VGaztea

Sorburu 2015 bigarren edizioaren arrakasta

Bi gaztek Arianna artsita gaztearen lanak ikusten

La celda del despetar musika taldea publikoaren aurrean jotzen

Ostiralean eta larunbatean ospatu zen Artium museoan Sorburu, gazte sortzaileen ekitaldia, bere bigarren edizioan. Ekintza hau Gazte Planak bultzatzen du eta aurten Gus, Luiscar, Amaia eta Ariannak kudeatu dute.

Ostiralean, erakusketa bat egin zen 26 proposamenekin argazkiak, marrazkiak, bideoa, graffiti eta diseinua. 250 pertsona baino gehiago hurbildu ziren 23 gazteen lanez gozatzera.

Larunabtean artsita gazteen azoka bat ospatu zen eta han bertan nahastu ziren gazteen lanak eta artezko proposamenak, olerkia Itaso Corrales, Maitane Olabuenaga eta Verso artistekin, musika DJ Loro, la celda del despertar taldea, perkusioa Ibai Encina y Txalamako, Nurat abesbatza, lmagia Runi magoarekin, sukaldaritza Rebeca Bonillarekin, Kultur Gasteiz taldeko kontakizunak, antzerkia June Muñoz artistarekin eta dantza Nagore Uclap taldekoa, Agustín Soul Falvas taldekoa, Deliah, Class taldekoa eta Laura Club Riberakoa.

35 artista baino gehiagok hartu zuten parte eta bildu zen jendeari gozatzeko aukera eman zioten, 500 baino gaehiago. Artiumeko aretoan ekitaldia hasi zen 17:30etan eta arratsaldeko 8ak arte egon zen jendea sartzen eta ateratzen eta artsitak bere lanak garatzen. Horrela bukatu zen gazteen sormenaren ekitaldia honen bigarren edizioa.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude