VGaztea

Albistegi gaztea 27. zb. Hona hemen buletinaren edukiak

Gazteentzako aholkularitza (aurrez aurre eta on line)

Gazteentzako Aholkularitza Juridikoa

Gazteentzako Psico Aholkularitza

Sexualitate Aholkularitza, heziketa eta aholku sexuala

Aholkularitza gida praktikoak

Gazteentzako laneko gida

Gazteentzako etxebizitza publikoaren gida

Gazteentzako baliabideen gida

Eta oraindik zalantzarik baduzu….

Edozer gaiarik kontsultatzeko, Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa (OMIJ) daukazu

Harpidetzak

Gauekoak programa aurtengo 2016ko bigarren denboraldiarekin bueltatzen da.

Ikusi programazio osoa

Bere komunikazioan esaten duten bezala: Udaberri-uda denboraldiari buruz egindako balorazioa oso onuragarria da, bai lan-taldeak egindako lanagatik eta baita ekintzen parte-hartzeagatik eta erabiltzaileen onartzeagatik. Orokorrean publikoaren asistentzia beste denboraldiekin konparatuz igo da, baina hala ere oraindik hobetzeko propositu batzuk ditugula konturatu gara.

Erreza ez den publiko batengan aisialdira, kulturara eta gazteriara lotzen gaituen “marka” indartu dugu, eta beste elkarte batzuekin batera gazteentzako aukera kulturalak aberasten eta dibertsifikatzen saiatzen jarraitzen dugu: musika, arte eszenikoak, ikus-entzunezko eta teknologia berriko ekintzak, arte plastikoak, tailerrak, kirolak, elkartze-jornadak, beste kultura-ekintzekin kolaborazioak, …

Os denboraldi ona egitea espero dugu, hobetu daitekeena hobetuz eta gazteei hiri desberdina eta aukera anitzekoa eskainiz.

Badago hemen Beldur Barik Jarrera udalerriko lehiaketaren edizio berria!

Emakundek antolatzen duen gazteen arteko indarkeria sexistari aurre egiteko Beldur Barik programa honen helburua arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzea da.

Gure hiriari dagokionez egiten diren jarduerak hauexek dira:

Beldur Barik Jarrera udalerriko lehiaketaren 6. edizioa

Arrekoetan bezala, jarrera hori hobekien helarazten dituzten adierazpen artistikoak saritu nahi ditugu. Eta zeri deitzen diogu Beldur Barik Jarrera? Genero arauak hausten dituzten jarrerei. Neskek eta mutilek, elkarrekin, kultura matxistari nola egiten dioten aurre islatzen dutenei. Aniztasunarekiko errespetua adierazten dutenei. Beldurrik gabe, aske eta modu autonomoan gabiltzala erakusten dutenei… Zein da zurea?

Antolatu, eztabaidatu eta azaldu zaitez Beldur Barik Jarrerarekin!

Parte hartu lehiaketan! Lanak aurkezteko epea zabalik dago eta azaroaren 9ra arte aurkeztu ahal izango dira.Udalak antolatutako lehiaketara aurkeztu diren lanek erkidegoko sarietan ere parte hartuko dute automatikoki.

Oinarriak

Haziak ideia gazteen lehiaketik Xtraclubeko programaziora: eskalada lantegia.

Xtraclubeko programazioan eskaintzen den eskalada ikastaroa aurtengo ideia gazteen haziak lehiaketara aurkeztutako proiektua da. Dagoeneko taldea osatu da eta 4 saio izango dituzte eskaladan hasteko Ariznabarrako eskalada-murruan. Haitzetan ere aritzea frogatuko dute Eginora egingo baitute irteera bat. Egun horretan, taldeari Xtraclubeko argazkigintza ikastarokoak gehituko zaizkie, eta den-dena jasoko dute euren kamarekin.

2016ko Gazte Klik-klak lehiaketan lanak jasotzeko epea irekita dago.

Gazte Klik-Klak gazteentzako argazki digitalen eta bideoen lehiaketan lanak jasotzeko epea ireki da. 14 eta 25 urte bitartekoentzako lehiaketan zure lanak aurkezteko aukera duzu urriaren 13ra arte.

