VGaztea

ARASKI VI. UDAKO KANPUSA

Ekintzak. Denboraldi bukaerara iristen ari gara eta auten ere, gure Kanpusa antolatu dugu. Iaz bezala oporretako lehen bi asteetan zentralizatu dugu, ekainaren 26tik 30 era arte eta uztailaren 3tik 7ra arte. Entrenamenduetako saio bikoitzak egingo ditugu berriro eta saio batetik bestera jarduera batzuk aire zabalean. Hala, inork ez du aitzakiarik edukiko udan kirolik ez egiteko eta beste neska batzuekin ongi pasatzeko.

Zein astetan egingo dira entrenamenduak?

  • Ekainaren 26tik 30 ra
  • Uztailaren 3tik 7ra

Zein neskak eman ahal izango dute izena KANPUSean?

2001-2009 urte bitartean jaio direnek, baita urte horietan jaiotakoek ere (beste adin batzuetakoek, kontsultatu), Araskin edo beste klub edo ikastola batean jokatzen badute, edo saskibaloian hasi nahi badute.

Zein hizkuntzatan egingo dira entrenamenduak eta jarduerak?

Entrenatzaile elebidunak edukiko ditugu; beraz, entrenamenduak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira.

Zertan datza saio bakoitza eta non egingo dira?

Entrenamenduen ordutegia 10:00etatik 12:30era eta 16:30etatik 18:00etara izango da. Arratzua Ubarrundiako Sologana Kiroldegian egingo da lehen astean, eta Arriagako Kiroldegian bigarren astean.

Goizeko saioak bi zatitan egingo dira, eta saio horietan alderdi teknikoak eta taktikoak landuko dira. Denak batera bazkaldu ondoren, eta beti Vitoria-Gasteizko eguraldiak uzten badigu, Gamarrako udal instalazioetara joango gara eta han hainbat jarduera eta tailer ludiko egingo ditugu aire zabalean, eta igerilekuetan sartu-irten bat egingo dugu. Arratsaldez kantxetara bueltatuko gara, eta han entrenamenduak egingo ditugu, parte hartzaile guztien arteko lehiaketa moduko bat eginez. Ostiral arratsaldean Gamarran geratuko gara eta gymkana batekin amaitutzat emango dugu astea.

Informazioa gehiago.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude