VGaztea

Gazte Klik Klak 2016ko erakusketaren inaugurazioa

Kaixo,  aurtengo Gazte Klik Klak erakusketaren inaugurazioan abenduaren 1ean, osteguna, izango da, 20:00etan Montehermoso Kulturunean.

Dj Cubo saio bat eta, zerbait jateko eta edateko izango dugu bisitaldiaz eta elkarrizketaz gozatzeko.

Bertaratzea eskertuko genizuke. Gonbidatuta zaude.

Aginako zero bat, euskararen asteko ikuskizun bat

Aginako zero bat dugu 2015eko Gazte sortzaileak beka deialditik datorkigun lehen lana.

Ikuskizun honek literatura, musika eta irudiak nahasten ditu. Oinarri du Joxe Azurmendik 1968an argitaratu zuen Manifestu Atzeratua. Urrun geratzen da 1968. urtea, garai hartan zentsuratutako poema izan zen; hartara, testua ezin da, orduan eta orain, berdin irakurri. Tartean ez dago denbora bakarrik, gu ere bagaude. Zer esan nahi zuen, adibidez, nik ez dut bakerik nahi, zeren bakea ez da libertatea esaldiak garai hartan? Eta zer esan nahi du orain?

Aginako zero bat, beraz, Manifestu Atzeratuaren gaur egungo irakurketa da, gaur egungo baliabideez aurkeztutako performancea, Marco Bianchiren irudiz, Jon Aranbururen soinuz eta Manex Agirreren eta Gaizka Amondarainen ahotsez.

Non: Oihaneder Euskararen Etxea (garai bateko ur biltegia)

Noiz: azaroak 30, 19:30.

Doako sarrera, lekuak agortu arte

Hauxe izango dugu lehen aldiz ikusteko aukera, ez galdu!

Gazte Sortzaileak beka Gasteizko Udalaren Euskara Zerbitzuak sortu zuen Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Foru Zerbitzuaren laguntzarekin, euskarazko kulturgintza bultzatzeko asmoz. Helburu garbiak ditu beka honek: gazteen artean sorkuntza bultzatzea eta Arabako kultura programazioetan eragitea, gazteek gazteentzat sortutako euskarazko jardueren bidez; hori bai, ahozkotasunari garrantzi berezia emanez.

2016an aurkeztuko lanak labean daude, 2017ko martxotik aurrera ikusteko aukera izango dugu eta orduantxe deialdi berria abian jarriko da. Bi kategoria izango dira: 17-24 bitartekoentzat, eta 25-35 urte bitartekoentzat. Seguru zer esana baduzula eta erakusteko gogoa eta ideiak, bada, hasi prestatzen zure proiektua!

“La familia Bélier” filmaren proiekzioa. Abenduak 15, 19:00etan, Aldabe gizarte etxean.

“La familia Bélier” izeneko filma entzumenezko urritasuna daukaten gazte talde batek seinu hizkuntzaren bitartez aurkeztuko du. Filmari azpitituluak jarri zaizkio, gazte guztiek argumentua uler dezaten. Ekintza hori Gazteria Zerbitzuko “Hiretu Hiria” programan kokatuta dago eta bere helburua hau da: gazteek “Parte hartzea” zer den ikas dezaten, praktika eta inplikazioaren bitartez.

Hiretu Hiria programaren parte-hartzaile bat ASPASOR aisialdietako talde bat da. Talde horretako gazteek Gasteizko zinemek ez dituztela filma azpititulutuak eskaintzen salatu eta ikustarazi nahi dute. Heuren eskaera hau da: Gasteizen denontzako zinea egon dadila, filma azpititulatuak ere, argumentua uler dezaten.

Eguna: abenduak 15, osteguna.

Ordua: 19:00etan

Hizkuntza: filmearen aurkezpena zeinu hizkuntzaz egingo da eta azpitituluak gaztelaniaz izango dira..

Adina: publiko guztiarentzat.

Tokia: Aldabeko gizarte etxea

Sarrera: doan, lekuak bete arte.

“Esperientzia elektrikoa” ingurugiroarekin zerikusia duen ekimena, 2016ko haziak ideia gazteen lehiaketa

“Esperientzia elektrikoa” ingurugiroarekin zerikusia duen ekimen bat da,  aurtengo ideia gazteen haziak lehiaketan aurkeztua eta aukeratutakoa. Txintxarrinak elkartea da proiektu hau abian jarri duen taldea eta bere helburua gure gizarteak duen  mendekotasun energetikoaren gainean hausnartzea da eta ingurugiroarengan energiaren sortzeak daukan eragina, elkarlanean egindako diagnosi bat sortu eta tresnak eskaini aldaketak posible izateko. Eta hau guztia, nola? Lantegi dinamikoa, praktikoa eta bizipena baten bidez. Elkarteak diseinatu du eta 3 ordutako iraupena izango du. Horretarako Egibide (Jesús Obrero) institutuaren laguntza izan dugu. Bertan bi lantegi gauzatu dira. Baita Ataria zentroaren langileen laguntza ere izan dugu, bere udazkeneko programazioan beste bi lantegi eskaini dituztela.

Argazkia azaroaren 8an egindako lantegi batekoa da. Igande baten goiz batetan oso topaketa atsegina eta gizalde ezberdinen elkarlana izan zen.

Haziak: hilotz fina eta herrikoia

Hilotz finen irakurketa

Hilotz finen jendaurreko irakurketaldi bat da hau. Zer dira hilotz hauek? Gure hirian zuri zeuden liburuak askatu dira (taberna, ikastetxe, liburutegietan…) eta aurkitu dituztenek liburu hauetan idatzita zegoen istorioari euren ekarpena egin diote. Guztien artean istorio bat osatu dute. Testuetaz gozatu ahal izango dugu eta zuzeneko musikaz ere bai.

Ekimen hau ideia gazteen haziak lehiaketaren laguntza jaso du.

Jardunaldiak: Giza eskubideak, jonponbidea, pakea.

2011. urteko Aieteko Adierazpenak eta ETA erakunduaren ondorengo erabakiak, non bere jarduera armatua bukatutzat ematen zuen, garai berri bati hasiera eman zioten gure herrian. Euskal gizarteak elkarbizitzan oinarritzen den etorkizun baketsuan bizitzeko nahia adierazi du maiz.

Gaur aurkezten ditugun jardunaldien helburua giza eskubideen defentsan, konponbidea eta pakearen alde lan egitea da, eta honekin batera, guztiona den desioa aurrera eramateko gizartearen lana sustatzea.

Informazio gehiago

Euskararen Astea hilaren 26an hasiko da ‘Gasteizen 365 egun euskaraz bizi nahi dugu’ lelopean

Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatuko da, eta Gasteizko Udalak gaur goizean 2016ko Euskaren Asterako egitaratua aurkeztu du Oihaneder Euskararen Etxean. Arabako Foru Aldundiarekin eta hainbat talde euskaltzalerekin batera antolatutako hainbat jarduera eskainiko dira azaroak 26tik abenduaren 3ra.

“Gasteizen 365 egun euskaraz bizi nahi dugu” lema duen programa azaroaren 26an hasiko da. Mintzodromoa, Kantari Gasteiz karaokea, kontzertuak, antzerkia, erakusketak, filmak eta kalejira bezalako ekimenak egingo dira. Euskara Zerbitzuko zinegotzi Iñaki Prusillak nabarmendu egin du Euskararen Astean parte hartzen duten taldeen lankidetza, eta Gasteizen egingo diren ekitaldietan, bereziki abenduaren 3an, parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak. Igone Martinez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatuak lurralde guztiari egin die gonbidapena “urteko 365 egunetan zehar euskaraz bizitzeko” eta erakunde eta elkarteen arteko “elkarlana” ere azpimarratu du, “euskararen erabilera sustatzeko denok baikara behargarri”.

Egitarauaren zehetasun gehiago.

Haziak: JO! fest, diseinu gaztearen jaialdia

Azaroak 26an, larunbatean, Vitoria-Gasteizeko BIBAT museoan, JO! Fest jaialdiaren lehenengo edizioa ospatuko da. Jaialdi hau, diseinu grafikoa eta antzeko jardueretan oinarrituta dago eta bere sorrera, lanbide kaltetuenetariko bati, ikusgarritasuna, onarpena, eta errespetua ezartzeko beharrizanak bultzatuta gauzatu da. Bost diseinatzaile gaztek antolatu eta prestatutako jaialdi hau, Vitoria-Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatutako Ideian gazteen haziak lehiaketako 2016ko edizioan aukeratua izan zen.

JO! Fest jaialdiak, garrantzi handiko zenbait profesional batuko ditu. Hitzaldi, mahai-inguru, zein beste horrenbeste jardueren bitartez, diseinuak eta sormenak, komunikazioan zein merkataritzan duen garrantzia, boterea eta ondorio sozial, ekonomiko zein kultural baikorrak zabaldu nahi ditu gure gizartean.