VGaztea

ADINGABEKOEKIN LAN EGITEKO AURREKARI PENALEN ZIURTAGIRIA

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren abisua aisialdiko arduradunentzat

Adingabeak babesteko legeak eta Boluntariotza lege berriak agintzen duten bezala, adingabeekin lan egiten duten langile edota boluntario ororentzat beharrezkoa da sexu delitua egiteagatiko aurrekari penalak ez dituela egiaztatzea 2016ko martxoaren 1etik. Helburua adingabeak arrisku egoera posibleetatik babestea da.

Horretarako, EGK-k Natura Sexualeko Delitu Ziurtagiria eskatzeko jarraitu beharreko pausu guztiak zehaztu ditu zuei eta gazteei lana errazteko eta informazio argia helarazteko helburuarekin.

Ondorengo estekan pausuz pausu azaltzen dizugu nola eskatu: <http://bit.ly/1pZeiC7>http://bit.ly/1pZeiC7

Gai honen gaineko zalantzaren bat izanez gero jarri gurekin harremanetan.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude