VGaztea

Albistegi gaztea 18. Zb. Informazioa gazteontzat garrantzitsua autonomia eta emanzipatzioa garatzeko.

Gazte Planak egiten duen albistegi gaztearen 18. zenbakiaren aurkibidea

Enplegu azoka, Enpleogune 2015. Azaroaren 26 eta 27

Bigarren hezkuntzako ikastetxeetan Informatzaile Gazteen Sarea

EGKren #GaztEztabaida. Abenduak 1, 12.00etan: gazte politiken gaineko hauteskunde eztabaida.

Gazte market, abenduaren 7an eta 8an, Jimmy Jazz aretoan

duIN! Gida, gazteen arteko gatazkak era onean konpondu. Hartu gida hemen

Gazte Klik klak 2015ko lehiaketan irabazi duten gazteen argazki sorten eta bideoen erakusketa

Gazte klik klak 2015eko edizioaren galeria birtuala

Gazte talent 2015eko musika lehiaketaren finalistak eta kontzertuak Jimmy Jazz aretoan

Gazte Arte lehiaketaren lau irabazleekin batera sortze lantegi irekiak Montehermoso Kulturunean

Gazte Hitzak: Ipuin eta kontakizun laburren lehiaketa. Kontaguzu istorio on bat.

WORKSHOP Berria, Oreka taldearekin eta Gazte Faktoryarekin. Munichetik: Johnny, Kimbo eta Maxi

“Sexu-Txalo-Muxu-Tiro-Pum!” Erakusketa Montehermoson

Gasteizko negua = elurra, ura eta izotza!! Anima zaitez probatzera neguko kirolak Kirol bidean programan

Azoka Txikiaren Jaia, Iradier Arenan(2015/ 12/12): Jarduera Programa

Aldizkari digitalaren harpidetzak

HIRETU HIRIA-HAZ TUYA LA CIUDAD 2015 ORDEZKARIAREN TOPAKETA

Azaroaren 24an, Hiretu Hirian programan parte hartzen duten ordezkariak bildu dira sesio batean, emaitzak partekatzeko. Hiretu Hiria Gazteria Zerbitzuko programa bat da eta bere helburua 14-18 urte bitarteko gazteen partehartzea bultzatzea da. Talde bakoitzak egoera bat aukeratzen du, aztertzen eta ekintzak proposatzen ditu.

Edizio honetan zortzi ikasteetxetako (Adurza, Helios, Cip Gasteiz, Corazonistas, Federico Baraiba, koldo Mitxelena, Nazareth y Samaniego)), 23 taldek parte hartzen dute.

Gasteizko ikasleak gazte informazioaren protagonista Gazte Informatzaileen Sarearen bitartez

Gazte Informatzaileen Sarea ikasle gazteek osatzen dute. Gazte horiek heuren ikastetxeetan protagonistak bihurtzen dira haien eguneroko zein etorkizunerako emantzipaziorako behar duten informazioaren bilaketan eta zabalkundean. Informazio horren gaien artean honako hauek azpimarratu behar dira: gazteentzako zerbitzu eta baliabideak, prestakuntza, bekak eta diru-laguntzak, lehiaketa eta deialdiak, enplegua, aisialdia eta beste.

OMIJek Gazte Informatzaileen Sarea koordinanatzen du eta, horretarako, prestakuntza eskaintzen die, baita gehien interesatzen zaien informazioaren bilaketan eta zabalketan lagundu ere.

Gazte informatzaileek diru hornidura bat jasotzen dute heuren ikasturteko laneren truke.

Gazteei gehien interesatzen zaien informazioari ahalik eta zabalketa gehien emateko asmoz, programa honetaz gain, hainbat udal esparruetan ere (gizarte etxeetan, kiroldegietan…) kokatutako iragarki taula sarea kudeatzen da, non jakin badakigu gazte asko biltzen direla.

Gazte Informatzaileen Sarea 2015/16 ikasturtean kudeatzeko deialdiaren oinarriak

Gazte Klik Klak 2015eko erakusketaren inaugurazioa, Montehermoson, 27an ostiralean, 19:00etan

Gazte Klik Klak 2015. Parte hartzea, epaimahaiaren erabakia eta erakusketa.

