VGaztea

2016ko maiatzaren 12 eta 13an, Europa Biltzar Jauregian, Gazte-Politikei buruzko jardunaldiak.

Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak antolatutako Gazte-Politikei buruzko jardunaldiak. Gazteriak bizitza proiektu jasangarriak eraikitzeko zailtasun handiak dauzka; izan ere, enplegua ─proiektu hauek eraikitzeko den oinarria─ urria eta kalitate gutxikoa da. Horren aurrean, hausnarketa egin nahi dugu eta hori gazteek parte hartuz egin nahi dugu.

Web orri bat prestatu dugu prozesu osoa jarraitzeko eta izena eman ahal izateko.

Udaleko Gazte Planaren momentu garrantzitsuan gaude, III. Gazte Planaren ebaluaziotik (2013-2015) IV. Gazte Planaren diseinura (2017-2019) bitarteko prozesuan gaudelako..

Jardunaldi hauetarako 3 ardatz nagusiak proposatzen ditugu:

            Ikuspegi globaletik lokalera Horregatik gure goiburua:

HIRI GAZTEAK ERAIKITZEN

GASTEIZ GAZTEA ERAIKITZEN

Gazteria politikak egiten ditugunean erabiltzen dugun ikuspuntua: bai ikuspegi globala hartuko dugu kontuan (beste udal batzuk, aldundiak eta gobernu autonomikoak, elkarteak, erakunde publiko eta pribatuak, etab.) bai ikuspegi lokala (Gasteizko Gazte Planak).            Teknikariengandik pertsona gazteen ahotseraino

Guztiok batera hausnartu nahi dugu. Gazteek bere errealitateari buruzko ikuspuntua ematea nahi dugu, ideia eta iradokizun berriak eman ahal dizkigutelako etorkizuneko gazte politikak egiteko.

Sarean lan egin, aliatuekin lan egin

Beste eragile batzuekin lan egin behar dugu: hezkuntza munduarekin, beste erakunde batzuekin, beste elkarte batzuekin, herritarrekin zuzenean, eta abarrekin. Horregatik, jardunaldi hauetan, alderdi zehatz batzuetan lan egiten duten zenbait laguntzaileez gain, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Euskadiko Gazteria Kontseilua ditugu gurekin.

Pertsona gazteen errealitate anitz eta konplexuaren zenbait alderdiren gainean hausnarrarazten gaituen egitaraua diseinatu dugu (alderdi guztiak aztertzea ezinezkoa baita). Animatzen zaituztegu etortzera jardunaldi hauen hausnarketa gurekin partekatzera eta, aldi berean, maiatzaren 12an eta 13an gure hiriaz gozatzera.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude