VGaztea

Albistegi gaztea 32. Zenbakiaren edukien aurkibidea.

Ezagutu nola geratu den Udalaren IV. Gazte Planaren zirriborroa (2017-2019).

Gazte Hitzak, 2017ko edizioa martxan.

Gazteentzako Berme Sistema: prestakuntza eta praktikak dituen programa, 6 hilabeteetako iraupena, Sartu Arabak dituen lan zentroetan.

Edozein informazioa behar baduzu, hona hemen Gazteentzako Argibide Bulego birtuala.

Oraindik ez dakizu zer ikasi nahi duzun? Etor zaitez UPV/EHUko Unibertsitate Orientaziorako Azoketara.

Urtarrilaren 28an, Arabarra, gaztea eta euskaltzalea. Bai, eta zer? topaketa. Arabako gazte euskaltzaleak bilduko dira Gasteizen.

Etor zaitez Esperientzairen II. Foroa, Arabako Teknologia Parkean,otsailaren 10ean.

Egin ASPAPLUS, desberdintasuna nabarituko dute. Egin ASPACE elkartearen boluntarioa.

Ezagutu Oihaneder, Euskararen etxearen agenda eta animatu zaitez beren ekintzetan parte hartzera.

SOLASEAN, gazteentzako lehiaketa. Gaia: Benetakoa izatea, goraka doan balorea.

Gazteontzako Zinefomruma, Martin Scorseseren filma: Silence. Urtarrilaren 26an, Florida zinemetan, 19:00etan.

Danzalava: Gaur egungo dantza lantegiak, erakusketak eta sortzeko prozesuak. 2017ko otsailetik ekainera arte.

Negozio ideia bat baduzu, Ajebask elkarteak martxan jartzeko laguntzen dizu.

Elurra heldu da gure mendietara! Aprobetxa ezazu Kirol bidean programarekin.

Pilarreko, Ibaiondoko eta Salburuko ikasteko aretoek ordutegi zabalagoa izango dute urtarrilaren 23tik aurrera.

Irekita dago Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolako ikastaroetan eta lantegietan izena emateko epea.

Aldizkari digitalaren harpidetzak

DENA NAHI DUGU (ATARI proiektuaren deialdia)

Espazioaren sarrerari bizitza emateko asmoarekin Baratza Aretoak ATARI proiektua sortu du.

Txoko goxo eta atsegin bat non gure liburutegiko materialari begirada bat botatzen diozun bitartean infusio, zuku edo freskagarri bat har dezakezun Astelehenetik ostegunera 17:00tik 20:00ak arte zabalik dago.

Proiektu honen barruan Famili topaketetaz gain (astean behin gertatzen direnak) DENA NAHi DUGU proiektua sortu dugu. Proiektu hau artista, musikari eta inteRpretatzaileen erakusleihoa izateko xedearekin sortu. dugu Ideiak frogatzeko zein erakusteko lekua izan nahi du. Hilaren lehenengo ostiralean ekitaldi berezi bat antolatzen dugu non musikak, arte eszenikoek eta erakusketek lekua daukaten, hori bai gure ATARIra egokitzen badira.

¿ZER NAHI DUGU?

1 Formatu txikiko pieza eszenikoak (MINIAK): Antzerki, dantza, poesia, performance etabarretariko erakusketak. Jadanik itxita dauden eta erakutsiak izan nahi diren pieza laburrak izan behar dute.

2 Esperimentu artistikoak: Edozein ideia erakutsi eta publikoaren aurrean probatzeko gunea da hau. Edozein motatako esperimentu artistikoak bilduz. Sortze prozesuan dauden piezak, esperimentu musikalak, performance bitxiak etab. Burura datorkizuna frogatzeko lekua.

3 Erakusketak. ATARIk artista plastiko, ilustratzaile, eskultore, argazkigile etab-ei bere hormak eta lurra eskeintzen dizkie haien lana hilabetez erakus dezaten.

¿ZER ESKEINTZEN DUGU? Geihago…

Vitoria-Gasteizen hasiko dira Unibertsitate Orientaziorako Azokak 2017

Erkidegoko hiriburuetan egingo diren hiru Unibertsitate Orientaziorako Azoketatik lehena burutuko du UPV/EHUk

Larunbatean, urtarrilak 28, 9:00etatik 14:00etara, UPV/EHUko Arabako Campuseko Farmazia Fakultatean (Unibertsitateko ibilbidea, 7), UPV/EHUk egingo dituen Unibertsitate Orientaziorako hiru azoketatik lehena ospatuko du.

Unibertsitate Orientaziorako Azoka unibertsitate-aurreko ikasleei, haien gurasoei eta bigarren hezkuntzako irakasleei zuzendua dago, nahiz eta edozeinek parte har dezakeen. Sarrera librea da. Egitasmoaren helburua da UPV/EHUko graduei buruzko informazio zehatza ematea, unibertsitate-aurreko ikasleen zalantza guztiak argitu eta ikasketen aukeraketa errazteko. Zalantzak banan-banan zein taldeko informazio-saioen bidez argitu ahalko dira.

Halaber, unibertsitateko zenbait zerbitzutako langileek informazioa emango diete ikasleei unibertsitatera sartzeko bideen, mugikortasun-programen, graduondokoen, tasa nahiz beken, unibertsitateko ostatu nahiz garraioaren, kirol-jardueren, unibertsitate-orientazioaren eta abarren gainean ere. Nahi izanez gero, Orientaziorako Azoka egunean bertan, Campus bakoitzeko unibertsitate-egoitza bisitatzeko aukera izango duzu aldez aurretik izena emanez honako webgunean http://resaresidencias.es/paisvasco. Geihago…

Gazte Sortzaileak bekei esker euskarazko hiru kultur proiektu sortu dira

Gaur goizean Gazte Sortzaileak bekan hautatutako proiektuak aurkeztu dira Oihaneder Euskararen Etxean; Gasteizko Udalaren ekimena da beka, eta Arabako Foru Aldundiaren laguntza du. “Laguntzek 18.000 euroko aurrekontua izan dute bigarren edizioan, hirian kultur proiektuen sorkuntzari sostengu emateko xedez, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak (EBPN) ezarritakoari jarraituz”, nabarmendu du Euskara zinegotzi Iñaki Prusillak. Oinarrien arabera, proposamen bakoitzak 4.000 euroko laguntza jaso zezakeen gehienez.

Orotara sei proiektu aurkeztu ziren, eta hiru aukeratu dira. Hauek, zehazki: ‘Isturitzetik Etiopian Barrena’, Beñat Goitiarena; Story map’, Iñaki Landarena, eta ‘Jainko bat’, Marina Suárez Ortiz de Záraterena. Artistek abuztutik daramate proposamenak lantzen, eta martxoan aurkeztuko dituzte. Oraindik ez da datarik zehaztu. Geihago…

Arabako jaien kartelaren lehiaketa: San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren 2017ko jaiak

Arabako San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren 2017ko jaiak iragartzeko kartelaren lehiaketarako deia egiten da, oinarri hauei jarraituz: Oinarriak

1. Kartelaren neurriak edo, hala badagokio, haren kopiaren neurriak 50×70 zentimetrokoa izan beharko du. Betiere moldiztegiko sistemen bidez erreprodukzioa egin ahal izateko behar den adinako bereizmena izan behar du.

2. Kartelean honako testu hauek azaldu beharko dira:

SAN PRUDENTZIO ETA ESTIBALIZKO ANDRE MARIAREN JAIAK 2017ko apirilaren 28a eta maiatzaren 1a

FIESTAS DE SAN PRUDENCIO Y NUESTRA SEÑORA DE ESTÍBALIZ 28 de abril 1 de mayo

Informazio gehiago

Gazte baten kartela Gasteizko 2017ko inauterietako.

2017ko Gasteizko Inauteriek jada kartel ofiziala dute eta gazte batek egin du.

Jaiak otsailaren 21etik 28ra izango dira

Jon Ander Artola Oyarzabal “Icono universal” kartelak irabazi du aurtengo Gasteizko Inauterietarako kartel lehiaketa. Jaiak otsailaren 21etik 28ra izango dira.

2017ko Inauterien irudiak 1.500 euroko saria jasoko du. Jon Ander Artola egileak 23 urte ditu; diseinatzailea da eta Villabonan, Gipuzkoan bizi da.

Aurtengo lehiaketan 35 egilek hartu dute parte, eta 38 lan aurkeztu dira guztira. Parte hartu dutenen % 66 gasteiztarrak edo arabarrak ziren, % 11, Euskal Autonomia Erkidegokoak , % 23 beste probintzia batzuetakoak. Kartelen % 49 emakumeek aurkeztu dituzte, eta % 51, berriz, gizonek. Adinei dagokienez, lanen % 17ren diseinatzaileak 30 urtetik beherakoak izan dira.

Kartelen erakusketa otsailaren 13tik 28ra arte egingo da Ibaiondo eta Salburuko  gizarte etxeetan.