VGaztea

Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroak. Uda aprobetxatzeko beste aukera bat.

Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroak Fundazioak Udako Europar Ikastaroak antolatzen ditu, aurtengoak XXXV.ak izango direlarik. Uda Ikastaroen artean erreferentziazko Ikastaroak izatea dute xede, beren prestakuntza programak eta formulak etengabe berritzeagatik, nazioarteko proiekzioagatik, eskaintzen duten balio erantsiagatik, beren aliantza sarearen hedapen eta sendotasunagatik, Herriarekiko konpromisoagatik eta bere antolakuntzaren kalitateagatik.

Uda Ikastaroak Euskal Herriko Unibertsitatearen nortasunaren muin-muina dira. Ia unibertsitatea UPV/EHU bihurtu zenean sortu ziren eta ordutik, urterik urte, ikastaroz ikastaro, kalitatezko eskaintza dinamikoa eskaini dute. Gainera, urtean zehar garatzen den unibertsitate jarduerarako ikasketa osagai hobezina bihurtu eta aldatzen ari den gizarte baten inguruko eztabaida eta pentsamendu kritikorako eremu dira.

Informazio gehiago

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude