VGaztea

Ekintzaileentzako beka eskabidea

Ideia ekintzalea badaukazu, Gasteizko Udalak laguntzen dizu.

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak baliatu ahalko dira bekez:

  • Gasteizen erroldatuta egotea.
  • Adinez nagusia izatea.
  • Gasteizko Udalarekiko zerga-betebeharrak beteta edukitzea.
  • Gasteizko udalerrian enpresa bat sortzeko ekimen garatzen ari izatea.
  • Ekonomi jardueren gaineko zergan alta emanda ez egotea.
  • Norberaren kabuz ekonomia jarduera bat gauzatzen ez aritzea.
  • Garatzen ari diren proiektuak baino ezingo dira aurkeztu.
  • Aurreko urteetan beka-onuradun ez izana.

Informazio gehiago.

 

 

2017ko ‘Auzolandegiak’ programako plazen deialdia

Hona auzolandegitzat zer hartzen den: hainbat jatorritako gazteek beren borondatez eta eskuzabaltasunez konpromisoa hartzen dute gizarte proiekzioko egitasmo bat eta jarduera osagarriak garatzeko, denbora-tarte jakin batean, eta egitasmo horren bitartez, besteak beste, elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea eta kulturartekotasuna sustatzen dira.

Aurreinskripzioa apirilaren 19tik 25era biak barne Internet bidez formulario betez.

Informazio gehiago.

Apirilaren 17a Gazte Informazioaren Europako Eguna

“Gizarte konplexuetan eta hamaika erronka eta aukera eskaintzen dituen Europa bateratu honetan gero eta garrantzizkoagoa da Europako gazteentzat informazioa eskura izatea eta informazio hori aztertu eta erabiltzeko ahalmena izatea.” Hori dela-eta, ERYICAk (Gazte Informazio eta Aholkularitzarako Europar Agentziak) apirilaren 17an, urtero, Gazte Informazioaren Europako Eguna ospatzea bultzatu du.

Informa zaitez!

Vital Fundazioaren laguntza-deialdia

Irabazi asmorik gabekoak izan eta hainbat arloetan diharduten Arabako erakundeentzako eta elkarteentzako laguntza-deialdia eman du ezagutzera Vital Fundazioak. Diru-laguntza jaso ahal duten arloak hauek dira: gizarte arloa, lurralde garapena, hezkuntza, prestakuntza, enplegua, ondarea, ingurumena, ikerketa, berrikuntza, garapen teknologikoa, kutura eta kirola.

Arabarren bizi-kalitatea hobetzera bideratutako proiektuei laguntza ematea dugu helburu, eta gardentasuna, baldintza berberetan parte-hartzea eta Arabako gizarte ehuneko erakunde guztien konkurrentzia askea sustatzeko konpromiso irmoa dugu.

Izena emateko epea 2017ko maiatzaren 18an bukatuko da.

Informazio gehiago.

Sare sozialak Aizea Gallagherrekin

Xtraclub-en eskutik sare sozialei buruzko xpress lantegi proposamen interesgarri hau eskura daukagu. Aizea Gallagherrek Gasteizko youtuberrak lantegia irakatsiko du.

Proposamen honi esker Youtube, Twitter, Instagram,… nola funtzionatzen diren ikasi ahal izango dugu. Gainera bizitza pribatuari eta interneteko bizitza publikoari buruzko hauznarketa bat egingo dugu. Influencer izatea zer den, gizarte-sareak nola funtzionatzen diren, Youtuben zer ikusten dugun, eta zer abantaila eta desabantaila dauden jakin ahal izango ditugu. Youtube-n hasteko trikimailuak eta aholkuak ere ezagutzeko aukera izango dugu.

Lantegia Salburua gizarte etxean garatuko da, maiatzaren 6an eta 7an, 18:00etatik 20:00etara arte.

Izena eman!

Aste Santuan ordutegi berezia Omij-en

Jada Aste Santua hemen dago, eta gure zerbitzuetako batek bere ordutegiak aldatzen ditu.

Kontuan izan Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak (Omij-ek) apirilaren 10etik 21era arte ordutegi berezia izango duela. Irekita egongo da 10:00etatik 14:00etara goizeko ordutegian.

Ordutegi horretan Omij-era hurbildu ahal izango zara interesgarri den informazio guztia aurkitzera, edo behar dituzun izapideak egitera. Adibidez, Xtraclub-en jardueretan izena ematera, Herritarren Udal Txartela lortzera, nazioarteko ikasle txartela,  eskuratzera, aterpekide txartela tramitatzera,…

Ez ezazu aukera hau gal, eta hurbil zaitez Omij-era oporretan.

Albistegi gaztea 34. zenbakiaren edukien aurkibidea

Tetrapack 2017ko edizioa

Tetrapack 2017ko edizioa 2016ko Gazte Klik Klak-en lau lan irabazleetako erakusketa zirkuitu bat da. Maiatzaren 1era arte gozatu ahal izango duzu.

