VGaztea

Zurrunbilo, Euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia

Zurrunbilo, Euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia ekainaren 1etik 4ra gertatuko da Gasteizen. Euskal antzerkia Gasteizera hurbiltzeko eta horren inguruan publiko bat sortzeko asmoarekin jaio da hala nola arlo honekin hiriko euskal kultura onuratzeko. Jaialdi honek arte eszenikoen baitan dauden arlo ezberdinetaz arduratzea du helburu: musika, antzerkia, dantza, poesia etab bezalako promosamenei lekua emanez eta horien inguruan bizi den komunitatea indartuz Proposamenen artean tailerrak, ikuskizunak, performanceak, kontzertuak etab. egongo dira. Euskal Herrian mugitzen dena ikusgai egongo da, proposamen garaikideei arreta berezia jarriz. Baratza Aretoa, Oihaneder Euskararen Etxea eta Arte eszena Tailerra (TAE) kolaboratzaileak izanik jaialdia leku ezberdinetan gertatzen da, hirian dauden espazio ezberdinak arrazoi berdinagatik bateratuz.

Eguneko sarrera: aldez aurretik 6€, 8€ lehiatilan

SALMENTA PUNTUAK:

Aretoan: astearte eta ostegunetan 17:00tik 20:00etara eta ostiralean 11:00tik 14:00etara

internet: www.salabaratza.com

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude