VGaztea

Stand eta lantegien azoka. Izen ematea – Feria de stand y talleres – Inscripciones

Lantegiak 4 izango dira eta gazteentzako gai interesgarriak landuko dituzte. 17:30tik 19:00ra arte izango dira, gero azokatik pasatzeko eta zozketan parte hartu ahal izateko. Izena emateko gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidera bidali behar da izena eta lantegiaren izena edo gaia. Baita han bertan izena eman ahal izango da, lekurik libre badaude, tokiak bete arte.

1. Lantegia: Iker López de Audikana bere lantegia emango du “Nola eraikitzen dut nire nostasun digitala sareetan, bereziki instagramen”.

2. lantegia: Gasteizko 6 you tuber gazteek egindo dute (@AizeaMordor @Daniivlog @infogari @Sirarous @1dalanyo  ) eta bere esperientziak partekatuko dituzte.

3. lantegia: 3 kooperante gazteek zuzenduko dute. Kooperante hauek azken alditan Lesbosen (Gretzia), Tinduf kanpamenduetan (Sahara) eta Errepublika Doiminikarran egon dira eta bere espèrientziak ere partekatuko dituzte.

4. lantegia: Geu elkarteak emango du eta Zergatik ez? Izenarekin, euskeraren erabilera indartzeko motibazioa landuko du.

Informazio gehiago: Modesto Amestoy 945 161616 (3211 luz.) eta planjoven2@vitoria-gasteiz.org

Los talleres serán cuatro y tratarán diversas temáticas interesantes para jóvenes. Serán de 17:30 a 19:00 para que después puedan pasar por la feria y su sorteo. Se recibirán las inscripciones en el correo gazteria@vitoria-gasteiz.org con el nombre y el taller, también se podrán inscribir en el mismo Europa, hasta completar aforo de cada taller.

Taller 1. Iker López de Audikana realizará su taller sobre “Cómo construyo mi identidad juvenil en las redes, especialmente en Instagram”.

Taller 2. Lo realizarán 6 youtubers jóvenes de la ciudad (@AizeaMordor @Daniivlog @infogari @Sirarous @1dalanyo  ) trasladarán sus experiencias en You Tube.

Taller 3. Lo protagonizarán tres cooperantes jóvenes que recientemente han estado en Lesbos (Grecia), Tibduf (Sáhara) y en la República Dominicana y ellos y ellas compartirán experiencias y vivencias en el ámbito del voluntariado y la cooperación.

Taller 4. Lo dinamizará Geu Elkartea y con el nombre Zergatik ez? tratará sobre la motivación a jóvenes en el uso del euskera.

Para más información

Modesto Amestoy 945 161616 (3211) planjoven2@vitoria-gasteiz.org

Gazteria jardunaldietan stands eta lantegiaen azoka. Maiatzak 12 Europa Jauregian

Gasteizko Udalak, Europa Jauregian egongo diren gazteria politikeiburuzko jardunaldien barnean, maiatzaren 12 eta 13an, gazteriarekin lan egiten duten eragileen azoka bat antolatu du eta baita lau lantegi ere hiriko gazteei zuzenduta. Maiatzaren 12an, arratsaldeko 17:30tik 20:00etara izango dira, Europa Jauregiko Green aretoan.

Eragileen azokan 28 stand egongo dira eta baita Gasteizko hurrengo Gazte Planerako ekarpenak jasotzeko ere balio izango du. Gazte Plan hau aurten diseinatuko da eta hurrengo urteetarako Udalaren gazteria politiken hildoak markatuko ditu. Ekarpenak egiten dituzten gazteek zozketa batetan sartuko dira. Zozketan hainbat opri egongo dira: Azkena Rock Festivalerako abonoak, Baskonia eta Alaves taldeetako kamisetak eta merchandaising, beste kirol tadeko eta elkarteetako kamisetak (geu elkartea eta Disenu Eskola), aldizkarietarako harpidetzak, mobilak eta tabletak kargatzeko bateriak… Zozketa arratsaledko 19:30ra aldera egingo da.

Azokan egongo diren eragileen zerrendan, Udala, Eusko Jaurlaritza eta kutxabank eragileen gain, Hezkuntza arloko eragileak (Egibide, UPV-EHU, Ikaslan, Disenu Eskola), Kiril arlokoak ( Gaztedi, Zuzenak, Araski, Fundación 5+11), gazteekin lan egiten duten elkarteak (Ailaket, Asajer, Adsis, Cruz Roja, Aspace, Sartu, Irse, Ajebask), aisialdiko eragileak (Astialdi Foroa, Elkarbidea), beste proiektuak: Gauekoak, Awake, Geu elkartea, 12 nuebes, errobotak…

Lantegiak 4 izango dira eta gazteenmtzako gai interesgarriak landuko dituzte. 17:30tik 19:00ra arte izango dira, gero azokatik pasatzeko eta zozketan parte hartu ahal izateko. Izena emateko gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidera bidali behar da izena eta lantegiaren izena edo gaia. Baita han bertan izena eman ahal izango da, lekurik libre badaude, tokiak bete arte.

1. Lantegia: Iker López de Audikana bere lantegia emango du “Nola eraikitzen dut nire nostasun digitala sareetan, bereziki instagramen”.

2. lantegia: Gasteizko 6 you tuber gazteek egindo dute (@AizeaMordor @Daniivlog @infogari @Sirarous @1dalanyo  ) eta bere esperientziak partekatuko dituzte.

3. lantegia: 3 kooperante gazteek zuzenduko dute. Kooperante hauek azken alditan Lesbosen (Gretzia), Tinduf kanpamenduetan (Sahara) eta Errepublika Doiminikarran egon dira eta bere espèrientziak ere partekatuko dituzte.

4. lantegia: Geu elkarteak emango du eta Zergatik ez? Izenarekin, euskeraren erabilera indartzeko motibazioa landuko du.

Informazio gehiago: Modesto Amestoy 945 161616 (3211 luz.) eta planjoven2@vitoria-gasteiz.org

Ideia gazteak aurkezteko epea amaitzear, ez utzi aukera horri

Hurrengo maiatzaren 3an, Ideia gazteen haziak lehiaketaren laugarren ediziora proiektuak aurkezteko epea amaituko da.   Lehiaketa honen helburua gazteek euren proiektuak aurrera ateratzen laguntzea da, horretarako beharrezkoak dituzten baliabideak eskainiz.  Lanerako tresna haziak-bonuak deitu ditugun sariak dira, proiektuek dituzten beharrei erantzuteko moduko laguntzak, alegia.  Proiektua gorpuzteko espazio baten bilaketa, materiala erostea, baimenak eskuratzen laguntzea, proiektuaren zabaltzea, egin ahal izateko kontratatzea…hauek dira proiektu batek jaso ditzakeen laguntzetako batzuk.

Lehiaketaren oinarriak udal web orrian har daitezke www.vitoria-gasteiz.org/haziakeu  eta dokumentazioa, berriz,  haziak@vitoria-gasteiz.org  posta helbidera bidali behar da.

Lehiaketa prozesu bizia da eta ez da amaitzen ideiak aurkezte hutsarekin. Maiatzaren 10ean  Aldabeko gizarte etxean lan saio kolektiboa izango dugu. Bertan lehiaketara aurkeztu diren pertsonak eta ideiak elkar ezagutzeko unea izango da eta bide batez, proiektuek hainbat ekarpen on jaso ahal izando dituzte. Aurreko urteko #AhZeBerria proiektuaren, espazio publikoan egindako eskuhartze artistikoaren egileek euren esperientzia erakutsiko dute.

Lan saioaren ondoren, nahi izanez gero, taldeek proiektua berridatzi ondoren  berriro ere aurkeztu ahal izango dute. Udaleko teknikariz eta hiriko gaztez osatutako epaimahai batek aurtengo proiektuak aukeratuko dituzte eta hauek erreal bilakatu

Gazteria Zerbitzuak bultzatzen duen lehiaketak izan dituen aurreko hiru edizioetan 49 proiektu atera dira aurrera, askotarikoak gainera, arteari, osasunari, kirolari, zinemari, harremanei  edo eta gai sozialei lotuta, besteak beste.  Interes aniztasun hau, hiriko gaztedi anitz baten isla dugu.

Sariak emateko ekitaldia – Gazte hitzak 2015

Ekitaldia zuzenean ikusteko aukera (streaming): hemen/ Apirilak 21, 19:00

Apirilaren 21ean, Montehermoso kulturunean (Fray Zacarías Martínez, 2), arratsaldeko 19:00etan, Gazte Hitzak Lehiaketaren Sariak Emateko Ekitaldia egingo da; bertan finalaurrekora iritsi direnen artetik aukeratutako 4 irabazleen izenak eta ohorezko aipamenak jakinaraziko dira.

Bernardo Atxagak eta Juan Ibarrondok ekitaldiaren sarrera egin ondoren, Sari Banaketa egingo da eta irabazleek heuren kontakizuna jende aurrean irakurriko dute. Ekitaldi honetara finalaurrekora iritsi diren 24 gazteak eta heuren familiarrak eta lagunak joango dira (gonbidapena ezinbestekoa izango da).

