VGaztea

“Gazteontzako enplegu planak egiteko GAZTEON ERREZETAK” dokumentuak gazteriaren eragileen artean zabaltzen jarraitzen du

EGKren balantze positiboa 20 eragile sozial baino gehiagori” Gazteontzako enplegu planak egiteko GAZTEON ERREZETAK” dokumentua aurkeztu ondoren

Ekainean aurkeztu zuen EGK-k “Gazteontzako enplegu planak egiteko GAZTEON ERREZETAK”, Itsaso Andueza presidentearen hitzetan, “gazteen lan prekarietateari aurre egiteko 17 proposamenekin, kalitatezko enplegua eta gazteon lan eskubideak bultzatu” nahi zituena. Aurkezpen horretan ere dokumentua hau abiapuntua besterik ez zela esan zen eta aurrerago EGK gizarteko eragileekin bilduko zela, ideia berriak jaso eta neurriak entitate bakoitzaren zereginetan nola txertatu zitezkeen baloratzeko. Lau hilabete pasa direnean, 20 bilera baino gehiago burutu dira.

Mota guztietako eragileekin bildu da EGK, haien artean Gasteizko Udalaren Gazteria (Gazte Plana) eta Enplegua.

EGK-ko lan taldeak jasotako erantzunen balantze positiboa egiten du: “Leku guztietan entzun gaituzte eta batzuekin lehen aldiz bildu gara ekimen honi esker. Adostasunak eta desadostasunak eman dira, eta orain ikusi beharko da zer konpromiso hartzen dituzten eta nola jasotzen dituzten gure proposamenak hurrengo urteetan garatzen diren planetan”. EGK-k honen jarraipena egingo du, bai aurten eratu diren batzar nagusi eta foru aldundietan, bai beste erakundetan.

KANPAINA: ETA ZUK, … IKUSTEN NAUZU? AZALERA DEZAGUN EMAKUMEEN LUDOPATIA

Elkartera bertaratzen den emakumea eragindako gizonezko baten ama, adiskidea, emaztea, laguna, neskalaguna edota arreba izaten da. Kasu gehienetan haren osatze-prozesuan parte hartuko du, bidelagun izango du zailtasunez beteriko bidean. Gainera, emakume horrek bere sentimenduak, emozioak, zalantzak eta beldurrak ere landu beharko ditu.

Baina bada ausazko jokoarekin, diruarekin eta apustuarekin arazoak dituen emakumea ere, egunero jokatu eta galtzen duelarik sufritzen ari dena, makina, kartoi eta, zergatik ez, mugikorraren edota ordenagailuaren aurrean orduak ematen ez dituenean, jokoan, lana ahantziz eta familia alde batera utziz, eguna biribila ez dela iruditzen zaiona; bada emakume hori… EZ DA ELKARTERA BERTARATZEN

Baina…, gizartea gai ote da hori ikusteko? Gauza “bera” al dira arazoak dituen emakume jokalaria eta arazoak dituen gizon jokalaria? Emakumeari babesa ematen al zaio, gizonari ematen zaion moduan? Ez dezagun begirada aldendu “ia ikusezina” izan arren hor dagoen egoera baten aurrean: beren adikzioa alde batera uzteko bakarkako borrokan murgildu behar izaten diren eragindako emakumeen egoera.

Informazioa gehiago

“Pilarreko esperientzia: desberdintasunak orekatzeko erronka”

Urriaren 29an, goizeko 10:00etan, Europa biltzar jauregiaren Gasteiz aretoan, lan saio bat izango da. Lan saioa irekia da gazteekin lan egiten duten eragileentzat. Bertan sailarteko lan talde batek egin duen lana aurkeztuko da. Lan hori, gazte Planak bultzatuta, desabantaila egoeretan dauden gazteei buruz egin da Pilarreko, Gazalbideko eta Txagorritxuko auzoetan, eremu horren beste eragileekin batera (ikastetxeak, elkarteak…)

Ekitaldia Gazteria Zerbitzuaren arduraduna den Iñaki Prusilla zinegotziak aurkeztuko du eta Joan Subirats irakaslearen “Konpetentziak eta betebeharrak” ponentziarekin hasiko da. Ondoren, “Pilarreko esperientzia: desberdintasunak orekatzeko erronka” aurkeztuko da. Geihago…

Hiruburu: “Gazteen, lan mugikortasuna eta itzulera”-ren gaineko eztabaida-dinamika, azaroaren 6an Gasteizen. GAZTEA BAZARA, PARTE HARTU!

Zer mugikortasun aukerak dituzte gazteek Europan?

Zein da Europara lan egitera joan diren gazteen lan egoera?

Prekarietatean bizi al dira?

Zer egin behar dute itzuli nahi duten gazteek?

Azaroaren 6an, ostiralean, galdera hauen erantzuna bilatuko da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak “gazteen, lan mugikortasuna eta itzulera”-ri buruz antolatu duen Hiruburu-an.

Informazioa gehiago EGKren web orrian Geihago…

Euskadiko gazteen erdiek baino gehiagok parte-hartze sozial altua edo ertaina dute EGK-k eta Gazteen Behatokiak egindako ikerketa baten arabera

“Gazteak eta parte-hartze soziala Euskadin”. Hau da Gazteen Euskal Behatokiak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak gaur goizean aurkeztu duten ikerketaren izena. Lehen aldiz bi erakundeak horrelako lan batean elkarrekin aritu dira eta Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendariak esan duen bezala, “helburua gazteen parte-hartzean sakontzea izan da eta honen arrazoiak eta baldintzatzaileak zehaztea”. Itsaso Anduezak, EGKren presidenteak, zehaztu du “2013an gazteen parte-hartzeko ereduak aldatzen ari zirela ikusi genuenean, EGKn parte-hartze lan arloa sortu zen, 100 gazterekin ikerketa kualitatiboa egin zen eta orain aurkezten dena oso interesgarria da gaian sakontzen jarraitzeko”.

Ikerketaren laburpena ikusi Geihago…

Txoko Ibiltariaren lehiaketaren 2015eko saioaren bozketa popularraren emaitzak

11 egunetan, urriaren 10etik 20ra, Gasteizko 130 gaztetik gora bidali diguzue zuen bozketa 10 kontakizun finalisten artean (5 kategoria bakoitzeko) gehien gustatu zaizuena aukeratuz.

Bozketan parte hartu duzuenon artean, LANDHER MONTAÑAk eskainitako 3 pertsonentzako Altus KANPIN DENDAren zozketan hauxe izan da gure irabazlea:

June Valeria Ibáñez

Bozketa popularraren ondorioz, zuek erabaki duzue nortzuk gozatuko dituzten Txoko Ibiltariaren Lehiaketaren 2015eko edizioaren 6 sari galantak.

Eta hauexek dira bozketa gehien jaso dituzten kontakizunak:

1. Kategoria (14 – 17 urte):

1. saria: 4 pertsonentzako abentura asteburua Otxandion: Hontza Extrem abentura parkerako sarrerak; ostatua, gozaria eta relax esperientzia Koikili Aterpetxean; eta, ibilaldi gidatua bizikletaz Bicigunerekin. Saria, Iñigo Guinearentzat eta “Agosto 2015 = AGUA” kontakizunarentzat

2. saria: 2 pertsonentzako hilabete bateko zaldiketa ikastaroa (6 saio) Gaubean, Gaubea Zalditegian. Sariduna Claudia López izan da “Mis vacaciones en Asturias” kontakizunekin. Geihago…

Gazte Planaren zuhaitz landaketa, azaroaren 7an, Lermandan

Udalaren Gazteria Atalak, IGIrekin batera (Ingurugiro Gaietako Ikastegia), zuhaitz landaketa diseinatu du. Landaketa horretara gonbidatuta daude hiriko gazte guztiak. Landatuko diren zuhaitzak eta zuhaixkak,        ko parkearen erkametz basoaren parte izateaz gain, “Etorkizunaren sustraiak” programaren barruan daude: 250.000 zuhaitz eta zuhaixka, eraztun berdean.

Gazte Planaren 2015erako ekintza honetan laguntzen dute Astialdiforoan dauden elkarte guztiak. Foro honetan daude Araban aisialdiko hezkuntza ez formalean lan egiten duten elkarte gehienak.

Landaketara etor daitezke ere hiriko gazteak eta Gazte Planaren jarraipen prozesuan eta bere ekintzetan parte hartu duten pertsona guztiak (politikariak, elkartekoak eta teknikariak).

Landaketa azaroaren 7an, larunbatean, izango da goizeko hamarretatik ordu bat eta erdira arte, gutxi gora behera…

Landaketan musika, ingurugiroko lantegiak eta hamaiketako txiki bat egongo da. Hamaiketakoa laguntzaile izan diren Pepsi eta Artepan enpresek jarriko dute. Hiriko gazte guztiak gonbidatuta daude eta Udalaren Gazte Planari lagundu nahi dioten pertsona guztiak

Irakurketa bultzatzen jarraitzeko, aldatu zure liburuak

Liburuak Trukatzeko VII. Azoka Iradier Arenan

Hasiera eguna: 2015/10/24, hasiera ordua: 11:00, amaiera eguna: 2015/10/25, amaiera ordua:14:00

Beste norbaitek irakurri nahi duen liburua zeuk duzu… Horrek, berriz, zuk lortu nahi duzuna… Truka ditzagun, bada!

Liburutegiaren eguna dela eta, Udalaren Liburutegi Sareak trukatzeko 3000 liburu jarriko ditu.

Trukeak, haurrentzako lantegiak, musika zuzenean…

Ikusi egitarau osoa

Sareak sortzen, aurten Xixonen, Cabueñes topaketen barruan

Urriaren 10 eta 11an Gazteria Zerbitzuko bi teknikariok 2015eko Cabueñes topaketara joan ginen. Xixonen egiten diren betiko Gazteria nazioarteko Topaketak. Aurten bete dira 33. edizioak. Topaketen barruan sartu dute “sareak sortzen” ekintza. Ekintza hori joan zen astean martxan jarri genuen Gasteizen, Udalaren III Gazte Planak asmatuta, prestatuta eta bultzatuta.

“Sareak sortzen” ekitaldian bilatzen da alde batetik gazteria teknikarien arteko elkarlana eta, bestetik, gazteen arteko topaketa, gero, bukatzeko guztion artean amankomunean atera dena jartzeko. Aurten lotztu gaituen gaia gazteen sormena izan da eta ezagutu ahal izan ditugu hainbat udalen ekitaldiak: Madrid, Gijón, San Joan de Espí, Logroño, Granada, La Coruña,…eta Gasteiz. Gasteiztik Sortzen programa berria aurkeztu dugu, Haziak gazteen ideien lehiaketa, Gazte Faktoryak eta Sorburu.

Bitartean gazteak sortzeko momentuetan eta prozesuetan aurkitzen dituzten arazo guztiak hausnartzen egon ziren eta baita konponbideak bilatzen ere. Arianna Cereceda, Gasteizko gaztea, gurekin etorri zen Cabueñesera eta bere graffitti lana aurkeztu zuen. Interesgarria den lanen elkar trukearekin batera, baita izan genuen beste gauzak ezagutzeko denbora “laboral” eraikuntza adibidez eta hainbat proposamenez gozatzeko aukera: graffitiez, hip-hop, beste musikaz, olerkiez, Estatu osoko lekuetatik etorritako gazteek eskaintzen zizkigutenez.

Orain Logroño hiriak aipatutako interesa ikusita, espero dugu beraiek “Sareak sortzen” hirugarren topaketak antolatzea hurrengo udaberrian. Han egongo gara.

Hizkuntza Kluba – “Mihia dantzatu” +++ Plus jarduerekin

“Mihia dantzatzen” jarri nahi baduzu, Hizkuntza Klubeko saioez gain, hementxe dituzu hiruhilabete honetan (urria-abendua) eskaintzen dizkizugun Jarduerak +++

Hizkuntza bakoitzeko ekintzak ikusi

Liburuxka pdf

Informazio orokorra

16-35 urte bitarteko edozein gaztek har dezake parte, beti ere jarduera egiten den hizkuntzaren ezaguera erdi/goiko bada. Ez da baldintza izango aldez aurretik Hizkuntza Klubean izena ematea

Jarduera guztiak, bisita gidatuak salbu, OMIJen (Espainia plaza, 1 – behean) egingo dira

Izena emateko epea urriaren 19an, astelehenean, goizeko 10:00etatik aurrera hasiko da

Izena emateko lekuak: Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan (OMIJen) eta web gunean (www.vitoria-gasteiz.org/hizkuntzakluba )

Ordainketa: txartela erabiliz

Eguraldiaren menpeko jardueretan, eguraldia horretan aritzeko egokia ez balitz gerta liteke bertan behera uztea edo geroratzea