VGaztea

Hizkuntza Kluba berriz hemen uda ostean. Ikusi zer dakarren berri

Hizkuntza Klubak ikasten ari zaren hizkuntzak praktikatzeko eta hobetzeko topagunea eskaintzen dizu, baita zure herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko ere

Ez da gramatika, ariketak… egiteko hizkuntza ikastaro bat. Landuko duzuna zure hitz-jariotasuna izango da

Horretarako, saio guztiak UPV/EHUko Letra Fakultatearen ikasle gazteek kudeatuko dituzte. Monitoreek gai askotariko jarduerak antolatuko dituzte taldean elkarrizketa ezberdinak sortarazteko, eta hor guztia, giro ludiko eta partizipatibo batean.

Zertarako Hizkuntza Kluba bat?

Zure CVa hobetzeko eta, horrela, lan bilaketa errazteko

Beste hainbat kultura ezagutzeko haien hizkuntza dela medio

Baldintzak – Nork har dezake parte Hizkuntza Klubean?

Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 16 urtetik 35era bitarteko gazteek. Adinaren baldintza izena ematen den egunean bete beharko da.

Aukeratutako hizkuntzen hitz egiteko maila erdi/goikoa izatea gomendatzen da. Ez da hizkuntza maila azterketarik egingo.

Ingelesezko C12 (asteazkena-17:30) taldea GOI mailako ezaguerak dituzten pertsonentzat izango da

Info gehiago.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude