VGaztea

“Vitoria-Gasteiz” aire zabaleko XI. Pìntura Lehiaketa

Gasteizko Udalaren Kultur Zerbitzua, uztailean, urtero, antolatzen duen pintura lehiaketa da. Gasteiztarren artean arte eta kulturarekiko interesa sustatzeko xedez jaio zen, 2006. urtean. Gaur egun, finkatzea lortu du, bai eta gure hiria kultura mailan sustatzea ere. Aire zabaleko pintura lehiaketak pinturarekiko zaletasuna sustatzen du, sorkuntza ere, eta Udalaren arte lan bilduma berritzen du.

Gainera, lehiaketa egiten den egunean zehar, oinezkoek eta artistek hiria begiratu eta ikusteko era berezi hori konpartitzen dute.

2017ko uztailaren 15a.

Parte-hartzaileak    18 urtetik gorakoak.

Uztailaren 3tik 13ra bitartean eman ahal izango da izena, bi egun horiek barne, www.vitoria-gasteiz.org web-orrian nahiz 010 telefonoan (Gasteiztik kanpotik deituz gero, 945 161100).

Sariak:

Lehen saria: 1.600 euro.

Bigarren saria: 1.400 euro.

Hirugarren saria: 1.200 euro.

Bi accesit, 500 eurokoak, beste saririk jaso ez duten bertako egileentzat.

Hizkuntza Kluba berriz hemen uda ostean. Ikusi zer dakarren berri

Hizkuntza Klubak ikasten ari zaren hizkuntzak praktikatzeko eta hobetzeko topagunea eskaintzen dizu, baita zure herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko ere

Ez da gramatika, ariketak… egiteko hizkuntza ikastaro bat. Landuko duzuna zure hitz-jariotasuna izango da

Horretarako, saio guztiak UPV/EHUko Letra Fakultatearen ikasle gazteek kudeatuko dituzte. Monitoreek gai askotariko jarduerak antolatuko dituzte taldean elkarrizketa ezberdinak sortarazteko, eta hor guztia, giro ludiko eta partizipatibo batean.

Zertarako Hizkuntza Kluba bat? Geihago…

Nanoipuinak, gazteen literatura laburra.

Gazteentzako nanoipuinen III. lehiaketaren sariak banatu ziren ekainaren 9an Udaletxean egindako ekitaldian, Udal liburutegi sareak antolatuta eta Laboral Kutxaren laguntzarekin.  Aurten Ana Arregi idazleak eta Ruben Sanchez bertsolariak aurkeztutako 529 nanoipuinen artean aukeratu behar izan dituzte testu irabazleak, iaz baino 129 ipuin txiki gehiago aurkeztu direlarik. Parte hartzea ere gehitu da 328 gaztek, iaz baino 100 gehiago,  testu laburrak idaztera animatu baitira, betiere bi baldintza beteaz: 150 karakterren muga ezin zen pasa eta irakurri aditza nahitaez idatzi behar zen. Sari banaketan gazteek euren testuak irakurri zituzten jendaurrean.

Hemen testu irabazleak, 1 sariak tableta eskuratzen zen eta 2. sariarekin, aldiz, Zuloa liburu dendan liburutan gastatzeko 50 euro. Geihago…

Kirol jarduerak gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan 2017ko uda

Udal jarduerak garai berrien arabera moldatu eta berariazko ekintza eta zerbitzuak eskaintzen dira. Gustuko kirol jarduerarekin jarraitu edo jarduera berriei ekin nahi badiezu, aukera zabala eskaintzen dizugu.

Jarduerak: informazio liburuxka pdf

Izena emateak

2017ko ekainaren 14an, goizeko 8:30etik aurrera:

Udalaren web orrian.

Mendizorrotzeko K.E. eta Gamarrako Parkean.

Gizarte etxeetako eta kiroldegietako informazio zerbitzuetan, 010 telefonoan eta Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan.

Egutegia

2017ko uztailaren 3tik 30era arte

2017ko irailaren 2tik 29ra arte Geihago…

Hurrengo 17-18. ikasturterako Gazte Informatzaileen Sarearen izena emateko epea zabalik dago

Gazte Informatzaileen Sarea ikasle gazteek osatzen dute. Gazte horiek heuren ikastetxeetan protagonistak bihurtzen dira haien eguneroko zein etorkizunerako emantzipaziorako behar duten informazioaren bilaketan eta zabalkundean. Informazio horren gaien artean honako hauek azpimarratu behar dira: gazteentzako zerbitzu eta baliabideak, prestakuntza, bekak eta diru-laguntzak, lehiaketa eta deialdiak, enplegua, aisialdia eta beste.

OMIJek Gazte Informatzaileen Sarea koordinanatzen du eta, horretarako, prestakuntza eskaintzen die, baita gehien interesatzen zaien informazioaren bilaketan eta zabalketan lagundu ere.

Gazte informatzaileek diru hornidura bat jasotzen dute heuren ikasturteko laneren truke.

2017-2018 ikasturtea

Diru hornidurak esleitzeko deialdiaren oinarriak. Gazte Informatzaileen Sarea programa 2017/2018