VGaztea

M17: EGK ere LGTBI+fobiaren aurka

EGK-k Gaur8 lantaldea eta Berdintasun lan arloa abian jarri zituen gaur bezalako egunetan ere gazteriaren hitzak eta eskaerak islatzeko Gazteriari aniztasuna eta elkarbizitza eskubide eta askatasun berdintasunean oinarrituta bermatzea gure helburu bihurtu badugu ezin gaitezke gaur bezalako egunetan isilik gelditu.

Ordea, ezin dezakegu isilik ez gelditzeko gure arrazoia zifretan jarri, oraindik ere Euskadin ez baitugu ikerketa ildo, datu bilketa edota Behatokirik non LGTBI+ kolektiboaren egoera ezagutzera eman. Baina soberan dakigu erasoak, isekak eta txantxak eman ematen direla. Eta ematen den bakoitza jada gehiegizkoa dela.

Hau dela eta, bi lan ildo nagusi ditugu orain momentuan epe motzera begira.

Berdintasun lan arloa CJE*-ren LGTBI lantaldean dagoenez gero, gaur aterako den #YoNoMeCallo (#NiEzNaizIsiltzen) kanpainan EGK indar bat gehiago izango da. Kanpaina honen helburua da gaur, Maiatzak 17, indarkeria LGTBI+fobikoei aurre egitea guztion artean. Kolektiboaren parte edo aliatu izanda, berdin dio. Helburua gazteria aniztasunaren alde gaudela adieraztea da.

Ez ditugu gehiago onartuko erasoak, ez ditugu gehiago onartuko isekak, txantxak, zein beste edozein motako bereizketa eta indarkeriak. Eta horretarako behar dugu salaketa, ahotsa altxatzea eta ez isiltzea. Baina ez EGK bakarrik, baita zuk ere, horregatik galdetzen dizugu: eta, zu, zerren aurrean ez zara isiltzen?

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude