VGaztea

Azken egunak zuen lanak aurkezteko Beldur Barik lehiaketara

Emakundek antolatzen duen gazteen arteko indarkeria sexistari aurre egiteko Beldur Barik programa honen helburua arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzea da.

Gure hiriari dagokionez egiten diren jarduerak hauexek dira:

Beldur Barik Jarrera udalerriko lehiaketaren 6. edizioa

Arrekoetan bezala, jarrera hori hobekien helarazten dituzten adierazpen artistikoak saritu nahi ditugu. Eta zeri deitzen diogu Beldur Barik Jarrera? Genero arauak hausten dituzten jarrerei. Neskek eta mutilek, elkarrekin, kultura matxistari nola egiten dioten aurre islatzen dutenei. Aniztasunarekiko errespetua adierazten dutenei. Beldurrik gabe, aske eta modu autonomoan gabiltzala erakusten dutenei… Zein da zurea?

Antolatu, eztabaidatu eta azaldu zaitez Beldur Barik Jarrerarekin!

Parte hartu lehiaketan! Lanak aurkezteko epea zabalik dago eta azaroaren 9ra arte aurkeztu ahal izango dira.Udalak antolatutako lehiaketara aurkeztu diren lanek erkidegoko sarietan ere parte hartuko dute automatikoki.

Oinarriak

“Kirol bidean” kanpaina

Kanpaina hau gazteentzat da, 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, hain zuzen ere. 12 eta 30 urte bitartekoa bazara aukera paregabea daukazu kirol anitza bakarrik edo zure lagunekin praktikatzeko. 2 programa eskaintzen dira urtean zehar: bata, udaberria-udan; bestea, udazkena-neguan. Adingabeentzako baimena (pdf), behar duzu, adingabekoa bazara.

Gaurko edizioa: 2016/2017ko udazkena-negua

Udazkena-negu honetan ez geratu etxean!! Atera eta gozatu uraz, izotzaz eta elurraz!! Udazken eta neguko larunbat eta igandetan (azarotik martxora) 8 proposamen dauzkazu.

Liburuzka osoa pdf

Aukera ezazu jarduera eta har ezazu kirolerako bidea!!

Snowboard: Pirinioetako zeharkaldia: Eski nordikoa: Mendiko teknikak Espeleologia:  Urpeko hockeya: Kayak polo-a: Kirolak nahasian izotz gainean:

Interrail bat egitea plangintza on batetik hasten da

Apirilaren 8an izan genuen gure “Murgil zaitez OMIJen” programaren “Zirriborratu zure etorkizuna“-ren lehenengo topaketa Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan – OMIJen (Espainia plaza, behean). Oraingoan, solasaldiaren ardatza gazte turismoaren aukera on bat izan zen: Interrail.

Javier Checa-ren ustez, RENFE ko Línea de Transversales Norte-ren Nagusiaren ustez, “Interrail bidaiatzeko era moldakorra da Europa ezagutzeko, bere hiriak, jendea eta kulturak. Gero eta gazte gehiagok diote “Interrail bat egingo dut”“.

Javierrek Interrailen xehetasun garrantzitsuenak azaldu zizkigun, baita haren pase mota ezberdinak ere, norberak bere bidaia antola dezaken. Ikus dezakezu informazio guztia bere Interrail 2016 aurkezpenean. Geihago…

“Zure esku ere badago/ También está en tu mano”

“Zure esku”-ren helburu nagusia da emakumeen ahalduntzea sustatzea eta bultzatzea eta heziketan eragitea sexualitate bizipen libre, osasuntsu, berdintasunezko, begirunetsu eta arduratsuak izatea.

Horretarako, aurki ditzakegu Gasteizen kokatutako hainbat komiki eta erlazionatuta dauden unitate didaktikoek zazpi gai jorratzen dituzte.

Komiki guztiak gazteei eta haiekin lan egiten dutenei ere bideratuta daude.

Bai euskaraz, bai gazteleraz aurki daitezke eta formatu elektronikoan daude.

Era berean, komikiak WhatsApp formatuan aurki ditzakegu.

Sartu nahi baduzu unitate didaktikoetan edota WhatsApp formatuan dei ezazu Gazteria Zerbitzura. (Oskar Fernandez (Gazteria Atala) planjoven@vitoria-gasteiz.org 945161616 telefonoan; luzapena: 3212)

Gasteizko landa eremuko gazteekiko topaketa.

Gasteizko landa eremuko herrietako gazteei buruzko azterketa bat egin eta gero, Udalaren IV: Gazte Planerako (2017-2019) ekintzak proposatzeko unea heldu da, azterketan aipatu ziren arlo batzuk hobetzeko.

Horretarako topaketa bat prestatu dugu Elorriagako Hijosdalgo etxean, urriaren 20an, ostegunean, arratsaldeko 19:00etan. Topaketa horretan egindako azterketaren ondorio nagusiak ezagutu ondoren,, proposamen batzuk egin ahal izango ditugu eta ateratako ekintzetan lehentasunak markatu, hurrengo Gazte Planean ekintza batzuk sartu ahal izateko.