Interesaturik dauden pertsona guztien parte hartzea bermatzeko, Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroan (Las Escuelas, 10) pantaila handi bat jarriko da ekitaldia zuzenean ikusteko (Streaming).

Gazteriaren diru laguntzak argitaratu dira. Proiektuak aurkezteko epea, maiatzaren 9ra arte.

2016ean gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak bideratzeko diru-laguntzak emateko deialdi publikoaren oinarriak apirilaren 8an ALAHOn argitaratu dira.

Proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 9an bukatuko da, hori barne.

Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak bideratzeko diru-laguntzak

“Emakume gazteak eta lan mundua” Hiruburua (eztabaida-dinamika). 26an, asteartean, Pilarreko gizarte etxean, 17:30an

Zein da emakume gazteek laneratzerakoan aurre egin beharreko egoera espezifikoa?

Zeintzuk dira beraiei eskaintzen zaizkien lan profil eta baldintzak?

Zer suposatzen du emakume gazte izanda ekintzaile izateko erabakia hartzeak?

Hurrengo apirilaren 26an, goiko galderei erantzuna bilatuko zaie Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) antolatutako “Emakume gazteak eta lan mundua” Hiruburuan. Hitzordua Gasteizeko “El Pilar” Gizarte Etxean izango da, 17:30etik 19:30era.

Ezagutzen al dituzu Hiruburu baten nondik – norakoak? Izenak adierazten duen bezala, ekintza mota hau hiru protagonista desberdin elkartzen dituen eztabaida-dinamika da. Honetan, politikariak, teknikariak eta gazteak elkartzen dira gazteentzat interesgarriak diren gaiei buruz eztabaidatu eta egoera hobetzeko proposamenak egiteko.

Kasu honetan, “Emakume gazteak eta lan mundua” da aukeratutako gaia. Izan ere, oraindik emakume eta gizonezkoen arteko desberdintasunak dituen gizarte batean bizi garela ezin daiteke ukatu, baina, zein efektu du desberdintasun honek gazteen artean? Eta, garrantzizkoena, zer egin daiteke orain eta etorkizunari begira? Zein neurri hobe ditzakegu eta zein neurri martxan jarri beharko ditugu emakume eta gizonezko gazteen lan munduko berdintasunaren alde?

Gaian interesa baduzu, animatu bitan pentsatu gabe!

Hitzordua Gasteizko “El Pilar” Gizarte Etxean, apirilaren 26an 17:30ean hasiko da eta bi orduko iraupena izango du.

Gasteizko hizkuntza aniztasunaren topaketa: Anhitzak

Euskara Zerbitzuak hizkuntza aniztasunaren topaketa bat antolatu du: Anhitzak. Ilusio handiz sortu dugun proiektu bat da, eta hirian bizi dugun hizkuntza aniztasuna balioan jartzea da helburua. Gasteizko kaleetan euskara eta gaztelaniaz aparte asko baitira egunero erabiltzen diren mintzairak.

Topaketa apirilaren 16an izango da Oihaneder Euskararen Etxean, goizeko 11:00etan hasi eta 14:00ak bitartean. Bertan, elkar ezagutzeko hainbat dinamika eta hizkuntza aniztasunaren inguruan gogoeta egingo dugu, nork bere jatorrizko hizkuntzan. World-coffe modura egingo da topaketa, heldu eta gazteekin; haurtzaindegi zerbitzua ere izango da. Jardunaldiari kultur ekitaldi batekin emango zaio amaiera.

Ekitaldia antolatu ahal izateko, ezinbestekoa da lotura honetan topatuko duzuen galdetegiaren bidez izena ematea, topaketan erabili nahi duzuen hizkuntza zein izango den adieraziz.

ADINGABEKOEKIN LAN EGITEKO AURREKARI PENALEN ZIURTAGIRIA

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren abisua aisialdiko arduradunentzat

Adingabeak babesteko legeak eta Boluntariotza lege berriak agintzen duten bezala, adingabeekin lan egiten duten langile edota boluntario ororentzat beharrezkoa da sexu delitua egiteagatiko aurrekari penalak ez dituela egiaztatzea 2016ko martxoaren 1etik. Helburua adingabeak arrisku egoera posibleetatik babestea da.

Horretarako, EGK-k Natura Sexualeko Delitu Ziurtagiria eskatzeko jarraitu beharreko pausu guztiak zehaztu ditu zuei eta gazteei lana errazteko eta informazio argia helarazteko helburuarekin.

Ondorengo estekan pausuz pausu azaltzen dizugu nola eskatu: <http://bit.ly/1pZeiC7>http://bit.ly/1pZeiC7

Gai honen gaineko zalantzaren bat izanez gero jarri gurekin harremanetan.