VGaztea

2015eko Sorburu: Urriaren 10ean, larunbatean, arratsaldeko 6etan, talentuen lehiaketa Aldaben

Lehiaketa bat sortu da, bertan edozein gaztek parte hartzeko. Han eskatuko zaie bere talentua edo sormena erakusteko 3 minututako show baten bidez, sari ekonomikoa ematen proposamen onenei. Hauei ere, eskainiko zaie SORBURU proiektuaren  azken ikuskizunean parte hartzea. Bertan aukeratutako gazteek edo taldeek arlo ezberdinetako ekitaldi bat egingo dute naturazko 4 elementuen gaiarekin (lurra, ura, haizea eta sua).

Izango ditugu hainbat proposamen: rap, magia, dantza, musika… eta baita beste ikuskizunak ere.

Anima zaitez eta animatu zure lagunak gazteen sormenaz gozatzera.

Prozesu hau grabatuko da bideo bat egiteko. Bideo hau azken ikuskizunaren zabalkundean erabiliko da, azaroaren lehenengo asteetan.

Lana, sormena, esfortzua eta 4 elementuen gaiarekiko erlazioak baloratuko dira.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude