VGaztea

DENA NAHI DUGU (ATARI proiektuaren deialdia)

Espazioaren sarrerari bizitza emateko asmoarekin Baratza Aretoak ATARI proiektua sortu du.

Txoko goxo eta atsegin bat non gure liburutegiko materialari begirada bat botatzen diozun bitartean infusio, zuku edo freskagarri bat har dezakezun Astelehenetik ostegunera 17:00tik 20:00ak arte zabalik dago.

Proiektu honen barruan Famili topaketetaz gain (astean behin gertatzen direnak) DENA NAHi DUGU proiektua sortu dugu. Proiektu hau artista, musikari eta inteRpretatzaileen erakusleihoa izateko xedearekin sortu. dugu Ideiak frogatzeko zein erakusteko lekua izan nahi du. Hilaren lehenengo ostiralean ekitaldi berezi bat antolatzen dugu non musikak, arte eszenikoek eta erakusketek lekua daukaten, hori bai gure ATARIra egokitzen badira.

¿ZER NAHI DUGU?

1 Formatu txikiko pieza eszenikoak (MINIAK): Antzerki, dantza, poesia, performance etabarretariko erakusketak. Jadanik itxita dauden eta erakutsiak izan nahi diren pieza laburrak izan behar dute.

2 Esperimentu artistikoak: Edozein ideia erakutsi eta publikoaren aurrean probatzeko gunea da hau. Edozein motatako esperimentu artistikoak bilduz. Sortze prozesuan dauden piezak, esperimentu musikalak, performance bitxiak etab. Burura datorkizuna frogatzeko lekua.

3 Erakusketak. ATARIk artista plastiko, ilustratzaile, eskultore, argazkigile etab-ei bere hormak eta lurra eskeintzen dizkie haien lana hilabetez erakus dezaten.

¿ZER ESKEINTZEN DUGU?– Espazio erabilgarria: eszenatokia (190×220,) hormak, lurra.

– Material erabilgarriak: soinu ekipoa, pianoa, oinarrizko argiztapena, barra eta edariak, mediateka, mahaiak eta aulkiak

– Oinarrizko laguntza teknikoa

– Lehiatila: Sarreren etekinak artistentzat izango dira

– Sarean publizitatea eta proiektuaren zabaltzea

* Behar tekniko eta muntaia sinplea duten proposamenek bereziki baloratuak izango dira.

BIDAL IEZAUGUZU PROPOSAMENA: atari@salabaratza.com

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude