VGaztea

Andra Mari Zuriaren Jai zoriontsuak. Bueltatuko gara abuztuaren oporraldia pasa ta gero.

Jaietako egitaraua osorik

Zeledon, Plazan beirazko botilarik gabe

Zeledonen harrera eta agurra beirarik gabe egiten dira. Zeledonen jaitsierako eremuan, beirazko botilak eta ontziak sartzea debekatu da lehen aldiz, bai eta bertaratuentzat arriskutsu izan daitezkeen objektuak ere.

Debekua betearazteko, Andre Maria Zuriaren eta Espainia plazetako sarbideak kontrolatzeko 10 gune jarriko dira, Udaltzaingoko eta Ertzaintzako agenteek eta garbiketa monitoreek zainduta. Zehazki, leku hauetan jarriko dira kontrolak:

Hedegile, Zapatari, Errementari eta Diputazio kaleen eta San Roke kantoiaren arteko bidegurutzeak.

Prado kalearen eta Becerro de Bengoa kalearen arteko bidegurutzea.

Loma Jeneralaren plazarako sarbideak Legebiltzarretik.

Dato kalerako sarbidea Alaba Jeneralaren kaletik.

Olagibel kalearen eta Gernikako Estatutuaren kalearen arteko bidegurutzea.

Posta kalerako sarbidea Urrezko Zeledonen plazatik.

San Frantzisko aldapako sarbidea.

Zeledonen jaitsierara eta igoerara beste urte batzuetan baino lehenago joateko gomendatu dio Udalak herritarrei, plazara arintasunez sartu ahal izateko eta kontroletan jendea pilatu ez dadin.

Kazetaritza, bertatik bertara

Uda une egokia da eguneko gaiak sakonxeago aztertu ahal izateko, urteko beste garai batzuetako abiadura azkarretik aske.

Abuztuan “Kazetaritza bertatik bertara” jardunaldiak egiten dira Gasteizen. Programa honek gaurko gaiak lantzen ditu, kazetari eta adituen eskutik, herritar guztiei irekitako eztabaida eta gogoeta espazioak sortzeko asmoz.

Jardunaldiak abuztuaren 28tik eta irailaren 2ra ospatuko dira.

Kazetaritza, bertatik bertara 2017 programa