Gizarte-sareei buruzko azterketa, Gasteizko gazteen artean

Lan hau gure hiriko Gazteen errealitatearen behatokiko txosten osagarrietako bat da.

Ideia gazteen Haziak lehiaketa (2017)

Ideia gazte bat baduzu eta laguntza behar baduzu aurrera eramateko, aurkez iezaiozu Haziak lehiaketari maiatzaren 2ra arte.

Apirilerako Gauekoak-en jarduerak

Hemen duzu Gauekoak elkarteen federazioak zuretzat prestatu duen eskaintza.

Gasteizko Udalak opor jarduerak

Opor jarduerek 2.399 leku eskainiko dituzte.

Gazte Hitzak

Gazteentzako ipuin eta kontakizun laburren lehiaketa, Bernardo Atxaga eta Espido Freirerekin.

Gauekoak-ekin Smart Story Telling

Antzeztu, zuzendu eta jostatu zure smartphonarekin.

Gazte Sortzaileak

“Gazte Sortzaileak” beka, 16 eta 35 urte bitarteko gazteen kultur proiektuak abian jartzeko. Epea uztailaren 1era arte.Anima zaitez eta parte hartu!

Enplegu Bilaketarako Orientabideak emateko Plan Integrala

Lan bila zabiltza? Vitoria-Gasteizko udaletik emaitza hobeagoak lortzen lagunduko dizugu enplegua bilatzen zabiltzanean.

Eta uda honetan, zer?

Ez badakizu zer egin uda honetan baina betikoaz aspertuta bazaude, adi egon gune honi!

Aurrera Begira. Gazteen Aurreikuspenei buruzko adierazleak

Gazteen Euskal Behatokiak Aurrera Begira, Gazteen Aurreikuspenei buruzko adierazleak ikerketaren laugarren edizioa aurkeztu du.

Sexualitatearen Koloreak gida

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) 2017an Sexualitatearen Koloreak gida argitaratu zuen Aniztasuna gazteekin eta gazteen ikuspegitik landu ahal izateko.

Montehermoso – Facultad de Bellas Artes de UPV/EHU 2017

Montehermoso Kulturuneak eta EHUko Arte Ederren Fakultateak egiten dute deialdi hau. Deialdi honen xedea da sorkuntza artistikoko, gutxienez, lau proiektu eta, gehienez, sei hautatzea, fase aurreratuan edo amaituak daudenak.

UPV/EHUren Udako Ikastaroak

Badatoz Uda Ikastaroak!

Gazteentzako III. nanoipuinen lehiaketa

Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 12 urtetik 30era bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa.

Udako Euskal Unibertsitatean ikasteko beka

Unibertsitateko ikasleei edo langabezian dauden pertsonei bekak ematea Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetara joateko.

KALDeARTE 2017

KALDeARTE, Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren XII. edizioa, aurkeztu egin da.

Irakurri, oparitu eta gozatu

Gure Udalaren Liburutegi Sarean duten euskarazko literaturaz gozatzera gonbidatu nahi zaitugu, irakurle, eta gainera liburuak oparituko dizkizute.

Boluntarioak Martin Fiz Maratoian

Martín Fiz Maratoia datorren maiatzaren 14an izango da gure hirian barrena.

Etxebizitza partekatzeko programa

Alokabide-ren etxebizitza partekatzeko programak 3 pertsonen artean konpartitzeko 3 gela eta bi komun dituzten etxebizitzak eskaintzen ditu. Itinerario Antonino, Viena eta Atenas ibilbidea kaleetan kokatutako 5 etxebizitza da Gasteizko eskaintza.

Etxebizitzek pisukideen artean partekatzeko garaje eta trastelekua dauzkate, hornitatutako sukalde eta bainugelak dituzte, eta oinarrizko altzariz hornitutako egongela eta logelak dauzkate.

Programa pertsona hauei zuzendua dago: 35 urtetik beherako eta Izatezko Bikoteen Erregistroan izenik eman gabeko ezkongabe eta dibortziatuei, seme alabarik eta bere kargura familiakorik ez dutenei, lan jarduera batetik datozen diru sarrerak dituztenei eta emantzipatzeko beharra dutenei.

Informazio gehiago.

Gazte Sortzaileak

‘Gazte Sortzaileak’ beka, 21.000 euro, 16 eta 35 urte bitarteko gazteen kultur proiektuak abian jartzeko.

Udalak gazteek sortutako kultur proiektuetarako ‘Gazte Sortzaileak’; beken edizio berrirako deialdia egin du, Euskara eta Gazteria zerbitzuen ekimenez.

Lehiaketaren hirugarren edizioak orotara 21.000 euroko aurrekontua du, eta Aldundiko Euskara Zerbitzuaren eta Oihaneder Euskararen Etxearen lankidetza izango du.

Izena emateko epea uztailaren 1era arte, 13:00etan.

Anima zaitez eta parte hartu!

Informazio gehiago.