VGaztea

Hasten da hurrengo ikasturterako Gizarte etxeetako ekintzetan izena emateko epea.

Gizarte etxeek 32.000 leku inguru eskainiko dituzte 300 jardueratan, datorren ikasturteko lehen hiruhilekoan

Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 14an hasiko da eta irailaren 5era arte iraungo du.

Informazioa gehiago Udalaren web orrian

Gizarte etxeen sareak 2016-2017 ikasturterako jarduera-programa aurkeztu du gaur, eta lehen hiruhilekoan 31.852 leku eskainiko dituzte 299 jardueratan.Programazio honen ezaugarriak ezagutarazi dituzte. “Adin guztietakoentzat, hiriko auzoetan banatuta, ordutegi eskaintza zabala guztiek jarduera zehatz batera joaterik izan dezaten, eta zaletasun guztiak asetzeko diseinatua, horregatik kanpainaren mezua zuregandik hurbil da” adierazi dute.

Iazkoaren aldean ehuneko 6 igo da eskaintza eta esleipen sistema bera mantendu da: eskaria handia denez, hainbat ikastarotara lekuak (kirola, kultura, gizarte sustapena, hiri baratzeak eta ludotekak) zozketa informatiko bidez banatuko dira, horrek bermatzen baitu pertsona guztiek aukera berdinak izatea eta herritarrek ahalik eta erosoen egitea.

Zozketan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea uztailaren 14an hasiko da eta irailaren 5era arte iraungo du. Eskabideak modu hauetan aurkez daitezke: internetez, Udalaren web-orrian; telefonoz, 010 telefono zenbakian; edo zuzenean, udalaren kirol instalazioetan, gizarte etxeetan eta herritarrei laguntzeko bulegoetan. Irailaren 6an izango da lekuak esleitzeko zozketa, goizeko 11:00etan.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude