VGaztea

Kirol jarduerak gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan 2017ko uda

Udal jarduerak garai berrien arabera moldatu eta berariazko ekintza eta zerbitzuak eskaintzen dira. Gustuko kirol jarduerarekin jarraitu edo jarduera berriei ekin nahi badiezu, aukera zabala eskaintzen dizugu.

Jarduerak: informazio liburuxka pdf

Izena emateak

2017ko ekainaren 14an, goizeko 8:30etik aurrera:

Udalaren web orrian.

Mendizorrotzeko K.E. eta Gamarrako Parkean.

Gizarte etxeetako eta kiroldegietako informazio zerbitzuetan, 010 telefonoan eta Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan.

Egutegia

2017ko uztailaren 3tik 30era arte

2017ko irailaren 2tik 29ra arte

Izena aurrez aurre ematen bada, gehienez, 4 izen eman ahalko dira aldi berean.

Langabeek eskainitako jardueren prezioetan % 15eko hobaria izango dute langabezian egoteko ziurtagiria aurkeztuz gero. Ziurtagiri hori Lanbiden eskatu beharko da, ikastaroan izena eman aurretiko 7 egunetan. Hala ere, hobari horrek ez die eragingo 16 urtetik beherakoentzako jarduerei.

Izena eman duen pertsonak delako jardueran esku hartzerik ez badu, hura hasi aurretik jakinarazi beharko du; hala egin ezean, galdu egingo du ordaindutako kuota. Kuota itzultzen bada, berriz, kontu korrontean sartuz egingo da. Eta ordaindutakoaren % 85a itzuliko da, eta % 15a gorde, kudeaketaren gastuengatik.

Izen emateen kopuru jakin batera heldu ezean, bertan behera utzi ahal izango dira ikastaroak. Kasu honetan, ordaindutakoaren % 100a itzuliko da.

Eguraldi txarragatik ez da ikastaroaren dirua itzuliko.

Padel, tenis eta hondartza boleibola: Udako denboraldian pertsona bakoitzak gehienez ikastaro bat egin ahal izango du.

Padel, tenis aeta frontenisa: pala edo erraketa norberak eraman behar du.

Squasha: erraketa eta zola zuriko edo “non-marking” oinetakoak norberak eraman behar ditu.

Igeriketa estiloak: beharrezkoa da 25m hiru estilotan igeri egiten jakitea.

Mendizorrotzeko Kirol Esparruko eta Gamarrako Parkeko ikastaroetan izena emateak ez du kirol guneetara sartzeko eskubiderik ematen. Horregatik, bazkideak ez direnek dagokion noizbehinkako baimena edo eguneko sarrera atera behar dute.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude