VGaztea

Gazte Sortzaileak bekei esker euskarazko hiru kultur proiektu sortu dira

Gaur goizean Gazte Sortzaileak bekan hautatutako proiektuak aurkeztu dira Oihaneder Euskararen Etxean; Gasteizko Udalaren ekimena da beka, eta Arabako Foru Aldundiaren laguntza du. “Laguntzek 18.000 euroko aurrekontua izan dute bigarren edizioan, hirian kultur proiektuen sorkuntzari sostengu emateko xedez, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak (EBPN) ezarritakoari jarraituz”, nabarmendu du Euskara zinegotzi Iñaki Prusillak. Oinarrien arabera, proposamen bakoitzak 4.000 euroko laguntza jaso zezakeen gehienez.

Orotara sei proiektu aurkeztu ziren, eta hiru aukeratu dira. Hauek, zehazki: ‘Isturitzetik Etiopian Barrena’, Beñat Goitiarena; Story map’, Iñaki Landarena, eta ‘Jainko bat’, Marina Suárez Ortiz de Záraterena. Artistek abuztutik daramate proposamenak lantzen, eta martxoan aurkeztuko dituzte. Oraindik ez da datarik zehaztu.‘Isturitzetik Etiopian Barrena’ musika, literatura eta zinema uztartzen dituen lana da, egilearen hitzetan.  Iñaki Landa kazetariak, berriz, Gasteizko kultura alternatiboan oinarritutako ‘story map’ bat osatu nahi izan du, hau da, testuak, argazkiak, bideoa eta audioa nahasten dituzten mapa alternatiboak. ‘Jainko bat’, azkenik, koreografia, arkitektura, olerkia, soinua eta plastika nahasten dituen lana da, Marina Suárez Ortiz de Záratek idoloei buruz duen ikuspegia erakusten duena.

Gasteizko Udalak euskarazko kultur ekimen originalak nahi zituen, tamaina txikikoak, eta bereziki ahozkotasunarekin lotuak: antzerkia, bakarrizketa, poesia, musika, bertsolaritza, ikus-entzunezkoak edo genero horien arteko nahasketak. Orobat, alderdi hauek hartu dira aintzat: aurkeztutako ideien originaltasuna, proiektuen betekizun tekniko eta ekonomikoak, genero-berdintasuna sustatzea eta tolerantzia eta kultura aniztasuna bultzatzea.

Hiru proiektuak aurkeztuko dira 2017ko martxoan:

Gazte Sortzaileak ekimeneko irudia‘Story map’ Mapa interaktiboak egiten ikasteko eta honetan parte hartzeko bi ikastaro irekiak izango dira otsailaren 11n eta 18an, Oihaneder Euskararen Etxean. Izena emateko Iñaki Landarekin harremanetan jarri behar da honako helbide honen bidez: landa.ina@gmail.com. Aurkezpena martxoaren 16an izango da.

‘Isturitzetik Etiopian Barrena’ Estreinatuko da Oihaneder Euskaren Etxean, martxoaren 23an, 19:30ean.

‘Jainko bat’ Martxoaren 26an, 19:00etan, Baratza aretoan.

Gasteizko Kultur alternatiboaren story

Isturitzetik Etiopian Barrena Beñat Goitia

Jaino bat Hara Nori

 

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude