VGaztea

Murgil zaitez OMIJen Gazteentzako Argibide Bulegoaren web orrian, gazteentzako informazioa hainbat arlotan

Interesatzen zaizkizun gaien inguruko informazio eguneratua jaso eta ezagutzera ematen den leku dinamiko eta gaztea duzu Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa: lana, prestakuntza, etxebizitza, kirola, lehiaketak, aisialida, bidaiak eta abar.

Ikus itzazu zure emantzipazioaren bidean laguntzeko antolatzen ditugun programa eta zerbitzuak

Murgil zaitez OMIJen

Informazioa eta baliabideak honako gai hauen inguruan:

2016ko udaberri-udako programak

Martxotik uztailera, “Murgil zaitez OMIJen”

  • Izan zaitez gazte informazioaren parte: Gazte Informatzaileen Sarea ikastetxeetako ikasleek osatzen dute. Haiek, informaziorik interesgarriena hautatu eta bere ikaskideengana eramaten dute. Ezagutu Sarea eta parte hartu

“#ADI GAZTE lehiaketa.
Apirilak 17, Gazte Informazioaren Europako Eguna

  • Hiru helburu nagusi: Prestakuntza, Enplegua eta Etxebizitza: informazio saioak eta saio praktikoak honako gaien inguruan: lan bilaketa, etxebizitza alokatu, Lanbide Heziketa… eta zure emantzipaziorako beste hainbat beharrezko gauza

“Zirriborratu zure etorkizuna”

  • Hizkuntzak landu: Hizkuntza Klubez gain, hizkuntzak lantzen jarraitzeko, gelaz kanpoko errefortzu jarduerak antolatzen ditugu

“Mihia dantzatu”

  • Zure udarako planak: ganorazko uda on bat antolatzeko hainbat ideia eskaintzen dizkizugu

“Eta uda honetan, zer?

 

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude