VGaztea

Nanoipuinak, gazteen literatura laburra.

Gazteentzako nanoipuinen III. lehiaketaren sariak banatu ziren ekainaren 9an Udaletxean egindako ekitaldian, Udal liburutegi sareak antolatuta eta Laboral Kutxaren laguntzarekin.  Aurten Ana Arregi idazleak eta Ruben Sanchez bertsolariak aurkeztutako 529 nanoipuinen artean aukeratu behar izan dituzte testu irabazleak, iaz baino 129 ipuin txiki gehiago aurkeztu direlarik. Parte hartzea ere gehitu da 328 gaztek, iaz baino 100 gehiago,  testu laburrak idaztera animatu baitira, betiere bi baldintza beteaz: 150 karakterren muga ezin zen pasa eta irakurri aditza nahitaez idatzi behar zen. Sari banaketan gazteek euren testuak irakurri zituzten jendaurrean.

Hemen testu irabazleak, 1 sariak tableta eskuratzen zen eta 2. sariarekin, aldiz, Zuloa liburu dendan liburutan gastatzeko 50 euro.

A Kategoria, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak,  euskaraz

1. sariaUnai Elicegui

Otsoak semea ebatsi, larrutu eta jan zuen. Untxi jaunak bere kumea ez ahazteko horren ipuina irakurtzen zuen gauero.

2. sariaAne Castillo Llorente

Bazegoen armiarma bat asko irakurtzen zuena, behin liburutegira joan zen liburu baten bila eta liburua hartzean hil egin zen. Inork ez daki zergatik.

A Kategoria, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak,  gazteleraz

1. sariaPaloma Strachan Aragón

Marramiau Pobre Gatita Parda, puso mal la dirección y Señor Don Gato no leyó su carta. Guardaré mis sardinas para otra ocasión. Pobre Señor Don Gato.

2. sariaMario Sans Majuelo

Cuano lee un contrato, nada puede pararle. Es rápido y mortífero. Silenciosos como las sombras. Siempre acaba con sus víctimas. Y ahora va a por ti.

B Kategoria, DBHko 3. mailatik 18 urtera bitarteko gazteak, euskaraz

1. sariaAketx Mate Uriarte

Batek ezkerreko bidea hartu zuen eta besteak, berriz, eskuinekoa…mundua biribila zela irakurri zutela ahazturik.

2. sariaIrune Santamaria

AZKEN HITZAK. Ezpainak irakurri nizkion, “maite zaitut” esan zidan eta orduan utzi gintuen amak.

B Kategoria, DBHko 3. mailatik 18 urtera bitarteko gazteak, gazteleraz

1. sariaPaula Díaz de Durana

Las dos desnudas sin más compañía que la luna: unir lunares y leer constelaciones, tatuar besos y hacer magia, ser personajes de película

2. sariaIrati Garrido González

RETROSPECCIÓN ¿Y si primero lees mi final y después intentas entender mi historia?

C Kategoria, 19 urtetik 30era bitarteko gazteak, euskaraz. LABORAL kutxa saria

1. sariaIñaki Urizar Markuleta

PRESOAREN EGUNA. Kartzelako itzalak, atzoko egunkaria, bazkariko menua eta amaren gutuna begiztatu ondoren, bakardadea irakurriz lokartu da presoa.

2. sariaXabier Olamendi Castro

Mundu paralelo batean, liburuek hainbat pentsamendu eta oroitzapenez beteta daude gizakiak irakurtzen dituzte, hauetaz gozatu eta ikasteko.

C Kategoria, 19 urtetik 30era bitarteko gazteak, gazteleraz. LABORAL kutxa saria

1. sariaSara Gutierrez Aranzabal

Leía, leía y releía. Leo, el librero de León, siempre leía. Sus últimas diez libras las gastó comprando un libro para librarse de su libropatía.

2. sariaSara Barreal Jiménez

Sospechosos puntos suspensivos, guiones que callan, jadeante punto y coma. Sorbos de retórica, párrafo enredado. Temblón punto final. Léelo otra vez.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude