VGaztea

‘Nahi dugun unibertsitatea’, zure UPV/EHU eredua proposatu azaroan egingo diren hiru topaketetan

NAHI DUGUN UNIBERTSITATEA! ikerketa-ekintza antolatuko da azaroan UPV/EHUko hiru campusetan: azaroaren 17an Leioan, 24an Gasteizen eta 25ean Donostian eta ikasle guztiei irekita. Dinamika parte-hartzailea izango da, unibertsitatea elkarrizketaren, partaidetzaren eta ekintzaren bidez eraldatzen laguntzea helburu duena. Prozesuaren lehenengo atalean, ikasleen arteko 3 elkarrizketa topaketa burutuko dira Open Space dinamika tresna erabiliz, bat Campus bakoitzean. Topaketa hauetan, unibertsitatean azaltzen diren arazoak mahai gainean jarriko dira ikasleen ikuspuntutik.

Elkarrizketa topaketetan jasotako ondorio eta informazio guztia dokumentu batetan jaso egingo da eta UPV/EHU-ko ikasle guztiei bidali. Urtarrileko azterketen ondoren, espazio bat sortuko da dokumentuari ekarpenak egin ahal izateko eta bertan jasotakoa eztabaidatzeko. Bigarren lauhilabetekoan zehar, topaketa handi bat proposatuko da nahi dugun unibertsitatea eredua zehazteko eta hori lortzeko burutu nahi diren ekintzak zerrendatzeko.

Hauek dira hiru topaketen xehetasun guztiak: Geihago…

Sorburu 2015, asteburu honetan azkenean Artiumera heltzen da gazteen sormena. Azaroaren 13 eta 14

Joan zen urteko lehen esperientzia egin eta gero, aurten Sorburu ekitaldiaren bigarren edizioa gauzatu da. Ekintza hau Gazte Planak bultzatzen du. Bertan sormenaren hainbat arloetako gazteak elkartzen dira eta elkarrekin sortzen dute bere artea eta bere sormena: dantza, musika, argazkia, bideoa, marrazkiak, magia…

2015. urtean talentuen lehiaketa bat izan da Sorburu 2015 ekitaldian parte hartuko duten artistak aukeratzeko. Bertan 19 gazte hartu zuten parte. Aurten bi egunetan gauzatu da eta bi zati ezberdinak ditu: erakusketa bat irekita egongo da 13an , ostiralean eta 14an, larunbatean, eta azoka bat larunbatean ekitaldia burutuko duena. Dena Artium museoan izango da, azaroaren 13an eta 14an.

Esperientzia hau gazte talde batek sortu eta garatu du, Udalaren gazte Planak bere laguntza teknikoa ematen. Datorren astean bilduko ditu 30 gazte sortzaileak baino gehiago.

Egitaraua:

Azaroaren 13, ostirala Erakusketa: 17:00etatik 21:00etara

Azaroaren 14, larunbata Erakusketa eta azoka: 17:00etatik 19:30etara

https://sorburuvitoria.wordpress.com/ Geihago…

Gazte Planaren basoak hazten jarraitzen du, aurten Lermandan

Udalaren Gazteria Atalak, IGIrekin batera (Ingurugiro Gaietako Ikastegia), zuhaitz landaketa diseinatu du. Landaketa horretara gonbidatuta daude hiriko gazte guztiak. Landatuko diren zuhaitzak eta zuhaixkak, Gasteiz herriko arkearen erkametz basoaren parte izateaz gain, “Etorkizunaren sustraiak” programaren barruan daude: 250.000 zuhaitz eta zuhaixka, eraztun berdean.

Gazte Planaren 2015erako ekintza honetan lagundu dute Astialdiforoan dauden elkarte guztiak. Foro honetan daude Araban aisialdiko hezkuntza ez formalean lan egiten duten elkarte gehienak.

Azaroaren 7an, larunbatean, izan zen ekintza hau oso giro onean, ingurugiro hezkuntzarako lantegiekin eta hamaiketako txiki batekin. Hamaiketakoa laguntzaile izan diren Pepsi eta Artepan enpresek jarri zuten.

Mila esker guztioi hain laguntza ona emateagatik

Chop shop sweater – Sweaterak berrerabiltzeko lantegia

Lantegia, Haziak gazteen ideien lehiaketara aurkeztuta eta hautatua gauzatzeko, puntuzko arropak berrerabiltzean oinarritzen da eta bizi berria ematean. Horrekin jantzi edo arropa berri batzuk sortzen dira, Patchwork teknikaren antzekoa erretalekin eginda.

Lantegi honek bakarrik erabiltzen ditu puntuzko arropak eta aprobetxatzen du jertsearen forma patronaje lana errazteko.

Erabiltzen dira 4, 6 jantzi ezberdinak arropa bakoitza gauzatzeko, baina zati guztiak aprobetzatzen dira beste proiektuetarako. Lantegiaren bukaeran mikrolantegi bat planteatzen da loreak egiten sobran izan diren zati guztiez. Horrela ez dugu zaborrik sortzen eta jasangarriagoa da.

Proiektuaren eskema:

4 asteetan zehar, 2 egun (Ast. eta Azk.) ordu eta erdi saio bakoitza. Erronka da hauxe gauzatzea: kuxin bat, manta bat, jertse bat, soineko bat, panpin bat eta lore asko.

Jantzi eta gauza hauek azoka batetan erakutsiko dira eta salmentan egongo dira. Ateratzen den diru guztia proiektu onuragarri batera joango da.

Egilea: Estíbaliz Vera

Azaroaren 24tik abenduaren 20ra arte (egun solte batzuk)

Izena emateko

Nerabeen, nesken eta mutilen eskubideak azaroaren 21a hurbiltzen denean

Umeen eskubideei buruzko Batzarraren urtemuga dela eta, hurrengo azaroaren 21ean jai bat egingo dugu Foru enparantzan eta inguruetan, neskekin, mutilekin eta nerabeekin (baita bere familiekin ere) ospakizun hori partekatzeko.

Ekintza horrekin lotuta, eta ospakizuna eta bere esanahia ezagutarazteko, hiriko gizarte etxeen zehar (Pilarekoa, Iparralde, Salburua, Ibaiondo, Lakua eta Judimendi) erakusketa bat jarriko da. Erakusketa horrek umeen eskubideak zeintzuk diren jasotzen du.

Hain zuzen ere, Pilarreko gizarte etxean egongo da azaroaren 9 eta 10ean eta Iparralden (Iparralde 2) azaroaren 18an, 19an eta 20an.

Inmersiones 2015. Planteatu parte hartzea

Hemen gaude berriro ere eta jadanik zortzigarrena da.

Dakizuenez, Inmersiones, kultur elkarte batengandik sortutako proposamen independientea da, edizio bakoitza aurrera ateratzeko finantziazioa bilatzen duena. Gaur egun, Inmersiones proiektua Euskal Herrian, maila lokaleko sormen sareari erantzuten dion deialdi gutxienetakoa da. Horregatik, bertan parte hartzeko gonbitea egiteaz gain, informazio hau zabaltzeko eskaria egiten dizugu.

Oraingoan gure gaia honakoa da: Lana pikutara!

Edizio honetan, atsegin handiz, Isidoro Valcárcel Medina gure artean izango dugu eta hitzaldi batekin irekiko du Inmersiones 2015. Jarraian, artista tailerra  emango du.

AURKEZTEKO EPEA: 2015eko azaroaren 25a arte

Informazioa gehiago