2015ko edizio honetan argazki sortak eta bideoak jasotzeko epea bukatu ondoren, Gazte Klik-Klak lehiaketaren epaimahaiak epaitza eman du.

86 proposamen aurkeztu dira aurtengo edizioan (44 argazki sorta eta 9 bideo), lanen aurkezpenean egon da, hain zuzen. 40 gaztek hartu dute parte: 29 emakumek (%72,5) eta 11 gizonek (%27,5). Parte hartu duten pertsonen adinak 14 urtetik 25 urtera bitartean daude eta erdiak baino gehiagok 18 urte baino gutxiago ditu. Aurkeztu diren argazkiak 171 izan dira.  Argazki horiek oso dokumentu garrantzitsua betetzen dute gure XXI. mendeko Gasteizi buruzko gazteriaren iritzia ezagutzeko.

Sarituekin batera, beheko zerrendetan, bere lanen izenburuarekin batera, agertzen diren pertsonak ere hautatu dira Montehermoso Kulturunean erakustaldi batean parte hartzeko, 2015ko azaroaren 27tik 2016ko urtarrilaren 11ra arte.

Lehiaketara aurkeztu diren serie guztiak udaleko web orrialdean galeria birtual batean eta Montehermoso Kulturuneko erakustaldian egongo dira erakusgai.

Informazioa gehiago

Sorburu 2015 bigarren edizioaren arrakasta

Bi gaztek Arianna artsita gaztearen lanak ikusten

La celda del despetar musika taldea publikoaren aurrean jotzen

Ostiralean eta larunbatean ospatu zen Artium museoan Sorburu, gazte sortzaileen ekitaldia, bere bigarren edizioan. Ekintza hau Gazte Planak bultzatzen du eta aurten Gus, Luiscar, Amaia eta Ariannak kudeatu dute.

Ostiralean, erakusketa bat egin zen 26 proposamenekin argazkiak, marrazkiak, bideoa, graffiti eta diseinua. 250 pertsona baino gehiago hurbildu ziren 23 gazteen lanez gozatzera.

Larunabtean artsita gazteen azoka bat ospatu zen eta han bertan nahastu ziren gazteen lanak eta artezko proposamenak, olerkia Itaso Corrales, Maitane Olabuenaga eta Verso artistekin, musika DJ Loro, la celda del despertar taldea, perkusioa Ibai Encina y Txalamako, Nurat abesbatza, lmagia Runi magoarekin, sukaldaritza Rebeca Bonillarekin, Kultur Gasteiz taldeko kontakizunak, antzerkia June Muñoz artistarekin eta dantza Nagore Uclap taldekoa, Agustín Soul Falvas taldekoa, Deliah, Class taldekoa eta Laura Club Riberakoa.

35 artista baino gehiagok hartu zuten parte eta bildu zen jendeari gozatzeko aukera eman zioten, 500 baino gaehiago. Artiumeko aretoan ekitaldia hasi zen 17:30etan eta arratsaldeko 8ak arte egon zen jendea sartzen eta ateratzen eta artsitak bere lanak garatzen. Horrela bukatu zen gazteen sormenaren ekitaldia honen bigarren edizioa.

Bizilagunak – Alboko familia: egitasmo solidarioa bazkaltzeko orduan

Zer da Bizilagunak – Alboko familia?

Datorren azaroak 22an, igandea, bazkaltzeko orduan, kultura desberdinetako familiak, baten etxean elkartuko dira eguerdiko bazkaria konpartitzeko. Berdina gertatuko da Euskal Herriko herri eta hirietako beste hainbat etxe desberdinetan.

Bazkari bakoitzean, bi familiaz gain, dinamizatzaile batek parte hartuko du, antolaketan laguntzeko. Eta familia ulertu modu zabal batean: ama bakarrak; emakumez, gizonez edo emakume eta gizonez osatutako bikoteak, umeekin edo ume barik; pisukideak; bakarrik bizi diren pertsonak, amamak beraien ilobekin; lagun taldeak… azken finean, beraien bizitza konpartitzen duten pertsonak.

Informazioa gehiago