VGaztea

Albistegi Gaztea 19. Zb. Abenduaren berri berriak

Hona hemen abenduan agertutako albistegi gaztearen aurkibidea

Gazte Planak Gabon zoriontsuak eta 2016 urte berri eta gazte on oparitzen dizue

Gazte Planak bultzatutako topaketa interneteko sareei eta gazteei buruz, aurreko abenduaren 10ean

Haziak, Bulegoa, zure proiektu gazteentzako beti irekita dagoen tokia

Emaizkiguzu zure ideiak eta ekarpenak interneteko sareak eta gazteak gaiari buruz

Gazte Arte, gazte irabazleek bere sormena garatuko dute zuzenean publikoaren aurrean

Gazte Hitzak: Ipuin eta kontakizun laburren lehiaketa. Kontaguzu istorio on bat.

Gazte Klik Klak 2015eko edizioaren katalogoa

Gazte klik klak 2015eko edizioaren galeria birtuala

2015eko Sorburu ren bideoa, Gazte Planak bultzatutako gazte sortzaileen topaketa

2016ko Inauteriak iragartzeko Kartel lehiaketa

Emakumeentzako lantegia: Artearen Bidea, Sormena Ahalduntzearen Estrategia Gisa

Aldizkari digitalaren harpidetzak

Xtrajaia, Xtraclubeko 2015. urteko azken jaia

Neguko Xtrajaia egin genuen pasa den igandean, abenduaren 20an. Gustoko dugun eszenario da Aldabe gizarte etxekoa eta aurten ere bertan jarri genuen hitzordua. Xtraclub aisialdi gaztea programazioan bi lantegi ditugu, besteak beste!, Kantua eta Hiriko Dantza. Urrian hasitako ikasturtean lanean tinko aritu ondoren publikoaren aurrean ikasitakoa erakusteko unea iritsi zen. Publikoa txalo zaparradez erantzun zuen eskainitako kantuei eta dantzei.

Puri Santamaria kantuko irakaslea da eta David Silva Oreka studioko kidea dantzakoa, eskerrik asko erakutsi eta animatu duzuen guztiagatik!

Urte berri on! Eta adi martxoan berriro ere Xtraclubeko programazio berria abian jarriko delako!

GAZTE ARTE: – Lantegi irekiak, Montehermoson abenduaren 21etik 30era (inaugurazioa 21ean, 19:00etan)

Lantegi hauek Gazte Arte lehiaketaren prozesuaren emaitzak dira, irabazleen lan prozesuarekin.

Lehiaketa abenduaren 21ean hasiko da arratsaldeko 19:00etan eta bertan Aritz Muruaren performance-a ikusi ahal izango da. “Fina arte” proposamenak lantegietan ikusgai egongo den sorkuntza artistiko baten zuzeneko grabazioa proposatuko digu. Ekitaldian, halaber, lehiaketa irabazi duten pertsonei saria emango zaie.

Lehiaketaren ostean, tutoretzapeko sorkuntza aldiari ekingo diogu. Anabel Quincoces eta Iñaki Larrimbe hautatutako pertsonen lanen tutoretzaz arduratuko dira. Hautatutako pertsonak hauek dira: Ariadna Chezran, Jon Gil, Julia Fernández – Marcote eta Jennifer Custodio.

Prozesu hori Montehermoso Kulturuneko Ur-biltegian egingo da abenduaren 21etik 30era bitartean, espazio hori jendearentzat zabalik dagoen ohiko ordutegian. Prozesua, halaber, jendaurrekoa izango da.

Hizkuntza Kluba – “Mihia dantzatu” +++ Plus jarduerekin. Abenduaren 19an, larunbata, Florida parkera bisita gidatua.

“MIHIA DANTZATZEN” jarri nahi baduzu, Hizkuntza Klubeko taldeetan edota hiruhilabete honetan (urria-abenduan) eskaintzen dizkizugun +++ Jardueretan eman dezakezu izena. Nahi izanez gero, bietan har dezakezu parte

16-35 urte bitarteko edozein gaztek har dezake parte, beti ere jarduera egiten den hizkuntzaren ezaguera erdi/goiko bada. Ez da baldintza izango aldez aurretik Hizkuntza Klubean izena ematea

Izena emateko lekuak: Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan (OMIJen) eta web gunean (www.vitoria-gasteiz.org/hizkuntzakluba )

Eguraldiaren menpeko jardueretan, eguraldia horretan aritzeko egokia ez balitz gerta liteke bertan behera uztea edo geroratzea

Bisita gidatua: Florida, a ze parkea!!! Larunbata 15/12/19 11:00-13:00 Prezioa: 3€

Izena eman

Sareak eta gazteei buruzko topaketa. Gasteizen abenduaren 10ean.

Hona hemen aurreko abenduaren 10ean Saregune elkartearen lokaletan egindako topaketa kontatzen diguna.

Bideoaren esteka: https://vimeo.com/149002682

Oraindik bete ahal duzu galdetegi bat zure iritziak eta ekarpenak guregana helarazteko, hurrengo estekan:

https://docs.google.com/forms/d/1BCw_4oc-5p-5IRenoX__GTRd6yPQjqN14Fvphjrf8c8/viewform?c=0&w=1

Gazte Planak eskertu nahi du topaketan emandako laguntza Sareguneri, Medicus MUndiri, Gasteiz Hoy egunkari digitalari eta Diario de Noticias de Álava egunkariari.

Hurbildu zaitez kriminologia gaiara, generoa kontutan hartuta, argitu mitoak eta zalantzak

Haziak: genero eta kriminoloa lantegia

Bi saioetan eta dinamika anitzen bidez jardunaldi hauetan gai hauek jorratuko dira: Zer da kriminologia? Zergatik delitugile gehienak gizonak dira? Nola azaldu izan da historian zehar emakumeen delinkuentzia? Zeintzuk dira genero perspektibaren ekarpenak kriminologian?

Tailer honetan genero eta kriminologiaren arteko loturara hurbilduko gara. Kriminologiaren historia errepasatuz, gaurkotasuneko gaiak aztertuz eta hainbat mito eta zalantzak argituz.

Egunak: abenduak 18-19

Tokia: Landazuri kiroldegia

Ordua: ostirala 16:00-20:00

Larunbata 10:00-14:00

Izen-ematea: generoetakriminologia@gmail.com

Hizkuntza: euskeraz

Prezioa: doan