VGaztea

Bideo jokoen programazioari buruzko graduondoko berria

Datorren ikasturtean, Bideo jokoen programazioari buruzko graduondoko berria abiaraziko du Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolak. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen berezko titulua izango da eta xede du ikasleek maila ona eskuratu dezaten bideo joko bat programatzeko lotura duten arlo espezifikoetan eta, hala, estudio profesional batera lanera sartu ahal daitezen, lanean Unreal Engine nahiz Unity erabilita.

Graduondoko berriko irakasgai guztiak praktikarekin oso lotuta egongo dira, eta ikasleek teorian ikasitakoa praktikatu dezaten bilatuko da. Eskolak irailean hasiko dira eta irakaskuntzan eta ikerketan esperientzia zabala duten UPV/EHUko irakasleak ez ezik, bideo jokoen munduan ibilbide luzea egina duten Euskal Herriko Unibertsitatetik kanpoko profesionalak ere ariko dira irakasten.

Ikasleek praktikak enpresan egiteko aukera izango dute kurtso amaierako proiektuak iraun bitartean, hala nahi izanez gero, eta praktikak lan hori baliozkotzeko erabil daitezke.

UPV/EHUren Bideo jokoen programazioari buruzko berezko titulu hau Informatikan graduatutako ikasleei zuzenduta dago batik bat. Esanak esan, beste diziplina batzuetan ikasten ibilitako ikasleak ere matrikulatu daitezke: Fisika, Telekomunikazioak, Ingeniaritza Elektronikoa eta beste ingeniaritza batzuk.

Interesatuta daudenek maiatzaren 29tik aurrera eman beharko dute izena. Onartutakoek ikastaroa hasi aurreko astean egin beharko dute matrikula.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude