VGaztea

Albistegi Gaztea 35. Zenbakiaren edukien aurkibidea

Hona hemen Albistegi gaztearen 35. zenbakiko edukien estekak. Badakizu informazioak lagundu egingo dizula zure bizitzako proiektuetan.

Haziak – Ideia gazteen haziak lehiaketa 2017.

Lana bilatzeko coaching entrenamendua.

Zer da Lan Egokia zuretzat? Abian jarri du kanpaina EGKk!

Gazte Sortzaileak beka, 16 eta 35 urte bitarteko gazteen kultur proiektuak abian jartzeko.

Zineleku Vitoria-Gasteizera heltzen da gazte sortzaileak hezitzeko

Gauekoak ekainean, aukeratzeko moduko programazio interesgarria.

Gasteizko Alde Zaharreko gazteentzako etxebizitza libreak alokatzeko deialdia.

Murgil zaitez OMIJen

Edozein informazioa behar baduzu, hona hemen Gazteentzako Argibide Bulego birtuala.

Eta uda honetan, zer?

Eta gainera…

KALDeARTE, Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia, baita artsita gazteekin ere.

Ezagutu Oihaneder, Euskararen etxearen agenda eta animatu zaitez beren ekintzetan parte hartzera.

Gasteiz Gaztea laguntzaileak

Udan ere UPV-EHUk ba ditu ikastaroak zuretzat

Araski saskibaloia taldeko udako kanpusa.

OInarrizko Lanbide Heziketa Ikastetxea Adsis Gasteiz dituen programetan izena emateko epea hasten da.

Argazki lantegia Ajebask elkartearekin.

EmprendeT 2017, ekintzaileen eta enprenditzeko kezka duten enpresen arteko topaketa.

Prestakuntza eta enplegu plan integrala, gazteen lan merkatuan sartzeko aukerak hobetzeko.

Aldizkari digitalaren harpidetzak

ARASKI VI. UDAKO KANPUSA

Ekintzak. Denboraldi bukaerara iristen ari gara eta auten ere, gure Kanpusa antolatu dugu. Iaz bezala oporretako lehen bi asteetan zentralizatu dugu, ekainaren 26tik 30 era arte eta uztailaren 3tik 7ra arte. Entrenamenduetako saio bikoitzak egingo ditugu berriro eta saio batetik bestera jarduera batzuk aire zabalean. Hala, inork ez du aitzakiarik edukiko udan kirolik ez egiteko eta beste neska batzuekin ongi pasatzeko.

Zein astetan egingo dira entrenamenduak?

  • Ekainaren 26tik 30 ra
  • Uztailaren 3tik 7ra

Zein neskak eman ahal izango dute izena KANPUSean?

2001-2009 urte bitartean jaio direnek, baita urte horietan jaiotakoek ere (beste adin batzuetakoek, kontsultatu), Araskin edo beste klub edo ikastola batean jokatzen badute, edo saskibaloian hasi nahi badute.

Zein hizkuntzatan egingo dira entrenamenduak eta jarduerak? Geihago…

Zurrunbilo, Euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia

Zurrunbilo, Euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia ekainaren 1etik 4ra gertatuko da Gasteizen. Euskal antzerkia Gasteizera hurbiltzeko eta horren inguruan publiko bat sortzeko asmoarekin jaio da hala nola arlo honekin hiriko euskal kultura onuratzeko. Jaialdi honek arte eszenikoen baitan dauden arlo ezberdinetaz arduratzea du helburu: musika, antzerkia, dantza, poesia etab bezalako promosamenei lekua emanez eta horien inguruan bizi den komunitatea indartuz Proposamenen artean tailerrak, ikuskizunak, performanceak, kontzertuak etab. egongo dira. Euskal Herrian mugitzen dena ikusgai egongo da, proposamen garaikideei arreta berezia jarriz. Baratza Aretoa, Oihaneder Euskararen Etxea eta Arte eszena Tailerra (TAE) kolaboratzaileak izanik jaialdia leku ezberdinetan gertatzen da, hirian dauden espazio ezberdinak arrazoi berdinagatik bateratuz.

Eguneko sarrera: aldez aurretik 6€, 8€ lehiatilan

SALMENTA PUNTUAK:

Aretoan: astearte eta ostegunetan 17:00tik 20:00etara eta ostiralean 11:00tik 14:00etara

internet: www.salabaratza.com

Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroak. Uda aprobetxatzeko beste aukera bat.

Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroak Fundazioak Udako Europar Ikastaroak antolatzen ditu, aurtengoak XXXV.ak izango direlarik. Uda Ikastaroen artean erreferentziazko Ikastaroak izatea dute xede, beren prestakuntza programak eta formulak etengabe berritzeagatik, nazioarteko proiekzioagatik, eskaintzen duten balio erantsiagatik, beren aliantza sarearen hedapen eta sendotasunagatik, Herriarekiko konpromisoagatik eta bere antolakuntzaren kalitateagatik.

Uda Ikastaroak Euskal Herriko Unibertsitatearen nortasunaren muin-muina dira. Ia unibertsitatea UPV/EHU bihurtu zenean sortu ziren eta ordutik, urterik urte, ikastaroz ikastaro, kalitatezko eskaintza dinamikoa eskaini dute. Gainera, urtean zehar garatzen den unibertsitate jarduerarako ikasketa osagai hobezina bihurtu eta aldatzen ari den gizarte baten inguruko eztabaida eta pentsamendu kritikorako eremu dira.

Informazio gehiago

Zer da Lan Egokia zuretzat? Abian jarri dugu kanpaina!

Langabezia tasa altuaz gain, gazteriari eragiten dion arazo handienetako bat lan prekarietatea eta lan mundura sartzerako orduan dituzten lan baldintzak dira. Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) urteak daramatzagu hitz egiten diskriminazioaz, kontraturik gabeko enpleguaz, autonomo faltsuez, praktiketako baldintzaz, betetzen ez diren eskubideez (lan arriskuak, gehiegizko orduak…), etab.

Horregatik, aurten pausu bat haratago joan nahi izan dugu eta kanpaina bat burutu nahi dugu ondoko galderatik abiatuta: Zer da lan egokia Euskadiko gazteentzat?

Era honetara lan egokia eta pertsona gazteen defendatu eta sustatu ahal izango dugu, gizartean gaiarekiko kontzientzia eta garrantzia zabaltzen dugun heinean. Proiektu hau garatu eta aurrera jarraitzeko EGKren elkarteen eta gazteen laguntza oso garrantzitsua da.

Informazio gehiago.

Eta uda honetan, zer?

Ez badakizu zer egin uda honetan baina betikoaz aspertuta bazaude, adi egon gune honi! Hementxe jarriko dizkizugu gazteentzako jarduera interesgarrienak. Baten bat ahazten bazaigu edo zalantzarik baduzu, mesedez, esaiguzu: FACEBOOK, TWITTER, coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

 

Bidaiak

Lana

Ikastaroak

Kirola

Boluntariotza

Kontzertuak, jaialdiak, herriko jaiak eta kultura kalean

Auzolandegiak, udalekuak eta lehiaketak

Informazio gehiago OMIJeko web orrian.

Ezagutu ahal dituzu 2017ko ideia gazteen Haziak lehiaketan aukeratu diren proiektuak

Haziak proiektuak aisialdi sortzailea, osasuntsua eta partehartzailea sustatu nahi du. Aisialdi aukera honetan gazteak euren esperientziaren jabe dira eta haziaketik prozesu honetan lagun izan nahi dugu eta horretarako gazteei baliabideak eskaini: bulegoa eta ideia gazteen lehiaketa. Harremanetarako: haziak@vitoria-gasteiz.org

2017ko ideia gazteen Haziak lehiaketan aukeratu diren proiektuak

Ideia gazteen HAZIAK lehiaketara aurkeztu ziren proiektuetatik, 10 aukeratu dira modu batean edo bestean aurrera egiten laguntzeko.

Aukeratutako proposamenak hauexek dira:

Artzikirola

Begiradak-Argazkilaritza partehartzailea

Charlas preventivas e informativas sobre los TCA en el ámbito educativo

Guía didáctica sobre pornografía

Inclusionarte

Kapital berdeak

La jaula

Quidditch

Sinergia gunea

Sorginen Leizean

Hurrengo urratsak

Haziak Bulegoa aukeratuak izan diren proiektuekin zuzenean jarriko da harremanetan, proiektua elkarrekin lantzeko.

Ideia gorpuzten hasiko da, eraldatzen, itxura hartzen eta elkarrekin erabakiko ditugu eman beharreko urratsak. Bide honetan bakoitzak hartuko dituen ardurak ere bai.

Bideo jokoen programazioari buruzko graduondoko berria

Datorren ikasturtean, Bideo jokoen programazioari buruzko graduondoko berria abiaraziko du Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolak. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen berezko titulua izango da eta xede du ikasleek maila ona eskuratu dezaten bideo joko bat programatzeko lotura duten arlo espezifikoetan eta, hala, estudio profesional batera lanera sartu ahal daitezen, lanean Unreal Engine nahiz Unity erabilita.

Graduondoko berriko irakasgai guztiak praktikarekin oso lotuta egongo dira, eta ikasleek teorian ikasitakoa praktikatu dezaten bilatuko da. Eskolak irailean hasiko dira eta irakaskuntzan eta ikerketan esperientzia zabala duten UPV/EHUko irakasleak ez ezik, bideo jokoen munduan ibilbide luzea egina duten Euskal Herriko Unibertsitatetik kanpoko profesionalak ere ariko dira irakasten.

Ikasleek praktikak enpresan egiteko aukera izango dute kurtso amaierako proiektuak iraun bitartean, hala nahi izanez gero, eta praktikak lan hori baliozkotzeko erabil daitezke.

UPV/EHUren Bideo jokoen programazioari buruzko berezko titulu hau Informatikan graduatutako ikasleei zuzenduta dago batik bat. Esanak esan, beste diziplina batzuetan ikasten ibilitako ikasleak ere matrikulatu daitezke: Fisika, Telekomunikazioak, Ingeniaritza Elektronikoa eta beste ingeniaritza batzuk.

Interesatuta daudenek maiatzaren 29tik aurrera eman beharko dute izena. Onartutakoek ikastaroa hasi aurreko astean egin beharko dute matrikula.