VGaztea

150 gr. antzerki jaialdia

150gr. mikrojaialdi nomada da eta lan eszeniko berritzaileak aurkezten ditu leku alternatiboetan. 150gr.-ek Gasteizen du oinarri eta diziplina askotariko piezak programatzen ditu, hala nola, antzerkia, dantza, performance-a, clown-a, txotxongiloak edo narrazioa. Helburu du artista eszeniko gazteen edo eskualde eta estatu mailan goraka ari direnen lanak ikustaraztea.  Gasteizko Abastos plazan hasiera eman zitzaion 2011. urteko neguan, eta ordutik jaialdiak jarraitzen du jolasten hiriaren espazio publikoa okupatzen eta berrasmatzen, txikikazko komertzioa sustapena eginez kultur ekintzen bidez.

Informazio gehiago.

Hizkuntza Kluba – UPV/EHUko Letren Fakultateko ikasleentzako borondatezko lan-praktikak enpresetan

Zuen bila gabiltza

BORONDATEZKO LAN-PRAKTIKAK ENPRESETAN egin nahi dituzuen UPV/EHUko Letren Fakultateko ikasleak

Iñaki Goirizelaiak, UPV/EHUko Errektoreak, uztailan aurkeztutako “Estudio sobre tendencias y empleabilidad e intervención universitaria 2016” prentsaurrean esan zuen

“Las prácticas son una “herramienta eficaz” para mejorar la empleabilidad, ya que quienes han hecho prácticas acceden al empleo en un porcentaje del 3% superior respecto al colectivo que no lo ha hecho”. (Diario Noticias de Álava, 2016.07.23)

Hori da, hain zuzen, HIZKUNTZA KLUBA programaren helburu gailena, gazteen lan bilaketa hobetu heuren hizkuntzen trebetasuna aberaztuz. Geihago…

Hiretu Hiria programa pil-pilean dago

Gazteria Zerbitzuak antolatutako Hiretu Hiria programa pil-pilean dago.Gure hiriko gazteek hiri-bizitzan parte har dezaten sustatzea eta bultzatzea nahi duen programa horretan 22 ikasle-talde inplikatu dira. Gazte horiek heuren proiektuak martxan jarri dituzte eta proposatu dituzten gaiak oso aberatsak eta anitzak izan dira. Esaterako, gizarte-esperimentuak, mikromatxismoak, entzumen- urritasuna duten pertsonen aldeko zinema irisgarria, diskapazitatea, etxegabekoak, adinez nagusikoak, drogak, bullyng, gizarte sareak, ikastetxeetako txikiei sentsibilisazio hitzaldiak bideratzea, eta gure hiriko elkarte eta herri-erakundeekin adostutako kolaborazio amankomunak: ACNUR; AACC; Montes Solidarios, ASPASOR, Cáritas, CEAR, Elikagai Bankua, A pasos, e.a. Geihago…

Udalaren IV. Gazte Plana (2017-2019) – Proposamena (Zirriborroa).

Jadanik ezagutu ahal duzu adostu dugun zirriborroa (gazteleraz orain, laster euskaraz izango da), parte hartze prozesua bukatu ondoren. Prozesua maiatzean egin ziren jardunaldietan hasi zen ( Gasteiz gaztea eraikitzen – hiri gazteak eraikitzen izenburuarekin egin ziren) eta abenduan bukatu da egindako lana bueltatzeko lan saioetan, bai Gazteria Elkargunean, bai alderdi politikoek daukaten jarraipen batzordean, bai Udalaren zerbitzuetako eta saileko teknikariekin.

Ezagutu ahal dituzu ekintzak Gazte Planaren erabaki dituen 6 arloetan:

Udalaren IV. Gazte Planaren jarduketa-eremuak:

1. EREMUA: EMANTZIPAZIOA

2. EREMUA: BIZITZARAKO ETA BERDINTASUNERAKO HEZKUNTZA

3. EREMUA: HERRITARTASUNA

4. EREMUA: SORMENA

5. EREMUA: GAZTERIAREN ERAGILEEKIKO ITUNAK

6. EREMUA: EREMU GUZTIEI LAGUNTZEKO TRESNAK

Jarraipena eta ebaluazioa:

Gasteizko gazteen errealitatearen analisia

Informazioa eta komunikazioa

Gazte Plan honen prozesua jarraitu ahal duzu Udalaren web orrian Gazte Planak duen web gunean.

#Adigazte lehiaketa ¡Youtuber-ra izan zaitez!

Gazte Informatzaileen Sarea ikasle gazteek osatzen dute. Gazte horiek heuren ikastetxeetan protagonistak bihurtzen dira haien eguneroko zein etorkizunerako emantzipaziorako behar duten informazioaren bilaketan eta zabalkundean. Informazio horren gaien artean honako hauek azpimarratu behar dira: gazteentzako zerbitzu eta baliabideak, prestakuntza, bekak eta diru-laguntzak, lehiaketa eta deialdiak, enplegua, aisialdia eta beste. Informazio guzti hau zure eskura jartzen dute sare-sozialen eta haien ikastetxeko iragarki taulen bitartez.

¡Orain zure txanda da! ¡Kontaiguzu iragarki taula hauetan ikusitako informaziotik zein iruditu zaizun interesgarriena!

Biana zure ikastetxeak ez badu parte hartzen Gazte Informatzaileen Sarean, beste iragarki taula batzuk kontsulta ditzakezu hurrengo udal esparrutan.

Ikusi lehiaketan parte hartzeko behar duzun informazio guztia.