VGaztea

Txoko Ibiltariaren lehiaketaren 2015eko saioaren bozketa popularraren emaitzak

11 egunetan, urriaren 10etik 20ra, Gasteizko 130 gaztetik gora bidali diguzue zuen bozketa 10 kontakizun finalisten artean (5 kategoria bakoitzeko) gehien gustatu zaizuena aukeratuz.

Bozketan parte hartu duzuenon artean, LANDHER MONTAÑAk eskainitako 3 pertsonentzako Altus KANPIN DENDAren zozketan hauxe izan da gure irabazlea:

June Valeria Ibáñez

Bozketa popularraren ondorioz, zuek erabaki duzue nortzuk gozatuko dituzten Txoko Ibiltariaren Lehiaketaren 2015eko edizioaren 6 sari galantak.

Eta hauexek dira bozketa gehien jaso dituzten kontakizunak:

1. Kategoria (14 – 17 urte):

1. saria: 4 pertsonentzako abentura asteburua Otxandion: Hontza Extrem abentura parkerako sarrerak; ostatua, gozaria eta relax esperientzia Koikili Aterpetxean; eta, ibilaldi gidatua bizikletaz Bicigunerekin. Saria, Iñigo Guinearentzat eta “Agosto 2015 = AGUA” kontakizunarentzat

2. saria: 2 pertsonentzako hilabete bateko zaldiketa ikastaroa (6 saio) Gaubean, Gaubea Zalditegian. Sariduna Claudia López izan da “Mis vacaciones en Asturias” kontakizunekin.3. saria: Pertsona batentzako 3 hilabeteko hizkuntza ikastaroa, Level Language Services akademian. Sara Gómez izan da sariduna eta kontakizuna, “Dublín”.

2. Kategoria (18 – 30 urte):

1. saria: 2 Global Flexi (10 egun 22 egunetan) Interrail txartela -RENFE Rebeka Olaizola eta Olaia Pérez bidaiazaleentzat “Lugo”ko esperientzia partekatzeagatik.

2. saria: 4 pertsonentzako zaldi asteburua Gaubean, Gaubea Zalditegian (hastapen ikastoroa larunbatean, ostatua bertako aterpetxean eta, igandean, zaldi ibilbide luzea). Saria Nerea Guineari dagokio bere bidaia “De país en país y tan feliz” azaltzeagatik

3. saria: 2 pertsonentzako nekazal asteburua (2 gau mantenu erdian) Pradoluengoko TREBOLE aterpetxean (Burgos). Irabazlea, Irati Lafragua eta kontakizuna, “Irán o la eterna sonrisa”.

Zorionak zazpiei.

ESKERRIK ASKO, saio honetan parte hartu duzuen guztioi, bai zuen kontakizunak bidaliz bai zuen bozketa emanez.

Eta mila esker ere gure laguntzaileoi. Haien sariak ezinbestekoak izan bait direlako aurtengo lehiaketari gatza eta piperra emateko.

Ez ahaztu hurrengo apirilean berriro hemen izango gaituzuela zuen bidaien kontakizunen zain. Ordura arte, zuen bidaiak prestatzeko Txoko Ibiltariaren blogean argitaratutakoak dituzue eredu.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude