VGaztea

Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin txostena

Euskadiko gazteek beren soldaten bikoitza jaso beharko lukete merkatu librean etxebizitza bat beren kabuz eskuratzeko

Etxebizitza babestua eskuratzeko kostua onargarria da, batez ere alokairu babestua eskuratzekoa

Gazteen Euskal Behatokiak ‘Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2014’ izeneko bigarren txostena aurkeztu du. Gazteen Euskal Behatokiak koordinatu du txostena baina egilea Joffre López Oller da, emantzipazioaren inguruko adierazletan aditua.

Ikerketa honen bidez taxutu dugu gazte soldatadun bati bere kabuz emantzipatzeak dakarkion batez besteko kostua, bai etxea erosiz gero dakarkiona zein alokatzen badu izandakoa.

Lehenengo edizioan etxebizitza librea jabetzan zein alokairuan eskuratzeari dagozkion 10 adierazle sortu ziren.

Bigarren txosten honetan adierazle horiek eguneratu ditugu 2014ko informazioa gehituz, eta beste bi adierazle berri sortu ditugu, etxebizitza babestua jabetzan zein alokairuan eskuratzeak dakarren kostuaren ingurukoak, hain zuzen ere.

Hamabi adierazleok kalkulatzean bere kabuz edo bakarka emantzipatu nahi duen 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadun bat hartzen da oinarritzat.

Otsailaren 12an EGK-k gazteak, bakea eta bizikidetza gainean aurkeztuko duen dokumentalaren trailerra eta hiru bideo laburpen ikusi

EGK-k gazteak eta eragile sozialak bakearen gainean hitz egiteko elkartzen dituen dokumentala aurkeztuko du otsailaren 12an

● Dokumentalean agertzen diren ideiak, hausnarketak eta irudiak urrian Arrasaten egindako Bakehizketak topaketan jaso ziren

● Topaketa honetan hogei gazte anitzek, maila berdinean, hogei eragile sozialekin elkartzeko aukera izan zuten: kazetariak, biktimak, biktimarioak, historialariak, kargu publikoak, kultur eragileak…

● Gaur dokumentalaren lehen trailerra aurkeztu da eta astero, hurrengo bost astelehenetan, beste bost bideo txiki zabalduko dira estreinaldi handiaren aurretik

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gazteak eta eragile sozialak bakea eta bizikidetzaren gainean hitz egiteko elkartzen dituen dokumentala aurkeztuko du otsailaren 12an. Dokumental honek gutxi gorabehera 30 minutuko iraupena izango du eta gazteek egiten dituzten hausnarketek garrantzia handia dute; hauen ideiak eta agertzen diren irudi guztiak Bakehizketak topaketan jaso ziren.

Informazioa gehiago

EGK-k gazteek, teknikariek eta politikariek, gazteen mugikortasun eta itzulera politiken gainean egindako ekarpenak aurkezten ditu

● Txostena 2015eko azaroan Gasteizen egindako topaketan oinarritzen da eta politikari, teknikari eta gazteen ideiak jasotzen ditu

● 25 parte-hartzaileek joan diren gazteen gaineko datu eta informazio eza azpimarratu eta gazteen atzerriratzea aukera bat dela ziurtatzeko jatorrizko herrialdean baldintza minimo batzuk egon behar direla adostu zuten

● Eztabaidan itzulera estrategia bat garatzeko ideien zerrenda egin zen, ikerketak bultzatu, Europako beste herrialdeekin komunikazioa hobetu edo Administrazioek gazteen itzulera errazteko aurreikusten dituzten egoerak garatzeko bezalako ekarpenekin.

Informazioa gehiago

Diseinatzaile gazteak, EGK-k bilatzen zaituzte

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak diseinatzaile gazteekin harremana izan nahi du 2016an sortuko diren lanak antolatzeko. Lan poltsa bat osatuko da izena eman eta aukeratzen diren diseinatzaileekin eta urtean zehar, beharren arabera, lanak banatuko dira ekintza bakoitzeko aurrekontu zehatzak adostuz.

Hauek dira 2016an zehar EGK-k beharko dituen lanak diseinuaren arloan (portfolian egindako antzeko lanak aurkeztu behar dira):

Sortzen ari den webgune berriaren elementu grafikoak.

Logotipoa eta irudi korporatiboaren erabileraren garapena.

EGKren 30. urteurrenaren euskarri grafikoak.

EGKren ekintzen zabalpenerako euskarriak: kartelak, eskuorriak, liburuxkak…

Aurkezten diren proposamenen artean, aurretik egindako antzeko lanen portfolioa baloratuko da. Parte hartzen duten pertsonek edo enpresek, derrigorrez fakturatzeko gaitasuna izan behar dute.

Informazioa gehiago

Nahi al duzu Artiumen proiektu bat egin?

Egun on,

Gazteok kudeatutako lantalde bat antolatu nahi dugu Artiumen, Museoan elkartu, pentsatu eta ideiak elkarrekin jarriko dituena, eta, gainera, taldean asmatu eta diseinatutako proiektu bat garatzeko gogoa izango duena.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu proiektu honekiko agertu duzuen interesagatik, eta bilera batean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Bilera hori urtarrilaren 27an izango da (asteazkena), 18:30ean, Artiumen. Bulegoetako eta Liburutegiko sarreran elkartuko gara (leiho biribilak dituen eraikin grisean).

Elkar ezagutu, hitz egin eta ideiak elkarrekin jartzeko aukera izango dugu bilera horretan. Eta, agian, proiektuari itxura ematen eta hura aurrera nola eraman pentsatzen ere hasiko gara.

Asko eskertuko dizuegu etorriko zareten jakinaraztea.

Ordura arte,

Agur bero bat,

Artiumen web orria

Gazte Hitzak: Gazteentzako Ipuin eta Kontakizun Laburren lehiaketa, azken egunak ipuinak bidaltzeko

Vitoria-Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak “Gazte Hitzak, Ipuin eta kontakizun laburren lehiaketa martxan jarri du”.

Gazte Hitzak Lehiaketa, 14 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, bai Gasteizen jaio, bizi, bai ikasi edo lan egiten duten gazteei. Gaia librea da eta generoa fikzioa. Bi modalitate ezarri dira, euskara eta gaztelania eta bi sail modalitate bakoitzean: bata, 14 -18 urte bitartekoak eta bestea, 19-25 urte bitartekoak. Lanak papelean eman daitezke (Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan, Plaza Berrian, 1) edo posta elektronikoaren bidez bidal daitezke gaztehitzak@gmail.com helbidera. Epea abenduaren 1ean hasi eta urtarrilaren 29an bukatuko da. Epaimahaia literatura munduko idazleekin osatuta dago: Bernardo Atxaga eta Juan Ibarrondo.

Sari bat emango zaio modalitate eta sail bakoitzari. Lehenik 300 euroko balioa duen balea, liburuetan gastatzeko; bigarrenik, norberaren narrazio propioa osatzeko Bernardo Atxagak (euskarazko modalitatean) eta Juan Ibarrondok (gaztelaniazko modalitatean) emandako laguntza eta sormen literarioa, eta azkenik saritutako kontakizunak hedabide baten bitartez hedatzea.

Sariak liburuaren egunean emango dira.

Lehiaketaren oinarriak

Informazio gehiago behar baduzu, 945 161311 telefonora deitu edo gaztehitzak@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez helarazi.

Hemen da Alea.eus! Informatu euskaraz

2012an sortu zen Hirinet.net ataria Alea.eus bilakatu da.

Duela urtebete atera zen kalera Alea aldizkariaren lehenengo aldizkaria. Ordutik, hilero 1.800 pertsonek jaso dute bere etxean. Orain, bere urteurrenean, paperetik internetera salto egingo du Arabako euskarazko komunikabide bakarrak. Horretarako, Hirinetek eta Aleak bat egin eta Alea.eus atari berria aurkeztu dute.

Hainbat berezitasun izango ditu atariak: kuadrilla guztietako informazioa, euskarazko ekintza guztien agenda-informazioa eta komunitatea, arabarrek bertan bere edukiak elkarbanatu ahal izateko.

Modu honetan, Aleak Hirinet.net-en lekukoa hartuko du. 2012an urte sortu zen Hirinet, Geu elkartearen ekimenez eta, ordutik lau mila albiste baino gehiago eskaini dizkie gasteiztarrei euskaraz. Irratian ere, Hirinet FM irratsaioak Arabako gaurkotasuna euskaraz eraman du Radio Vitoriako uhinetara; aurrerantzean Alea FM saioak hartuko du ardura hori, asteartero 17:00etatik 18:00etara.