VGaztea

Gazteen Euskal Behatokiak Europa Helmuga Gida 2017 aurkezten du

Europatik bidaiatzeko, Europan hizkuntzak ikasteko, boluntario gisa eskarmentua izateko edota oporretan lan egiteko asmoa baduzu, hemen dituzu zure bilaketa erraztuko duten web orrien eta online dauden baliabideen 2500 esteka baino gehiago

Lan egiteko, ikasketak egiteko, hizkuntzak ikasteko edota oporrak igarotzeko Europar Batasuneko herrialderen batera joatea pentsatzen ari bazara, kontsulta ezazu Gazteen Euskal Behatokiaren Europa Helmuga Gida 2017 (pdf, 2 Mb). Eta oraindik ez baduzu argi baina hizkuntzak hobetu nahi badituzu hainbat baliabide aurkituko dituzu ehun hizkuntza baino gehiago online doan praktikatzeko, 200 herrialderen hiztunekin txateatzen eta zure ahozkera praktikatzen.

Hona zer eskaintzen dizun Europa Helmuga 2017 Gidak: Geihago…

Plaza hutsak Euskadiko Auzolandegiak

Plaza hutsak daude Euskadiko auzolandegietan. Eskaera egiteko 945.01.95.36 eta 945.01.95.01 telefonoetara dei daiteke.

Informazio guztia http://www.gazteaukera.euskadi.eus/gazteria-auzolandegiak/r58-34120/eu/

Zer dira Auzolandegiak?

Auzolandegietan leku askotako gazteak biltzen dira bi astez, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez elkarrekin bizitzeko eta gazteak hartzen dituen komunitatearentzat onuragarria den proiektu batean —eta konbinatutako jarduera osagarrietan— parte hartzeko asmotan. Proiektua burutzea balio jakin batzuk —elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, parte hartzea, kultura aniztasunean hezitzea, etab.— sustatzeko bide bat da.

Plazak non: Geihago…

Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz. Zure proiektu gaztea aurkeztu.

Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz pasa den urtean Udalak martxan jarri zuen programa da. Honen helburua da aurrekontuaren zati bat gordetzea edozein pertsonak edo taldek udalerria hobetzeko aurkezten dituen proposamenak abian jartzeko.

Programa honi esker 2017ko aurrekontuan sartu dira herritarrek boto gehien eman zizkien 15 proiektu.

Info gehiago web orri honetan

Maiatzean martxan jarriko dugu Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz programa honen bigarren edizioa. Izan ere, Udalak 2018. urterako aurrekontutik 1,5 milioi euro erabiliko ditu eta beste 1,5 milioi euro 2019rako aurrekontutik.

Udalaren eskumenekoak diren arloetan (kultura, kirola, bizikidetza, parkeak, kaleak, trafikoa…) Vitoria-Gasteizek hobera egin dezakeela uste baduzu. Aurkeztu zure proposamena!

Esaguzu zer aldatu nahi zenukeen, Udalak zer egitea nahi zenukeen hiria hobetzeko, zenbateko kostua izango lukeen eta noren onerako izango litzatekeen. Vitoria-Gasteiz hobetzeko duzun ideia 2018 eta 2019. urteetan jar daiteke martxan.

GazteBizHitza, gazteentzako buletina.

GazteBizHitza, gazteentzako buletina. Zure gaztearen bizitzan edo zure emantzipazioan laguntzeko trenza egokia.

Inoiz pentsatu duzu zeure kasa bizitzera joatea?, atzerrian ikasi nahi duzu?, lan bila zabiltza?…

Atzerrira EMIGRATU ondoren EUSKADIRA BUELTATZEA pentsatzen ari zara? Orduan hau interesatuko zaizu.

GazteBizHitza, Gazteentzako orientazio eta aholkularitza on-line zerbitzua da. Ikasketak, Lana edo Etxebizitzari buruz behar duzuna bilatu eta zalantzarik baduzu bidali whatsappa 646 10 91 26 telefonora.

Gazte Sortzaileak

Zertan datza?

