano

IZENA EMAN / INSCRIPCIÓN

“Aparteko Edertasunak Erdi Aroko hirigunean” argazki digitalaren lehiaketa

Partaide bakoitzak 2 argazki bidali ahal ditu forma tu digitalean eta hiru sari egongo dira, diruz. Izena ematea eman ahal da Gasteiz On web orrian eta alde zaharreko denda batzuetan.

Gaia Erdi Aroko hirigunean dagoen merkataritzaren bizitza da eta aurkezteko epea irekita egongo da urriaren 16ra arte.

Anima zaitez eta zure begirada gaztea eman alde zaharrari eta bere merkataritzari buruz.

Informazioa gehiago