Lanak argazki sortetan, bideo formatuan eta gif animatuetan aurkez daitezke.

Gehiago jakiteko lehiaketaren oinarriak kontsultatu : www.vitoria-gasteiz.org/gazteria

Zalantzak argitzeko: gaztekliklkak@gmail.com Geihago…

Irekita dago Xtraclubeko udazkeneko kanpainan izena emateko epa.

Aisialdia, kultura, kirola,  bizitzarako aukera ezberdinak  12 eta 18 urte bitarteko gazteen artean sustatu nahi dituen Xtraclub programak udazkeneko programazio zabala aurkezten du urtero bezala. Gazteria Zerbitzuak bultzatzen duen programa honek, betiere, gure hiriko gazteenentzat eskaintza anitza eta aberatsa eskaintzen du. Xtraclub, programazio bat izateaz gain, hainbat gazterentzat harremanetarako eta elkar ezagutzarako espazioa ere bilakatu da urteotan, asteburuetan aisialdirako aukera bat bilakatuz.

Udazkeneko denboraldian, berritasun gisa, Ideia gazteen haziak lehiaketako aurtengo edizioko proiektuak txertatzea izan da. Horrela Latido vital, eskalada ikastaroa eta bortizkeri sexistaren aurkako bideo lantegia proiektuak Xtraclub programazioaren baitan sartuta gazteek eurak bultzatutako ikastaroak beste gazteekin partekatzeko aukera izango dute.

Guztira izen-emateko 39 ekintza aurkezten ditugu, 960 plazaz osatuak. Ekintzen erdiak euskaraz izango dira, gure hiriko gazteen artean aukerak sortuz euren aisialdian ere euskaraz bizitzeko.

www.vitoria-gasteiz.org/xtraclub Geihago…

Hizkuntzen klubean izena emateko epea irekita egongo da irailaren 25era arte

Hizkuntza Klubak ikasten ari zaren hizkuntzak praktikatzeko eta hobetzeko topagunea eskaintzen dizu, baita zure herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko ere

Ez da gramatika, ariketak… egiteko hizkuntza ikastaro bat. Landuko duzuna zure hitz-jariotasuna izango da

Horretarako, saio guztiak UPV/EHUko Letra Fakultatearen ikasle gazteek kudeatuko dituzte. Monitoreek gai askotariko jarduerak antolatuko dituzte taldean elkarrizketa ezberdinak sortarazteko, eta hor guztia, giro ludiko eta partizipatibo batean.

Saioak urriaren 3an hasiko dira eta 2017ko ekainaren 2ra arte bukatuko dira.

Geihago…

Gazte Informatzaileen Sarea. Parte hartzeko izena emateko epea: irailaren 20ra arte.

Gazte Informatzaileen Sarea ikasle gazteek osatzen dute. Gazte horiek euren ikastetxeetan protagonistak bihurtzen dira haien eguneroko zein etorkizunerako emantzipaziorako behar duten informazioaren bilaketan eta zabalkundean. Informazio horren gaien artean honako hauek azpimarratu behar dira: gazteentzako zerbitzu eta baliabideak, prestakuntza, bekak eta diru-laguntzak, lehiaketa eta deialdiak, enplegua, aisialdia eta beste.

OMIJek Gazte Informatzaileen Sarea koordinatzen du eta, horretarako, prestakuntza eskaintzen die, baita gehien interesatzen zaien informazioaren bilaketan eta zabalketan lagundu ere.

Gazte informatzaileek diru hornidura bat jasotzen dute euren ikasturteko lanaren truke.

Gazteei gehien interesatzen zaien informazioari ahalik eta zabalketa gehien emateko asmoz, programa honetaz gain, hainbat udal esparruetan ere (gizarte etxeetan, kiroldegietan…) kokatutako iragarki taula sarea kudeatzen da, non jakin badakigu gazte asko biltzen direla.

Gazte Informatzaileen Sarea 2016/17 ikasturtean kudeatzeko deialdiaren oinarriak