VGaztea

Tetrapack 2017ko edizioa

2017ko Tetrapack erakusketak oinarri izango du gure hiriko 4 leku nabarmenek osatzen duten ibilbidea: Montehermoso Kulturunea, Goiuri Jauregia, Zuloa Irudia eta Zas kultura espazioa. Gasteizko Alde Zaharra ere erakusketa honetan sartzen da, hiriko artea ezagutzeko asmoz datorren bisitariak, “turistak”, Alde Zaharra aurkituko baitu historia, kultura eta arte praktikaren zabalpena islatzen duten leku enblematikoetan. Erakusketa areto horien bitartez eta gure artista gazteen lanari esker, bisita berria proposatuko dizuegu.

Andoni Elizondo Donadok, Elisa Pérez Velascok, Idoia Ruiz Morazak eta Amaia Ugarte Álvarezek osatzen dute laukote irabazlea.

Arabako Bertsolari Txapelketako finala

2017ko Arabako Bertsolari Txapelketako finala, apirilaren 1ean, larunbata, 17:30ean Gasteizko Printzipal Antzokian jokatuko da. Sei bertsolarik kantatuko dute, aurreko sei finalaurrekoetan puntu gehien metatu duten bertsolariek.

 

Arabako Bertsolari Txapelketa bi urtetan behin jokatzen da eta Arabako Bertsozale Elkarteak antolatzen du. 2015eko edizioaren txapelduna Manex Agirre izan zen. Txapelketa jarraitzeko web gunea http://www.bertsozale.eus/eu/araba/

Sarrerak numeratuak dira.

Informazio gehiago.

 

Opor jarduerek 2.399 leku eskainiko dituzte

Gasteizko Udalak 2017rako antolatu dituen opor jardueretan 2.399 leku izango dira, hau da, iaz baino 62 gehiago, jarduera nautikoetako hastapen ikastaroetako 381 lekuak eta guraso elkarteek antolatutakoak kontatu gabe.

Opor programa

Zehazki, programa eta leku hauek eskainiko dira:

  • Jolas txokoak (Hezkuntza Zerbitzua): 380 leku.
  • Udako ludotekak (Gizarte Etxeen Zerbitzua): 435 leku (+15).
  • “múSIka, bai!” musika udalekuak, 2017 (Folklore Akademia): 480 leku.
  • Udaleku irekiak (Hezkuntza Zerbitzua): 310 leku.
  • Ingurumen udalekuak (Hezkuntza Zerbitzua): 120 leku.
  • Green Summer Camp (Ataria): 100 leku.
  • Abentura udalekua (Gizarte Etxeen Zerbitzua): 90 leku (+45).
  • Udako txokokluba (Gizarte Etxeen Zerbitzua): 150 leku.
  • Udaband! udako musika-campusa (Luis Aranburu eskola): 50 leku (+50).
  • Jarduera nautikoetako campusa (Kirol Zerbitzua): 184 leku (+8).
  • Jarduera nautikoetako hastapen ikastaroak (Kirol Zerbitzua): 381 leku (-30).
  • Hondartzako kanpamentuak (Gazteria Zerbitzua): 100 leku.

Orotara hamabi programa dira, 3 eta 20 urte bitartekoei zuzendutakoak; horietaz gain, guraso elkarteek beren udako programak antolatzeko baliabideak dituzte.

Udako jarduera horiek 2017ko ekainaren 26tik irailaren 1era arte garatuko dira (10 aste guztira).

Izena emateko epe bakarra ezarri da jarduera guztietarako, jarduera nautikoetako hastapen ikastaroetarako izan ezik:

  • Eskaera: apirilaren 3tik 21era.
  • Zozketa: maiatzaren 5ean.
  • Formalizatzea: maiatzaren 5etik 12ra arte.
  • Hutsik dauden lekuak jakinaraztea: maiatzaren 15ean.
  • Leku hutsetarako izen-ematea: maiatzaren 18tik ekainaren 4ra arte.

Jarduera nautikoetako hastapen ikastaroei dagokionez, zuzenean emango da izena, maiatzaren 29tik aurrera, leku guztiak bete arte.

Eskabideak aurkezteko zein formalizatzeko bide hauek erabil daitezke:

  • herritarrei laguntzeko bulegoak, 08:30etik 20:00etara, astelehenetik ostiralera;
  • argibideetarako telefonoa: 010 edo 945 161 100;
  • Udalaren web-orriko egoitza elektronikoa: www.vitoria-gasteiz.org (aurten lehenengo aldiz, dokumentazio guztia bide telematikoz aurkeztu ahalko da).

Informazio gehiago.

Aurrera Begira. Gazteen Aurreikuspenei buruzko adierazleak

Gazteen Euskal Behatokiak Aurrera Begira, Gazteen Aurreikuspenei buruzko adierazleak ikerketaren laugarren edizioa aurkeztu du.

Aurrera Begira Gazteen Euskal Behatokiak urtero burutzen duen ikerketa da, honako helburu hau izanik: Euskadiko gazteek nola antzematen duten oraina eta, epe laburrean, zeintzuk diren beraien etorkizunerako aurreikuspenak jakitea.

Ikerketa gazteei beraiei telefonoz egindako inkesta batean oinarritzen da. Laugarren edizio honetako landa lana 2016ko azaroan burutu zen, 15 eta 29 urte bitarteko 1512 gaztek erantzun zuten inkesta medio.

Emaitzak 10 adierazletan laburbiltzen dira.

Informazio gehiago.

UPV/EHUren Udako Ikastaroak

Badatoz Uda Ikastaroak!

Urtero bezala, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko UnibertsitatearenUda Ikastaroak iristen dira udaberri hasieran. Aurtengo edizioak -hogeita hamaseigarrena- eskaintza zabal eta askotariko bat du, eta 15 ziklo guztira: 137 ikastaro, tailer, eskola eta jardunaldi profesional, 20 batzar, 5 jarduera ireki eta urte osoan zehar egiteko moduko 20 online ikastaro. Era askotako gaiak landuko dira, horietako batzuk gaurkotasun handikoak.

Jada zabalik dago matrikula, eta murriztua izango da maiatzaren 31 arte.

KALDeARTE 2017

KALDeARTE, Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren XII. edizioa, aurkeztu egin da.

Kaldearte 2017

Bivouac konpainia frantziarra arduratuko da inaugurazio ikuskizuna emateaz, ostiralean, ekainak 9, 22:30ean, Andre Maria Zuriaren plazan.

KALDeARTE, Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia, XII. ediziora iritsiko da ekainaren 9, 10 eta 11n. Erakustaldiak bere bereizgarriei eutsiko die: ezagutzeko moduko programazio egitura, Europa osoan arrakasta lortzen ari diren atzerriko produkzioen eta bertako kaleko sorkuntzentzako laguntzaren arteko oreka, jokatzeko leku zein formatu berriak bilatzea. Geroago jakinaraziko diren zenbait berrikuntza ere ekarriko ditu.

Bivouac konpainia frantziarra arduratuko da inaugurazio ikuskizuna emateaz, ostiralean, hilak 9, 22:30ean, Andre Maria Zuriaren plazan. “A corps perdus” formatu handiko ikuskizuna da, drama, zuzeneko musika, dantza mugimenduak eta zirku teknikak nahasten dituena benetako mundua islatzen duen unibertso fantastiko eta poetikoa sortzeko. Bivouac Frantziako zirku berriaren alorrean gorantz doan konpainia gaztea da.

Jakina denez, Eva Guerreroren “El fin de las cosas” lana ere ikusi ahalko da KaldeArten, Karrikan plataformak hautatu baitu. Garazi López de Armentia eta Aritz López gasteiztarrek dantzatuko dute pieza, bi emanalditan, ekainaren 11n (igandea). Jaialdiaren aurretik entsegu irekiaz gozatu ahalko da, Baratza aretoan.

Azken batean, Gasteizko kaleak, plazak, lorategiak eta txokoak antzerkiz, musikaz, dantzaz, zirkuaz, akrobaziez, umorez eta ikusizko ustekabez beteko dira herritarrek gogoz itxaroten duten jaialdi horretan, uda hasierarekin batera eguneroko erritmoa apurtzen baitu.

Ate irekiak Arabako Gurutze Gorrian

Datorren ostiralean, martxoaren 31n, Arabako Gurutze Gorriaren egoitza (Gaztelako Atea 52)  bere ateak irekiko ditu Gasteizen mundu guztiak bere lana ezagutu ahal dezala.

Ordutegia 13:30etik 10:30era izango da eta ordu erdiro bisitaldi gidatuak egiteko aukera izango dugu.

Anima zaitez!

Ideia gazteen Haziak lehiaketa (2017)

Lehiaketaren helburu orokorra hau da: gazteek, herritarrak diren heinean, bere aisialdia bete-betean eraiki eta Gasteizko gizarte bizitzan parte hartzea.

Lehiaketaren hartzaileak hauek dira: Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 14-30 urte bitarteko gazteak. Bi kategoria ezarriko dira: 14-17 eta 18-30 urte bitartekoak.

Ezinbestekoa da taldeko ideiak aurkeztea, hau da, proiektu bakoitzeko 3 pertsona (gutxienez) egotea.

Proiektuak aurkezteko epea: maiatzaren 2a arte.

Hainbat sari mota egongo da.

A. Modalitatea: Haziak bonua.

Bonu hori hainbat laguntza eskuratzeko balia daiteke, hautatutako proiektua gauzatu dadin. Esaterako: proiektuaren behin betiko diseinua finkatzeko orientazioa edo aholkularitza, ekintza garatzeko espazio jakin bat erabiltzeko baimena, ikus-entzunezko baliabideak uztea, proiektuaren zabalkundea, hainbat gaitan diharduten profesionalen laguntza ematea edo proiektua erakutsi, jakinarazi edo hedatzeko l aguntza. 4 Gazteria Zerbitzuaren esku geratuko da proiektu jakin bati sari gisa emango zaion bonu mota erabakitzeko eskumena; baita, hala beharko balitz, beste bonu mota bat ematea ere.

B Modalitatea: Kontratu-bonua.

18 eta 30 urte bitartekoen kategorian aurkeztutako proiektuei dagokienez, Gazteria Zerbitzuak kalitatearen eta gaiaren ikuspegitik merezi duten proiektuak sari ditzake, udalak garatzen dituen programazioetan parte hartzeko aukera emateko.

C Modalitatea: beste bien uztarketa.

Gerta daiteke proiekturen batek A eta B modalitateetako sariak irabazteko eskakizunak izatea. Kasu horretan bi kategorietako sariak eskuratzeko aukera egongo da.

Proiektuak posta elektronikoaren bitartez bidali behar dira, hurrengo helbidera: haziak@vitoriagasteiz.org.

Informazio gehiago.