VGaztea
Kategoriak: Gazte Plana  —  17 martxoa 2017 12:53

Lan hau gure hiriko Gazteen errealitatearen behatokiko txosten osagarrietako bat da.

 

Hiriko 12 eta 18 urte bitarteko 1.400 bat gazteri egindako galdeketetan oinarritzen da.

Azterketaren helburuak hauek izan dira:

  1. Hiriko 12 eta 18 urte bitartekoek gaur egungo gazteen gizarte-sare guztien gainean duten iritzia eta erabilera ezagutzea.
  • Gizarte-sareen ezarpen-maila aztertzea eguneroko bizitzan.
  • Zer gizarte-sare erabiltzen duten eta erabileraren maiztasuna ezagutzea.
  • Gazteen artean zer eduki mota diren garrantzitsuenak ezagutzea.
  • Gizarte-sareetan zer jarduera mota egiten duten ezagutzea.
  • Gasteizko gazteen informazioa jasotzeko zer gizarte-sare mota erabiltzen duten ezagutzea.
  • Udalari eta bere gizarte-sareei buruz dauzkaten ezagutza eta iritzia aztertzea.
  1. Gasteizko 12 eta 18 urte bitarteko gazteek zergatik ikusten dituzten udaleko sareak oso gutxitan jakitea .
  • Gasteizko gazteen informazioa jasotzeko zer gizarte-sare mota erabiltzen duten ezagutzea.
  • Udalari eta bere gizarte-sareei buruz dauzkaten ezagutza eta iritzia aztertzea.

Agiriak:

Gizarte-sareak. Laburpena.

Gizarte-sareak. Txosten teknikoa.

Txosten hau Gasteizko udalaren 2016ko eskualde-enplegu planaren barnean dago, eta LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuaren lankidetzarekin egin da.

Iruzkinik ez »

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude