VGaztea

Kalean dago martxoaren albistegi gaztearen 21. zenbakia. Informazaioak laguntzen dizu bizitza hobetzen

Hau da Udalaren gazte Planak argitaratzen duen albistegi gaztearen 21. zenbakiaren aurkibidea:

Gasteiz gaztea eraikitzen. Maiatzean, gazteriaren ahotsa Europa Jauregira helduko da.

Gasteizko gazteen errealitatearen panoramika 2015ean.

Udalaren Gazte Planaren 2015eko ekintzen ebaluazio txosten teknikoa.

Etxebizitza publikoari buruzko galderetan laguntzeko gida bat.

Haziak 2016, berriro zure idei gaztea lehiaketara aurkezteko aukera.

Tetrapack 2016. urteko erakusketa irekia. Maiatzaren 1era arte.

Gozatu 2015eko Gazte Arte lehiaketa irabazi zuten gazteen bideoaz.

Zirriborratu zure etorkizuna, saio informatiboak eta praktikoak OMIJen apirilean.

Mihia askatu, hezkuntzak praktikatzeko ekintzak apirilaren zehar.

Eta uda honetan, zer? Zure udarako aukera berriak bilatzeko web tokia.

ADI GAZTE lehiaketa. Gazte Informazioaren Europako egunaren inguruan.

Txoko ibiltariaren lehiaketa berriro 2016an.

OMIJeko Bidaiatekan bidai erakusketak.

Animatu zaitez eta parte hartu Gazteentzako II. nanoipuinen lehiaketan!

Udalaren Liburutegi Sareko ordutegiak 2016ko Aste Santuan

tetrapack erakusketa ianuguratu zen ostiralean, maiatzaren 1ra arte irekia.

Inaugurazio ederra izan zen ostiralekoa. Nahasketa marabillosoa lau artista gazteena eta euren guraso, lagun, Montehermosoko langileak, komisario ausartak eta finak ordurako nekatuak baina pozez beteak, gazteak patinete eta guzti, erakusketa montatzeko laguntzaile paregabea katarro ederraz jantzita, zinegotzi gazte bat, aiton-amon maitakorrak, lagun gehiago, umeren bat, hiriko artista eta diseinatzaile batzuk, argazkilari konsagratuak, flekillo politak, modelo lotsariak….

maiatzaren 1 arte erakusketa zabalik

Murgil zaitez OMIJen Gazteentzako Argibide Bulegoaren web orrian, gazteentzako informazioa hainbat arlotan

Interesatzen zaizkizun gaien inguruko informazio eguneratua jaso eta ezagutzera ematen den leku dinamiko eta gaztea duzu Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa: lana, prestakuntza, etxebizitza, kirola, lehiaketak, aisialida, bidaiak eta abar.

Ikus itzazu zure emantzipazioaren bidean laguntzeko antolatzen ditugun programa eta zerbitzuak

Murgil zaitez OMIJen

Informazioa eta baliabideak honako gai hauen inguruan:

2016ko udaberri-udako programak

Martxotik uztailera, “Murgil zaitez OMIJen”

  • Izan zaitez gazte informazioaren parte: Gazte Informatzaileen Sarea ikastetxeetako ikasleek osatzen dute. Haiek, informaziorik interesgarriena hautatu eta bere ikaskideengana eramaten dute. Ezagutu Sarea eta parte hartu

“#ADI GAZTE lehiaketa.
Apirilak 17, Gazte Informazioaren Europako Eguna

  • Hiru helburu nagusi: Prestakuntza, Enplegua eta Etxebizitza: informazio saioak eta saio praktikoak honako gaien inguruan: lan bilaketa, etxebizitza alokatu, Lanbide Heziketa… eta zure emantzipaziorako beste hainbat beharrezko gauza

“Zirriborratu zure etorkizuna”

  • Hizkuntzak landu: Hizkuntza Klubez gain, hizkuntzak lantzen jarraitzeko, gelaz kanpoko errefortzu jarduerak antolatzen ditugu

“Mihia dantzatu”

  • Zure udarako planak: ganorazko uda on bat antolatzeko hainbat ideia eskaintzen dizkizugu

“Eta uda honetan, zer?

 

Haziak 2016 ideia gazteen lehiaketa berriro, maiatzaren 3ra arte irekia.

Haziak proiektuak aisialdi sortzailea, osasuntsua eta partehartzailea sustatu nahi du. Aisialdi aukera honetan gazteak euren esperientziaren jabe dira eta haziaketik prozesu honetan lagun izan nahi dugu eta horretarako gazteei baliabideak eskaini: bulegoa eta ideia gazteen lehiaketa.

Harremanetarako: haziak@vitoria-gasteiz.org

Lehiaketa (deialdia zabalik dago, maiatzak 3 azken eguna!)

Buruan jira-biraka duzun ideia hori egin nahiko zenuke? Zertan da? Lehiaketa hau ia denetara dago zabalik: zuen neurrira egindako lantegiak, topaketak, entseguak, muralak, proiekzioak, sormenerako espazioak, film laburrak, profesionalekin hartuemanak, zu bezalakoekin partekatzea.

Informazio gehiago eta oinarriak.

Tetrapack 2016 erakusketaren inaugurazioa, Montehermoson, 18an ostiralean, 19:00etan

Gaur, martxoak 18, arratsaldeko 19:00etan Tetrapack 2016 erakusketaren inaugurazioa izango dugu Montehermoso kulturunean. Aurtengo edizioan Mikel Arranz, Jennifer Custodio, Jaime Venegas eta Andrea Zárate gazte artisten ekoizpen artistikoa ezagutzeko  aukera izango dugu. Eraskuketa honen zazpigarren edizioan artisten bidelagun Colectivo Norte izan da, Pili Aguado eta Iker Fidalgo, aholkulari, begizorrotza eta lagun moduan. Belaunadli ezberdinen topaleku sortzailea dago, aholkulari,

Web orrian ikusi

2016ko maiatzaren 12 eta 13an, Europa Biltzar Jauregian, Gazte-Politikei buruzko jardunaldiak.

Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak antolatutako Gazte-Politikei buruzko jardunaldiak. Gazteriak bizitza proiektu jasangarriak eraikitzeko zailtasun handiak dauzka; izan ere, enplegua ─proiektu hauek eraikitzeko den oinarria─ urria eta kalitate gutxikoa da. Horren aurrean, hausnarketa egin nahi dugu eta hori gazteek parte hartuz egin nahi dugu.

Web orri bat prestatu dugu prozesu osoa jarraitzeko eta izena eman ahal izateko.

Udaleko Gazte Planaren momentu garrantzitsuan gaude, III. Gazte Planaren ebaluaziotik (2013-2015) IV. Gazte Planaren diseinura (2017-2019) bitarteko prozesuan gaudelako..

Jardunaldi hauetarako 3 ardatz nagusiak proposatzen ditugu:

            Ikuspegi globaletik lokalera Horregatik gure goiburua:

HIRI GAZTEAK ERAIKITZEN

GASTEIZ GAZTEA ERAIKITZEN

Gazteria politikak egiten ditugunean erabiltzen dugun ikuspuntua: bai ikuspegi globala hartuko dugu kontuan (beste udal batzuk, aldundiak eta gobernu autonomikoak, elkarteak, erakunde publiko eta pribatuak, etab.) bai ikuspegi lokala (Gasteizko Gazte Planak). Geihago…