VGaztea

Gazteriaren Nazioarteko Eguna, abuztuaren 12an

2016ko gaia: 2030rako bidea, pobrezia ezabatzea eta kontsumo eta produkzio jasangarria lortzea.

Kontsumo jasangarriak esan nahi du produkzioa eta ondasunak eta zerbitzuen erabilera bete behar dituztela gizarteen behar basikoak, hurrengo belaunaldien beharrak babesten. Bakoitzaren erabakiak eta ekintzak bultzatzeko eta garatzeko esfortzuek guztion kontsumo ekologikoa handitu egiten dute eta kutsadura eta zaborraren egitea txikitzen dituzte. Hauek oinarrizkoak dira garapen sozio ekonomiko orekatua lortzeko.

Gazteek izan dezakete oso paper garrantzitsua kontsumo jasangarria hori bermatzeko eta baita pobreziaren ezabatze prozesu horretan. Bi horiek dira joan zen urtean onartu zen 2030eko Agendak jasotzen dituen helburu nagusienak.

Horrexegatik, aurtengo nazioarteko egun honetarako aukeratu den leloa: pobrezia ezabatzea eta kontsumo eta produkzio jasangarria lortzea.

#GazteokEuropari Europako politiketan eragiteko inkesta

Dialogo Estructurado izeneko ekimenak Europako politiketan gazteen parte-hartzea eta eragiletza bilatzen ditu. Baina, zeintzuk dira gazteon interesak? Bi erreminta desberdin alderatu ditugu ondorioen arteko erlazioa bilatu nahian. Dialogo Estructuradoko IV. Zikloan egindako konferentziaren (EYE) amaierako dokumentua eta V. Zikloari hasiera emateko zabaldu genuen inkestarenak.

The European Youth Press-ek European Youth Event-en (EYE) emandako eztabaida eta gazteon proposamenak bildu ditu European Youth Forum-aren laguntzarekin batera. Dokumentu biak eskuragarri daude Europako Parlamentuaren web orrian eta gazteon ingeles maila zalantzan jarri nahi ez badugu ere hona hemen laburpen txiki bat.

Informazio gehiago EGKren web orrian Geihago…

Araiako umore antzerki jaialdia

ARAIAKO UMORE ANTZERKI JAIALDIA 1994. urtean Porpol Antzerki Taldeak Araiako Umore Antzerki Jaialdia sortu zuen, eta antolaketari dagokionez, Araiako Antzerki Taldeak bultzatu du jaialdia. Gainera Arabako Foru Aldundiaren eta, batez ere, Asparrenako Udalaren laguntza irmoa izan du. Ondoren beste entitate pribatu eta publiko batzuk agertu ziren laguntzaileen zerrendan, batzutan laguntza ekonomikoa emateko eta, beste batzutan azpiegiturak lagatzeko.

2016ko egiraraua Geihago…

Udalaren IV. Gazte Planerantz – Eraikitze prozesua.

Gazte Planaren eraikitze prozesuaren lehenengo fasea ixten da abuztuaren lehenengo egunetan eta iraila eta urriaren artean bigarren fasea gauzatuko dugu.

Lehenengo fase honetan eraikitze prozesu honetan parte hartzen duten eragile askoren iritziak jaso ditugu (EGK, Gazteria Elkargunearen kideak, talde politikoak, Udalaren zerbitzu eta sailak, arlo konkretuetan garrantzia duten eragileak…). Iritzi horien zentratu dira jakiteko zeintzuk diren Gazte Planak dituen erronkak hurrengo urteetarako eta zeintzuk diren helburu errealistak planteatuko ditugun ekintzak helburu horiei erantzuna emateko.

Irailean eta urrian ekintzetan zentratuko gara eta bere diseinuan, lehenengo zirriborroa egiteko, gero hiriko gazteekin eta eragileekin lan egiteko.

Gazte Planaren web orrian aurkitu ahal duzue informazioa gehiago prozesu honi buruz.

Zuen bila gabiltza LAN-PRAKTIKAK egin nahi dituzuen UPV/EHUko Letren Fakultateko ikasleak

Iñaki Goirizelaiak, UPV/EHUko Errektoreak, uztailan aurkeztutako “Estudio sobre tendencias y empleabilidad e intervención universitaria 2016” prentsaurrean esan zuen

  • “Las prácticas son una “herramienta eficaz” para mejorar la empleabilidad, ya que quienes han hecho prácticas acceden al empleo en un porcentaje del 3% superior respecto al colectivo que no lo ha hecho”. (Diario Noticias de Álava, 2016.07.23)

Hori da, hain zuzen, HIZKUNTZA KLUBA programaren helburu gailena, gazteen lan bilaketa hobetu heuren hizkuntzen trebetasuna aberaztuz.

2015/16 ikasturtean, 30 gaztek, Alemaneko Filologia, Frantsesezko Filologia, Euskal Ikasketak, Ingelesezko Ikasketak eta Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduetako ikasleak eta Alemaniatik, Italiatik eta Errusiatik etorritako Erasmus ikasleak, hain zuzen, egin dituzte praktikak Hizkuntza Kluba programan monitoretza lanean arituz. Denek baloratu dituzte lortutako ezaguera praktikoak eta trebetasun pertsonalak heuren etorkizun profesionalerako benetan baliogarriak izango direlakoan. Eta horregatik, egindako praktiken berri azalduko dute heuren CVan hemendik aurrera egin beharko duten lan bilaketa errazteko.

Eskerrik asko guztiei zuen lanarekin Hizkuntza Kluba programa aberazteagatik. Eta zorte on “hor kanpoan”.

Eta, heuren eredua jarraitu nahi izanez gero, gure taldearen parte izan nahi baduzu OMIJera idatzi, coordinaomij@vitoria-gasteiz.org e-postara, eta informazio guztia emango dizugu.

Zure lanbide-etorkizunerako prestakuntza praktikoa lortzeaz gain, hautazko 12 kreditu gehienez ere aitortu ahal izango dituzu.

Gazteria Zerbitzuaren 2015eko memoria argiratuta.

Ohikoa denez, Gazteria Zerbitzuaren lana 2015ean ere bi eremu hauen inguruetan bildu zen:

•           Zerbitzuaren ohiko eskumenen esparruei dagozkien ekintzak eta programak: Aisialdi osasungarriko programak, sorkuntza gaztea sustatzea, gazteen taldearentzako egitasmo eta zerbitzuei laguntza ematea, informazio espezializatua (GAUB), lankidetza gaietan sentsibilizazio programak eta parte-hartzen ikasteko programak.

•           2014 eta 2015 urteetan zehar garatzeko ekintzak, Gazte Planaren garapenari lotuta.

Dokumentu honetan aurkituko dituzue hainbat programa eta zerbitzuren gaineko argi-bide zehatzak, eta zuentzat erabilgarri izatea espero dut. Erronka berriak, zirraragarriak, partekatzen ditugu orain: IV. Gazte Plana lantzea, ekintza-ildoak abilezia eta sakonera handiagoz finkatzea, hala behar duten ildoak hobetzea, eta ideia berriak martxan jartzea, guztien lanaren emaitza eta guztien arteko gogoeta gisa.

“Zure esku ere badago/ También está en tu mano”

Kanpaina hau Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatu du, Berdintasunerako Zerbitzuak lagunduta eta Gasteizko emakume gazteei zuzenduta dago.

7 komiki eta erlazionatuta dauden unitate didaktikoak aurki ditzakegu “Euren helburu nagusia emakumeen ahalduntzea sustatzea eta bultzatzea eta heziketan eragitea sexualitate bizipen osasuntsu, berdintasunezko, begirunetsu eta arduratsuak izateko.

Komikiak Gasteizen kokatuta daude eta 5 protagonistenen hainbat experientziak kontatzen dizkigute. Neskei euren burua ezagutu eta onartu dezaten eta euren buruarekin eta euren harremanetan ongi sentitzeko moduan joka dezaten laguntzea da xedea. Horretarako, norberaganako segurtasuna, autoestimua, asertibitatea, errespetua, ardura eta abar lantzen da.

Kanpainaren informazio guztia Gazteriaren web orri honetan lortu ahal da.

Gazte Informatzaileen Sarean parte hartzeko izena emateko epea irekita dago

Gazte Informatzaileen Sarea ikasle gazteek osatzen dute. Gazte horiek heuren ikastetxeetan protagonistak bihurtzen dira haien eguneroko zein etorkizunerako emantzipaziorako behar duten informazioaren bilaketan eta zabalkundean. Informazio horren gaien artean honako hauek azpimarratu behar dira: gazteentzako zerbitzu eta baliabideak, prestakuntza, bekak eta diru-laguntzak, lehiaketa eta deialdiak, enplegua, aisialdia eta beste.

OMIJek Gazte Informatzaileen Sarea koordinanatzen du eta, horretarako, prestakuntza eskaintzen die, baita gehien interesatzen zaien informazioaren bilaketan eta zabalketan lagundu ere.

Gazte informatzaileek diru hornidura bat jasotzen dute heuren ikasturteko laneren truke.

Gazteei gehien interesatzen zaien informazioari ahalik eta zabalketa gehien emateko asmoz, programa honetaz gain, hainbat udal esparruetan ere (gizarte etxeetan, kiroldegietan…) kokatutako iragarki taula sarea kudeatzen da, non jakin badakigu gazte asko biltzen direla.

Gazte Informatzaileen Sarea 2016/17 ikasturtean kudeatzeko deialdiaren oinarriak (Izena emateko epea irailaren 20ra arte)

Gasteizko Udalak baliabideen gida bat sortu du zaurgarritasun-egoeran dauden gazteei orientabideak emateko

Gidak gizarte-bazterketako egoeretara eraman ditzakeen arazoren bat izanez gero nora jo ez dakiten 14 eta 30 urte bitarteko gazteei lagundu nahi die bereziki.

Gasteizko Udalak baliabideen gida bat argitaratu berri du, gizartetik baztertuta geratzeko arriskua duten gazteei orientabideak emateko, hau da, “laguntza bat gizarte-bazterketako egoeretara eraman ditzakeen arazoren bat izanez gero nora jo ez dakiten 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, bereziki. Gizarte-desabantaila (halaxe adierazten du izenak berak ere) desabantaila dakarten faktoreen multzo bat besterik ez da eta, faktore horiek bateratzen badira, zaurgarritasun-uneak sor ditzake, eta, azken batean, baita gizarte-bazterketako egoerak ere. Norbaitek baliabideetan duen sarbidea besteek dutenarekiko desorekatua bada, arrisku-jokabideak har ditzake, gizarte-bazterketarekin lotuta”, azaldu du Gazteriako zinegotzi Iñaki Prusillak.

Gida Gasteizko Udalaren web-orrian eskuratu daiteke, deskargatzeko formatuan zein formatu interaktiboan.

Zenbait atal ditu, gazteengan eragin handiena duten arloei buruzkoak: Geihago…