VGaztea

Udalak aurtengo jaietarako abusu sexisten kontrako protokolo berria eta berariazko kanpaina aurkeztu ditu

Besteak beste, arreta eta salaketa telefonoa, prestakuntza lantegiak eta informazio baliabide bereziak barne hartzen ditu antolakuntzak

Indarkeria matxistan espezializatutako langileek arreta emango dute eguneko 24 orduetan, eta jaietan eraso matxisten arloko prebentzio, informazio eta esku-hartzerako hainbat baliabide zabalduko dira.

Arreta jasotzeko eta salaketak jartzeko 945 13 44 44 telefonoa erabili ahalko da.    Txosnetan eta jaietan jende gehien ibiltzen den inguruetako tabernetan kartelak jarriko dira, eraso matxista zer den eta horien aurrean nola jokatu behar den jakinarazteko.

Zazpi lantegi egin dira 25 blusa eta neska taldeekin, eta beste batzuk antolatu dira ostalaritzako, txosnetako, Gasteiz On elkarteko eta SEAko kideentzat, udal langileentzat eta egun horietarako kontratatutako langileentzat.

Mugimendu feministarekin, Blusen eta Nesken Batzordearekin, talde politikoekin eta hiriko beste talde batzuekin batera egindako lanaren emaitza dira aurrerapen horiek.

Berdintasuneko zinegotziak dei egin die herritarrei, “gure hirian, gure kale eta etxeetan jokabide matxistarik izan ez dadin, ez emakumeekin ez eta LGTBI taldeko pertsonekin ere”.

Informazioa gehiago

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude