VGaztea

Ea zure bidaia txoko ibiltariaren lehiaketan kontatzen animatzen zaren, hona hemen ekainean sarituak

Sei izan dira ekainan argitaratu ditugun kontakizunak, berriz ere denak 2. kategoriakoak (18-30 urte). Gure epaimahiak honako bi hauek aukeratu ditu oraingoan:

1. saria: 600km de aventura improvisada. Bulgaria y Macedonia, de David Boo

2. sariaPolonia en estado puro, de Mikel Jato

Zuen hurrengo bidaia abentura hasi aurretik inspirazio iturririk behar baduzue argitaratu ditugun kontakizunak irakurri beharko zenituzke.

Eta parte hartu duzuen guztioi, eskerrik asko zuen esperientziak gurekin partekatzeagatik.

Bidali oraintxe zuen bidaien kontakizunak bi hilabete baino ez ditugu aurretik eta. Oraindik ere garaiz zabiltzate uztailan eta abuztuan parte hartzeko eta gure sariak lortzeko.

Animo, batez ere, gazteenei (14-17 urtekoei) zuen kontakizunen falta nabaritzen dugu eta.

Zuen zain gaude.

Informazioa lagungarria gerta daiteke zure bizitzako prozesuetan. Hona hemen 25. albistegi gaztea.

Albiste gaztea 15. zenbakiaren edukien aurkibidea.

Maiatzaren jardunaldietan jasotako ehun ideia baino askoz gehiago. Gasteiz gaztea eraikitzen.

Mandalbera, Gauekoak udaberrian eta udan egin duen kanpainaren azken ekitaldia.

Gasteiz gaztea eraikitzen: maiatzean Gasteizen egindako gazteria politikei buruzko jardunaldien bideoak.

Andra mari zuriaren jaiak heltzear daude. Gazteek gozatzeko eta alaitzeko uneak.

Jaietan eta beti, EZ eraso sexistarik.

Jaiak heldu aurretik, jai atarikoak: Santiago eguna, blusa eta neskeen eguna.

Murgil zaitez Omijen

Has zaitezke Hizkuntza Kluba pentsatzen 16-17 ikasturterako.

Gazteentzako Argibide Bulegoaren udako ordutegia (bakarrik goizez).

Txoko ibiltariaren lehiaketa irekita jarraitzen du 2016an.

Gustukoa duzun jarduera artistikoa ikasi eta praktikatu nahi al duzu?

Euskara Zerbitzua, GEU elkartearekin eta AHIZE-AEKrekin batera lantegiak antolatzen ari dira.

2016-17 ikasturtean gizarte etxeetan emango diren Kultur Ikastaroak: bilatu zurea

Uda honetan aprobetxatu Liburutegi Sareak eskaintzen dizun mailegu berezia.

Hobeto ezagutzeko gazteen arteko generoen arteko erlazioen gaia eta berdintasunaren alde borrokatzen jarraitzeko.

Aldizkari digitalaren harpidetzak

Jaietan emakumeentzat arriskutsuak diren eremuak identifikatzeko lantegia

Lantegi honen (uztailaren 26an eta uztailaren 27an) helburua da hiriko jaietako aisialdi- eta jai-eremu nagusietan emakumeentzat arriskutsuak diren eremuak identifikatu, aztertu eta nabarmentzea. Horretarako, ikasiko dugu hiria ikuspegi inklusibo batetik begiratzen, eta kontuan izango ditugu generoa, sexualitatea eta aniztasun funtzionala bezalako alderdiak. Ibilbidearen abiapuntua gutariko bakoitzak eremuan bizi izan duen esperientzia izango da, eta ondoren taldeko esperientzia aztertuko dugu. Amaitzeko, hiri-eremuan esku hartuko da hiriko puntu beltzak ikusteko moduko bihurtzeko, horien inguruan ohartaraziko da eta zenbait hobekuntza proposatuko dira emakumeek eraso sexistak jasateko dituzten arriskuak mugatzeko.

Informazio gehiago.

Udalak aurtengo jaietarako abusu sexisten kontrako protokolo berria eta berariazko kanpaina aurkeztu ditu

Besteak beste, arreta eta salaketa telefonoa, prestakuntza lantegiak eta informazio baliabide bereziak barne hartzen ditu antolakuntzak

Indarkeria matxistan espezializatutako langileek arreta emango dute eguneko 24 orduetan, eta jaietan eraso matxisten arloko prebentzio, informazio eta esku-hartzerako hainbat baliabide zabalduko dira.

Arreta jasotzeko eta salaketak jartzeko 945 13 44 44 telefonoa erabili ahalko da. Geihago…

Txoko ibiltaria lehiaketa, irekita jarraitzen du abuztuaren 31ra arte

Konta ezaguzu zure irtenaldia edo bidaia ahaztezin hura, zer moduz zure Erasamus-a edo Europan egiten ari zaren lan-praktikak, zure InterRaileko abentura edo zure kultur bidaiak …

Esaguzu nola eta zergatik aukeratu zenuen helmuga

Nola antolatu zenuen bidaia

Nolakoa izan zen eta zer gomendatuko zeniekeen beste hainbat bidaiari

Eta ez ahaztu zure esperientzia argazkien edota bideoen bidez dokumentatzea.

Gasteizen bizi, ikasi edota lan egiten duten 14 urtetik 30era bitarteko gazteak.

Kategoria: 14-17 urte

Kategoria: 18-30 urte

Parte hartzeko idatz ezazu bidaiaren kontakizun labur bat eta gehitu pare bat argazki edota bideo bat. Idatz itzazu zure datu pertsonalak (izen-deiturak, jaiotze data, nortasun agiria, e-posta helbidea eta telefono zenbakia) eta bidali dena ondoko helbide honetara: viajeteca@vitoria-gasteiz.org edo ekarri OMIJera (Espainia plaza, 1-behea) pendrive batean gordeta

Mezuek, argazkiek edota bideoek argitaratu gabeak eta jatorrizkoak izan behar dute. Vitoria-Gasteizko Udalak ez du erantzukizunik bere gain hartuko plagio kasuan.

Parte hartzaile bakoitzak mezu bakar bat bidali ahal izango du hilean.

2016ko apirilaren 1etik abuztuaren31ra arte, biak barne.

Informazio gehiago: sariak, oinarriak…

Ideia bat baduzu, ez utzi aztetzeari. Ekintzaileentzako beka eskabidea.

Ekintzaileei laguntzea beren enpresa proiektua garatzen duten bitartean.

Deialdi honek bi epe izango ditu eskabideak aurkezteko:

Lehen epea: apirilaren 26tik ekainaren 15era.

Bigarren epea: ekainaren 16tik irailaren 30era.

Informazio gehiago udalaren web orrian

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak baliatu ahalko dira bekez:

Gasteizen erroldatuta egotea.

Adinez nagusia izatea.

Gasteizko Udalarekiko zerga-betebeharrak beteta edukitzea.

Gasteizko udalerrian enpresa bat sortzeko ekimen garatzen ari izatea. Geihago…

Dibertikale: animazioa kalean

Kale ikuskizunen zikloa da honakoa, gizarte etxeetatik hurbil dauden plaza, kale eta parkeetan burutzen dena uztailaren lehen hamabostaldian. Haurrek eta, oro har, familiek goza dezaten da helburua eta horretarako entretenimendu, dibertsio eta parte hartzerako giroa sortzen da, uda garaia aprobetxatuz.

Uztailaren 4tik 19ra arte, gizarte etxeetako inguruetan

Egitaraua eta Agenda

Uztailak 14 osteguna

19:30 ‘ Patas arriba’ Tiritirantes taldearen eskutik, Zaitegiko Gazteluaren plazan

Uztailak 15 ostirala

19:30 ‘Dantzateke’ Zirika Zirkusen eskutik, Sefarad plazan (Judimendi G.E.)

Uztailak 18 astelehena

19:30 ‘Letter’, Malas Compañías taldearekin, Konstituzio plazan

Uztailak 19 asteartea

19:30 ‘Ilusioa’, Ortzi Acostarekin, Zuberoa plazan, Iparralde gizarte etxearen aurrean

Hasten da hurrengo ikasturterako Gizarte etxeetako ekintzetan izena emateko epea.

Gizarte etxeek 32.000 leku inguru eskainiko dituzte 300 jardueratan, datorren ikasturteko lehen hiruhilekoan

Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 14an hasiko da eta irailaren 5era arte iraungo du.

Informazioa gehiago Udalaren web orrian

Gizarte etxeen sareak 2016-2017 ikasturterako jarduera-programa aurkeztu du gaur, eta lehen hiruhilekoan 31.852 leku eskainiko dituzte 299 jardueratan. Geihago…