Gazte Sortzaileak bekak bere hirugarren urtea betetzen du eta aurten berritasun bat dakar, 3.kategoria bat sortu da: zenbait sorkuntza arlo ezberdinetako proiektuak garatzeko beka, hain zuzen. Modalitate horrek, Gazte Planaren eskutik, 16 eta 30 urte bitarteko gazteei aukera emango die ideiak martxan jartzen laguntzeko tutore batekin harremanetan jartzeko.

Zuk ezagutzen baduzu tutorea, berak lagundu diezazuke; bestela geuk bilatuko genuke. Prozesua hasi eta bukatu arte, tutore horrek laguntza eta aholkua emango die proiektua bideratzeko, garatzeko eta hobetzeko, beti ere kontuan hartuta prozesu osoa euskaraz izan behar dela. Izan ere, beka horrek euskaraz egindako sormena eta kulturgintza bultzatzeko xedea dauka.

Zer egin behar duzu?

Proposamen guztiek euskaraz eta ahozkotasunari estu-estu loturik egon behar dute: antzerkia, bakarrizketa, poesia-emanaldia, musika, bertsolaritza, ikus-entzunezkoa, baita diziplinen arteko hibridazioa ere. Gazteria Zerbitzuak arlo horietako adituekin harremanetan jartzen lagunduko die aditu horien laguntza behar duten gazteei.

Nola aurkeztu?

Proiektuak aurkezteko azken eguna 2017ko uztailaren 1a izango da. Helbide honetan aurkeztu behar dira, goizeko 13:00ak baino lehen: Gasteizko Udalaren Erregistro Nagusia (Teodoro Dublang margolaria, 25). Pertsonak bakarka zein taldeka aurkeztu daitezke. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu helbide honetara: http://bit.ly/2qQhvrK edo jarri harremanetan Gazteria Zerbitzuko teknikariekin: 945 16 13 68 edo gazteria@vitoria-gasteiz.org Geihago…

Hiriko dantzaren master class Kladearten. Anima zaitez eta ikasi.

Master class infantil de danza urbana

PROBINTZIA PLAZA / PLAZA DE LA PROVINCIA

Larunbata 10 Sábado 10:30

Iraupena / Duración: 60’

Para niñ@s de 9 a 12 años (*)

Se propone una masterclass de nivel intermedio, siempre ajustada a las necesidades o situación de los participantes. El objetivo principal es mantener la ilusión y el desarrollo formativo de las danzas urbanas presentando el hip hop, locking, popping y house. La actividad consta de ejercicios, consciencia del espacio y movimientos en pareja. Impartida por la compañía GetBak.

Master class de danza urbana para adultos

PROBINTZIA PLAZA / PLAZA DE LA PROVINCIA

Larunbata 10 Sábado 12:00

Iraupena / Duración: 60 (*)

La masterclass busca proponer un reto a l@s participantes con coreografías y ejercicios de nivel avanzado que combinen técnicas diversas propias de cada estilo: Hip hop, locking, popping, house y breakdance. Impartida por la compañía GetBak.

(*)Se requiere inscripción previa en el stand informativo de KaldeArte situado en la plaza de los Celedones de oro. Plazas limitadas.

STAND INFORMATIVO

Geihago…

KALDeARTE, Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia

KALDeARTE Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia 2006an jaio zen, Gasteizko Udalaren Kultura Sailaren eskutik. Ekaineko bigarren hamabostaldian egiten da. Kaldeartek formatu ezberdinetako ikuskizunak biltzen ditu, euskaraz zein gaztelaniaz adin orotako ikusleei zuzenduak, eta diziplina askotarikoak, antzerkitik hasita dantzaraino.

2017ko edizioa

2017ko edizioaren egitaraua (pdf formatuan)

Ekainak 7 asteazkena

18:00 2017ko Kaldearte: asteazkeneko ikuskizunak

Ekainak 9 ostirala

19:00 2017ko Kaldearte: ostiraleko ikuskizunak

Ekainak 10 larunbata

18:00 2017ko Kaldearte: larunbateko ikuskizunak

Ekainak 11 igandea

11:30 2017ko Kaldearte: igandeko ikuskizunak

Hiriko erdialdeko kaleetan, plazetan, parkeetan eta txokoetan.