VGaztea

Gauekoak Danzarte, uztailaren 1ean, Artium, 19:00etan

DANZARTE

Uztailak 1, 19:00etan

Artium

Dantza espresio artistiko gisa aldarrikatzeko helburuarekin Artium museora eramaten ditugu piezak. Modu honetan pieza bakoitza ikusleen aurrean bizia hartzen duen artelana izango da, museoko gidatzailea ikuslegoa kolekzio moduko honetan zehar eramaten duen bitartean, obrari buruzko beharrezko azalpenak emanez.

Gauekoak Skate Txapelketa, uztailak 2, goizeko 12etan, Santa Lucia skate parkean.

Skate txapelketa.

Uztailak 2, eguerdiko 12:00 etatik aurrera

Santa Luciako Skate parkean

Gasteizko eta Euskal Herri mailako Skate txapelketa kategoria eta sari desberdinekin. Txapelketa izen-emate zerrenda baten bidez garatutako da. Dohainik izango da eta txapelketa hainbat epaile eta bi speakerren aurrean egingo da. Txapelketaren inguruan ekintza desberdinak, stand-ak, DJ-ak eta musika egongo da.

Informazio gehiago

Albistegi gaztea 24. zenbakia atera da. Ikusi bere aurkibidea

Udalaren IV. Gazte Plana egiteko prozesua hasi da.

Gazteentzako baliabideen gida

Uztailean ere, Gauekoak programak gazteentzako artez eta bizitzaz asteburuak betetzen jarraitzen du .

Haziak lehiaketa aurrera doa eztabaidarekin eta aukeratutako 12 proiektuen zehaztasunekin.

Azkenean uda iritsi da eta Xtraclubean Cuniteko kanpaldien garaia ere bai.

Uztailean ere gazteentzako aholkularitzak zure zain daude.

Gazteentzako Argibide Bulegoaren udako ordutegia (bakarrik goizez).

Zeinu hizkuntza eta pertsona gorrei buruzko ikastaroa OMIJen.

Txoko ibiltariaren lehiaketa irekita jarraitzen du 2016an.

OMIJeko Bidaiatekan bidai erakusketak.

Has zaitezke Hizkuntza Kluba pentsatzen 16-17 ikasturterako.

2016ko Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa. Uztailaren 16an, Alde Zaharrean.

Uda honetan aprobetxatu Liburutegi Sareak eskaintzen dizun mailegu berezia.

2016ko #gazteSortzaileakBeka. Ideiak aurkeztu ahal dira, uztailaren 1era arte.

Izena eman edo baja eskatu albistegi gaztean.

Uztailean ere gazteentzako aholkularitzak zure zain daude.

Sexualitate Aholkularitza eta Psico Aholkularitzaren udako ordutegia.

Uztailearen 1etik Sexualitate Aholkularitzak eta Psico Aholkularitzak hurrengo ordutegian zure zain egongo dira:

Sexualitate Aholkularitza: (ordutegi berbera)

Astelehenetik ostiralera 18:30etatik 20:30etara

Eta asteazkenetan: 11:00etatik 13:00era.

Psico Aholkularitza:

Astearteetan 11:00etatik 13:30etara eta 18:00etatik 20:30etara.

Abuztuan itxita egongo dira bi aholkularitzak.

Irailaren 1etik bere ohizko ordutegia izango dute:

Sexualitate Aholkularitza:

Astelehenetik ostiralera 18:30etatik 20:30etara

Eta asteazkenetan: 11:00etatik 13:00era.

Psico Aholkularitza:

Astelehena, astearte eta asteazkenetan 18:00etatik 20:30etara.

Azkenean uda iritsi da eta Xtraclubean Cuniteko kanpaldien garaia ere bai.

Ekainaren 27an gasteiztar gaztez osatutako talde bat Cunit-era helduko da, Kataluniara, bertan kanpamentua montatzera. Uztailaren 15erarte egongo da zutik, eta 10 eguneko bi txandetan banatuta 100 gaztek itsasoaren ondo-ondoan eguraldi ederraz gozatuko dute, egun osoan airezabalean eta elkarrekin modu kolektiboan bizitzeaz ere bai.  Bertako eguneroko bizitza jarraitu ahal izango dugu Gasteizen geratzen garenok, https://campamentocunit.wordpress.com/ blogari esker.

Zeinu hizkuntza eta pertsona gorrei buruzko ikastaroa omijen. Uztailaren 5etik 7ra arte.

Mihia askatu programaren barruan, hizkuntzak praktikatzeko programan, zeinu hizkuntza eta pertsona gorrei buruzko ikastaro bat egingo da, pertsona hauekin erlanazionatzen ikasteko beste era bat.

Adina, 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat.

Izen ematea

–           Doan

–           Aurrez aurre, OMIJen (Plaza España 1)

–           Telefonoz: 945 161 330

Interneten: www.vitoria-gasteiz.org/omij

Haziak lehiaketa aurrera doa eztabaidarekin eta proposamen zehaztasunekin.

Ideia gazteen haziak lehiaketaren aurtengo edizioan 12 proiektu aukeratu genituen eta ekainean zehar, proiektu bakoitza bana-bana ezagutzen joan gara bilerak eginez. Bilera horietan proiektua gauzatzeko lehenego urratsak ematen ditugu, buruan dugun ideia zaparrada argitu asmoz. Noiz egingo dugu? Non? Ze beharko dugu? Nor arduratuko da ekintza bakoitzetaz? galdera xumeak dirudite hasiera batean, baina batzutan ez da horren erreza izaten erantzuna topatzea. Baina erantzunak bilatuz, piskanaka-piskana proiektuak itxura errealagoa hartzen dute. Irailetik aurrera berri gehiago izango dugu eta bitartean ixileko lanean jarraituko dugu.