VGaztea

Odola ematea bizitza ematea da: odola emaleei buruzko informazioa

Odola ematea oso erraza eta segurua da, ez du min ematen eta profesional espezializatuek egiten dute. Emaileari ez dakarkio inolako arriskurik; lurralde guztiko gaixoei, berriz, sendabidean aurrera egitea dakarkie.

Aldi oro behar izaten da odola eta, hortaz, aldi oro eman beharko da odola. Egunero, Euskadiko ospitaleek eta klinikek odola edo odolaren osagaiak behar izaten dituzte gaixoak zaintzeko, ebakuntza gehienek eta tratamendu mediko askok transfusioak behar izaten baitituzte.

Zergatik eman?

Medikuntzaren eta teknologiaren aurrerapenak gorabehera, oraingoz odola ez da fabrikatzen eta, hortaz, pertsonen odol-emate altruistak dira odola lortzeko iturri bakarra. Gainera, odolak eta odolaren osagaiek bizialdi mugatua dute. Geihago…

Jo handira!

Gazteak ikasten jarraitzera animatzeko kanpaina bat jarri du abian Gasteizko Udalak

Jo handira! kanpainak egun batez gidoilari, grafitilari edota tatuatzaile bihurtzeko aukera emango die gazteei, prestatuta egotea bizitza independente bat izateko zein garrantzit- sua den jakin dezaten. Kanpainaren web orria

Udala kezkatuta dago gazte batzuek ikasketak oso goiz uzten dituztelako, eta horregatik jarri du abian kanpaina hau.

Gasteizko Udalak Jo handira! kanpaina aurkeztu du, 14-20 urteko gazteak ikasten jarraitzera animatzeko kanpaina, alegia. Horretarako, egun batez gidoilari, grafitilari edo tatuatzaile bihurtzeko eta prestatuta egoteak eta lanpostu bat lortu eta etorkizun eta bizitza independente bat landu ahal izateak duen garrantzia zuzenean esperimentatzeko aukera eman nahi die gazteei Jo handira! kanpainak. Ikasketak oso goiz uzten dituzten gazteen kopurua gero eta handiagoa izateak eta horren ondorioz pertsona gisa garatzeko aukera zailtzeak sorrarazten duen kezkari erantzuten dio kanpaina honek.

Kanpaina hiru enpresaren lankidetzarekin egin da. Gazteek egun oso bat eman ahal izango dute enpresa horietan, eta lan egitearen esperientzia bizitzeaz gain, urte askotan prestatzeak duen garrantzia hurbiletik ezagutuko dute. Geihago…

EGK komunikazio teknikari bila dabil

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua komunikazio teknikari bila dabil, berehala lanpostua betetzeko Donostian.

30 urte baino gutxiago baldin baduzu, ikus-entzunezko komunikazioan, kazetaritzan ala publizitatean titulua edo graduondoa baduzu, euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua baduzu, ingelesa badkizu, informatika eta teknologia berriekin ondo moldatzen bazara (webgune eta sare sozialen kudeaketa, diseinua eta bideo ediziorako tresnak) eta euskal elkartegintza ezagutzen baduzu, bidali zure curriculuma egk@egk.org helbidera otsailaren 25a (osteguna) 12.00ak baino lehen. E-mailaren gaian, zehaztu “KOMUNIKAZIOA”.

Informazio gehiago

Montehermoso kulturunean sorkuntza artistikoaren proiektuak

2016ko apiriletik 2017ko martxora bitartean Montehermoso kulturunean aurkeztuko diren sorkuntza artistikoaren alorreko gehienez HIRU proiektu hautatzea du xede deialdi honek. Banakako lanak nahiz talde-lanak aurkezteko aukera eman nahi zaie artista lokalei, arte eta kultura garaikidea sustatzen duten ekintzen bitartez, eta horiek herritarrengana hurbilduz.

Proiektuek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta Montehermoso kulturunean aurkeztu beharko dira, aurrerago adierazten den epean.  Hautatzen den proiektuetako bakoitzerako gutxienez 4000 euro emango dira, eta gehienez 6000 euro.

2016ko otsailaren 28ra artekoa izango da proiektuak aurkezteko epea (28ª barne).Posta elektronikoz aurkeztu beharko dira proiektuak, helbide honetara igorriz: administracionmontehermoso@vitoria-gasteiz.org

Informazio gehiago: info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org

GAZTE HITZAK: gazteentzako ipuin eta kontakizun laburren lehiaketaren parte hartzea, Bernardo Atxaga eta Juan Ibarrondorekin

Gazteria zerbitzuak antolatutako “Gazte Hitzak” lehiaketak oso emaitza ona izan du; izan ere, kontakizunak emateko epea behin bukatuta, 14 eta 25 urte bitarteko 130 gaztek parte hartu dute. Ikututako gaiak eta tokiak oso anitzak era originalak izan dira, baita azaldutako bizipenak ere.

Guztira, 127 gaztek 130 kontakizun aurkeztu dituzte, sormen literarioan daukaten interesa azalduz.

Jaso diren 130 kontakizunetatik, 83, 14-18 urte bitarteko gazteek idatzi dituzte; gainontzeko 47 kontakizunak, berriz, 19- 25 urte bitarteko gazteek idatzizkoak dira. Gainera, kontakizunen %60 gaztelaniaz idatzita daude eta gainontzeko %40 euskeraz. Azkenik esatea partaideen %76 emakumezkoak direla. Geihago…

Hasten da EGK-ko Astialdi Foroaren boluntariotza argazki lehiaketaren erakusketa Gasteizeko Pilarreko Gizarte Etxean

Erakusketak boluntarioekin lan egiten duten taldeen artean egindako argazki lehiaketaren 15 irudi hoberenak jasotzen ditu

Lehiaketa aisialdi hezitzailean burutzen den boluntariotza ezagutzera emateko asmoz antolatu zen, urtean zehar boluntario lanetan aritzen diren gazteen lana goraipatzeko

Erakusketa otsailaren 18ra arte irekita egongo da, 10.00etatik 13.30ra eta 16.30etatik 19.30etara

Astialdi Foroak, EGKren barnean elkartzen diren 17 euskal astialdi eskolek eta 10 federaziok, ‘Boluntariotza argazki lehiaketa’ antolatu zuen 2015eko abenduan eta aurkeztu ziren irudi hoberenak erakusketa batean egongo dira orain. Lehiaketa aisialdi hezitzailean burutzen den boluntariotza ezagutzera emateko asmoz antolatu zen, urtean zehar boluntario lanetan aritzen diren gazteen lana goraipatzeko: baloreen transmisioa, gizarte-eraldaketan laguntzea, euskal kulturaren ezagutza, aukera berdintasuna… Foroaren leloa den Astialdia Astindu! jarraituz.

Parte-hartze arrakastatsua izan zen eta guztira 52 argazki aurkeztu ziren 21 elkarteren eskutik: Erakusketa egiteko 15 argazki hoberenak aukeratu dira taldeek boluntariotzaren gainean bidali zituzten mezuekin batera.