Ezagutzen baduzu beste gazteren bat eta animatzen baduzu topaketara etortzera, eskertuko genizuke, denon artean hobeto planteatu ahal izateko nola hobetu landa eremuko herrietan bizitzen zareten gazteon errealitateak.

Gazte Planerako sormenari buruzko topaketa. Zas Kultur aretoan, 19an, asteazkenean, 18:00etan.

Gaztea eta sortzailea bazara, artea gustatzen bazaizu edozein arlotan: musika, arte plastikoa, graffiti, eszenikoa, hiritarra, argazkia, bideo sormena… bilatzen zaitugu, itxaroten gaude eta zurekin kontatu eta sortu nahi dugu.

Hurrengo hiru urteetan gauzatuko diren ekintzak proposatzeko eta aukeratzeko unean gaude, Udalaren Gazte Planaren barruan sormenaren arloan.. Guk ideia batzuk ditugu, baina zurekin kontrastatu nahi ditugu eta zuek beste batzuk proposatzea edo gureak hobetzea. Guztion artean markatu behar ditugu lehentasunak, zer den larrizkoena eta zer ez.

Horretarako saio batetara gonbidatzen dizugu ZAS Kultur Aretoan, urriaren 19an, arratsaldeko 6etan, Gauekoak eta gazte Planarekin batera.

Eskertuko genizueke informazioa pasatzea ezagutzen dituzun beste gazte sortzaileei, mundu artistikoa gustatzen zaienei, edozein arlotan.

Anima zaitez eta animatu beste gazteak denon artean hobeto egin dezagun.

Ongi izan eta mila esker

Hiritartasunari buruzko topaketa Udalaren IV Gazte Planaren prozesuan

Gazte Planaren eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren artean antolatutako topaketa.

Hurrengo hiru urteetan gauzatuko diren ekintzak proposatzeko eta aukeratzeko unean gaude, Udalaren Gazte Planaren barruan hiritartasunaren arloan (parte hartzea, boluntariotza eta elkartegintza). Guk ideia batzuk ditugu, baina zurekin kontrastatu nahi ditugu eta zuek beste batzuk proposatzea edo gureak hobetzea. Guztion artean markatu behar ditugu lehentasunak, zer den larrizkoena eta zer ez.

Horretarako saio batetara gonbidatzen dizugu Simone de Beauvoir Elkarteen Etxean, San Ignazio kalean, 8, urriaren 18an, arratsaldeko 6etan, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin batera.

Eskertuko genizueke informazioa pasatzea ezagutzen dituzun beste gazteei, gure gizartean gertatzen dena kezkatzen zaien gazteei.

Anima zaitez eta animatu beste gazteak denon artean hobeto egin dezagun. Eskertuko genuke bertaratzearen abisua gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidean. Ongi izan eta mila esker

Albistegi gaztea 28. zenbakiaren berriak ikusi ahal dituzu.

Edukien egitaraua

Udalaren IV. Gazte Plana egiteko prozesuaren 2. fasea aurrera doa.

1. topaketa: Hiritartasuna (parte hartzea, boluntariotza eta elkartegintza). Urriaren 18an, asteartea, 18:00etan, Simone de Beauvoir.

2. topaketa: Sormena (artista eta sortzaile gazteak). ZAS Kultur aretoan, urriaren 19an, asteazkenean. 18:00etan.

3. topaketa: Gasteizko landa eremuko herrietako gazteen topaketa. Urriaren 20an, ostegunean.

4. topaketa: Hiruburua, gazteen emantzipazioari buruz (enplegua, prestakuntza, etxebizitza…) urriaren 27an, ostegunean.

Hiretu Hiria, Haz tuya la ciudad programaren bideoa.

Gazteen sormena

Argazki sortak bidaltzeko azken egunak Gazte Klik Klak 2016ko ediziora. Urriaren 13ra arte.

Armentum parkean, Mariturri auzoan, parkour erakusketa batez beteko da. Haziak programaren beste proiektu bat.

Haziak, Bulegoa, zure proiektu gazteentzako beti irekita dagoen tokia.

Gazte Talent II. edizioa, 14 eta 30urte bitarteko gazteen taldeentzat eta musikarientzat lehiaketarako epea irekita dago.

Projet amateur, benetako historio bat argazkiratutaren erakusketa, Ion Gorosperen eskutik. Urriaren 14an.

Murgil zaitez Omijen

Zuen bila gabiltza BORONDATEZKO LAN-PRAKTIKAK ENPRESETAN egin nahi dituzuen UPV/EHUko Letren Fakultateko ikasleak

Onartuen eta kanpo geratu diren pertsonen zerrendak eta itxarote zerrendak, Hizkuntza Klubean 2016-2017ko ikasturtean.

Jadanik ezagutu ahal dituzue Txoko Ibiltaria lehiaketaren irabazleak, 2016ko edizioan.

Badago hemen Beldur Barik Jarrera udalerriko lehiaketaren edizio berria!

Haziak bideo lantegia: Bortizkeria sexistarik ez!

‘Artikoa hausten ari da’ erakusketa. 2016ko urriaren 11tik azaroaren 9ra Andre Maria Zuriaren plazan.

Aldizkari digitalaren harpidetzak