VGaztea

Airean dago Albistegi gaztea, bere 23. zenbakia. Ezagutu bere edukiak

Albistegi gaztea 23. Zenbakiaren aurkibidea

Gasteiz Gaztea eraikitzen

Gazteen ahotsa Europa Jauregiko maiatzaren jardunaldietara heldu zen.

Udalak egin behar dituen gauzei buruzko ideia gazteak badituzu, Gasteiz hobetu.

Aholkularitza Juridikoa, zure zalantzak argitzeko lege mailan.

PICE programan eman izena. Kualifikaziorako eta enplegurako programa integrala.

GLOBAL TRAINING 2016 atzerrian praktikak egiteko bekak

Gauekoak berriro dator asteburuero uztailaren 23ra arte.

Gozatu 2015-2016eko Gazte Hitzak lehiaketan saritutako kontakizunez eta ohorezko aipuez.

Xtraclub: 10 urte jaia! ekainaren 18an, Mendizorrotzan.

Mihia askatu, hezkuntzak praktikatzeko ekintzak ekainaren zehar.

OMIJeko Bidaiatekan bidai erakusketak.

Txoko ibiltariaren lehiaketa irekita jarraitzen du 2016an.

Zirriborratu zure etorkizuna, saio informatiboak eta praktikoak OMIJen ekainean.

Eta uda honetan, zer? Zure udarako aukera berriak bilatzeko web tokia.

KALDeARTE Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia, XI. edizioa heltzen da.

2016ko #gazteSortzaileakBeka. Ideiak aurkeztu ahal dira, uztailaren 1era arte.

Udaz gozatu kirola eginez! Eman izena Kirol Bidean kanpainan.

Zure migratzailearen historia ezagutu nahi dugu, kontaiguzu.

Big Band Festivalaren XIII: edizioa ekainaren 3an eta 4an Falerina lorategian – Hor Dago

Azkena Rock Festival berriro dator, musika eta jende gaztea.

2016ko nanoipuin sarituak

Izena eman edo baja eskatu albistegi gaztean

Gune Anitza Zigilua, EGKren beste proposamena

EGKk badauka beste lan ildo propio bat, proiektu propio bat, aurki argia ikusiko duena baina jada aurkeztu nahi dizueguna. Hau da: Gune Anitza Zigilua.

Zer da proiektu hau?

Konturatu al zara azken urteotan kaletik zoazenean dauden mezu desberdinak? Bai lokal fisiko zein birtualetan, merkataritza lokaletan, aisirako lekuetan, administrazioetan… Ez da ez ohikoa emakume eta gizonezkoen berdintasunarekiko edo LGTBI+ kolektiboaren aldeko jarrera adierazten duten irudiak aurkitzea (puntu lila, ostadardun bandera…).

Ordea, hauetatik gehienak “debekutik” egiten dira (“hemen ez dira onartzen erasoak”, “hemen ez da indarkeriarik onartzen”…), hau da, ongizatearen eraso zuzena diren indarkeria aldentzeko, zigortzeko eta errefusatzeko mezuak dira. Geihago…

Haziak 2016 lehiaketan aukeratutako proiektuak

2016ko Ideia gazteen haziak lehiaketara 22 proiektu aurkeztu ziren eta horietatik 12 aukeratu ditu epaimahaiak bono-laguntza ezberdinen bidez aurrera egiten laguntzeko. Hementxe duzuen proiektuen zerrenda luzea:

 Latido Vital

Festival de diseño

Taller de video Beldur barik!

Escalada: enseñar-aprender

Documental sobre el deporte femenino

Experiencia eléctrica

Tremendo y Popular Cadáver Exquisito

LURBURU

5.BLOKEA Sormen espazioa

Memory Pop

Parkour Gasteiz 2016

Vitoria-Gasteiz, bailando entre tus aguas

Eskerrak gazteriapolitikei buruzko jardunaldiak pasa eta gero

Mila esker.

Eskertu nahi dizuegu zuen parte hartzea Gasteizen izan ditugun gazteria politikei buruzko jardunaldietan. Ilusio batzuk geneuzkan, zuekin partekatzea hausnarketa une hauek eta guri laguntzea gauzak nola egiten ditugun hobetzen eta lagundu egin gaituzue, bakoitzak bere ikuspuntutik, teknika, gaztea, politika edo pertsonala.

Lagundu diguzue ilusioa hartzen gure lan teknikoak tresna berriak eraiki ditzan eta tresna horien bidez Gasteiz gazteagoa eraiki dezagun, Gasteiz gazteagoa gazteen beharrei eta nahiei egokituta.

Baita espero dugu bakoitzak bere herrira edo hirira ilusio horren zati bat ere eramango duela eta jarraituko duela hiri gazteak eraikitze prozesu horretan lan egiten.

Lagundu egin diguzue ere edukiz, ekarpenez eta proposamenenez gure karpetak betetzen Udalaren IV. Gazte Planaren diseinua hasteko eta horrek ez du preziorik.

Hasi gara udalen sare bat sortzen eta gazteekin lan egiten duten eragileen sarea indartzen, baina inportanteena, areagotu egin ditugu gazte gehiagorekiko harremanak. Nahi genuen haiek izatea benetako protagonistak jardunaldi hauetan. Nahiko genuke zuek gurekiko harremana etorkizunean mantentzea, Gazteria Zerbitzuarekin eta Gasteizko Gazte Planarekin.

Agurtzen gara desio batekin, denbora asko pasa gabe berriro elkartzea eta partekatzea garena eta egiten duguna.

Besarkada bat eta mila esker berriro.

M17: EGK ere LGTBI+fobiaren aurka

EGK-k Gaur8 lantaldea eta Berdintasun lan arloa abian jarri zituen gaur bezalako egunetan ere gazteriaren hitzak eta eskaerak islatzeko Gazteriari aniztasuna eta elkarbizitza eskubide eta askatasun berdintasunean oinarrituta bermatzea gure helburu bihurtu badugu ezin gaitezke gaur bezalako egunetan isilik gelditu.

Ordea, ezin dezakegu isilik ez gelditzeko gure arrazoia zifretan jarri, oraindik ere Euskadin ez baitugu ikerketa ildo, datu bilketa edota Behatokirik non LGTBI+ kolektiboaren egoera ezagutzera eman. Baina soberan dakigu erasoak, isekak eta txantxak eman ematen direla. Eta ematen den bakoitza jada gehiegizkoa dela.

Hau dela eta, bi lan ildo nagusi ditugu orain momentuan epe motzera begira.

Berdintasun lan arloa CJE*-ren LGTBI lantaldean dagoenez gero, gaur aterako den #YoNoMeCallo (#NiEzNaizIsiltzen) kanpainan EGK indar bat gehiago izango da. Kanpaina honen helburua da gaur, Maiatzak 17, indarkeria LGTBI+fobikoei aurre egitea guztion artean. Kolektiboaren parte edo aliatu izanda, berdin dio. Helburua gazteria aniztasunaren alde gaudela adieraztea da.

Ez ditugu gehiago onartuko erasoak, ez ditugu gehiago onartuko isekak, txantxak, zein beste edozein motako bereizketa eta indarkeriak. Eta horretarako behar dugu salaketa, ahotsa altxatzea eta ez isiltzea. Baina ez EGK bakarrik, baita zuk ere, horregatik galdetzen dizugu: eta, zu, zerren aurrean ez zara isiltzen?