VGaztea

Utzi ezazu informazio gaztea hilero zure posta elektronikora heltzen albistegi gaztearen bitartez.

Badakigu zer garrantzia daukan informazioak edozein bizitza proiektua eraikitzen eta horregatik hilero argitaratzen dugu albistegi bat zuretzat lagungarriak gerta daitezkeen berriekin. Bertan arlo ezberdinetako berriak aurkitu ahal dituzu: enplegua, prestakuntza, aisialdia, sormena…

Horregatik konbidatzen dizugu albistegi gaztea ezagutzeko. Bertan izena eman ahal duzu hilero zure emailean hirian dauden ekintza nagusien berri jasotzeko. Hona hemen azken albistegiaren esteka eta bertan harpidetza egiteko aukera.

Mila esker zure arretagatik.

Ahoz Aho

 

Ahoz Aho, Haziak lehiaketan saritutako proiektua garatzen hasi da.
Asmatutako eta emakume gazteek (Eider Bernaola, Amaia Landa, Rocio Ruiz de Arcaute eta Irantzu Lekue), arteak, historiak, feminismoak eta euskarak elkartuta, garatutako proiektu honek, Judimendi-ko auzoan kokatzen da. Berrikuntza sozialeko lankidetza-proiektua da.

Informazio gehiago

http://www.noticiasdealava.com/2017/09/28/araba/el-muralismo-colaborativo-llena-de-color-judimendi

 

 

SexBerdin Hiruburua Gasteizen

Gazteak, teknikariak eta politikariak elkarrizketan aritu ziren atzo SexBerdin Hiruburua Gasteizen egin genuen, El Pilar gizarte etxean. EGK-ko Berdintasun lan-arloak, besteak beste, Aniztasunaren erronka lantzen du eta atzo LGTBI+kolektiboaren eta espreski gazteen egoera aztertzeko Gasteizko Udalarekin elkarlanean antolatutako eztabaida-dinamika lan-ildo horren barnean koka genezake.

Zer eztabaidatu genuen? Gasteizko Udalak LGTBI+ kolektiboari bideratuta martxan jarritako hainbat proiektu eta programa, baita Euskadi mailan burutzen diren neurriak ere, izan ziren abiapuntua bertaratu ginen politikari, teknikari eta gazteontzat.

Lehenik, Maria Alvarez ikerlariak Euskadin dagoen irakasleriaren formakuntza jarraituaren egoeraren berri eman digu, azpimarratuz ez dela gehiengoaren aukera bat aniztasunari dagokion formakuntza eskaintza ildoa. Gainera, baieztatu zuen baita ere formakuntza honek benetan ikasleriak dituen beharrei erantzuten dion ala ez pentsatzeko beharra dagoela. Geihago…

‘Mugarik gabeko aniztasuna’ EGK Gazteria kontseiluaren gidaren aurkezpena!

Heldu da momentua! Lan eta lan ibili gara Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera sortzen ari garen giden bildumako bigarren alea sortzeko. Hilabeteak eman ditugu aniztasun funtzionala duten hainbat elkarte eta eragilerekin harremana sortzen, gaur egungo errealitatera hurbiltzen, erronkak ezagutzen, astialdiak arlo honetan duen garrantzia eta egitekoa aztertzen. Hainbat izan dira elkarteen ahotik jaso izan ditugun bizipen eta ekarpenak, guzti horiei esker borobildu dugu Mugarik gabeko aniztasuna gida.

Baliabide honen helburua bikoitza da: batetik, Aniztasun Funtzionalaren gaia gizarteratzea; eta, bestetik, hezkuntza ez-formaleko hezitzaileentzako erreferentziazko euskarria izatea. Aipatutako astialdiko eragilez gain, aniztasun funtzionalaren arloko pertsona boluntarioak eta interesa azaldu dezakeen edonor gonbidatua dago aurkezpen saiora.

Hitzordua urriaren 4an izango da, asteazkena, Rekalde Aretoan (Rekalde Zumarkalea, 30). Ordutegiari dagokionez, goizeko saioa 10:00etatik 14:00etara izango da.

Ekitaldia guztion beharretara ahalik eta hoberen egokitzeko aldez aurretik izena ematea eskatzen dizugu. Horretarako, hurrengo formularioa bete behar da: (esteka)

Izena emateko epea urriaren 2ra arte egongo da zabalik.

Info gehiago egkren web orrian

‘…rako hemen nauzue’, horrela deitu diogu gazteentzako Iragarki taula Interneten arlo berriari

Gazteentzako Iragarki taula Interneten arlo berria, non zure trebetasunei etekina atera ahal izango diezun.

Zerbaiten bila bazabiltza edota zeozer eskaini nahi baduzu: pisu bat alokatzeko, alemaneko irakasle bat, zure zaletasunetarako adiskederen bat…eta askoz gehiago, hementxe aurki dezakezu zure taula.

Kategoriak

MO-…rako hemen nauzue: iniziatiba handiko gaztea bazara eta zure trebetasunak diru pixka bat lortzeko erabili nahi badituzu, hauxe da zure txokoa: etxe-animaliak zaindu, haur festak dinamizatu, ezteietarako txistularia…

AL-Ostatua (eskaintzen dut): inkilino baten bila bazabiltza, edo logela bat alokatu nahi baduzu, edo etxebizitza partekatu nahian bazabiltza / (bilatzen dut): etxebizitza edo logela bat alokatu behar baduzu

CN-Ume-zaintza: (eskaintzen dut) oporraldietan, egunean ordu pare bat… edo urte osoan zehar, zuen haurrak zaintzeko norbait behar duzuen familientzat / (bilatzen dut) zuen burua umeak zaintzeko eskaini nahi duzuen gazteentzat

CO-Etxebizitza partekatu: beste gazteekin bizi nahi dutenen arteko topalekua

CP-Eskola partikularrak (eskaintzen dut): ikasle bila bazabiltza / (bilatzen dut): irakasle bat behar duzu?

HO- Zaletasunak, kirola, bidaiak, musika, boluntariotza…: kotxe berean bidaiatu, saskibaloi talde baterako neskak bilatu, bateria-jotzaile bat aurkitu zure rock talderako

2017/2018 ikasturtea ikastaroz josita dator!

Irailarekin batera ikasturtea hasi eta urtero bezala, astialdiko ikastaroen eskaintza ikusgai daukazue, tartean Eusko Jaurlaritzak homologatutako eskolek antolatutako ikastaroen eskaintza. Izan ere, 2017/2018 ikasturtea ikastaroz josita dator! Informazio guztia hurbiltzen dizuegu zuek eskura izan dezazuen eta zuen beharretara hobeto egokitzen den ikastaroa lehenesteko.

Uztailean iragarri genuen bezala aldaketak daude aurten astialdiko ikastaroetan. Albiste honetan ahalik eta informaziorik argiena jasotzen saiatu gara eta hurrengo zerrendan puntuz-puntu ideia nagusienak bildu ditugu. Hala ere edozein zalantza sortzen bazaizue jarri gurekin harremanetan astialdiforoa@egk.org helbide elektronikoan eta horiei erantzun bat emateko ahaleginak egingo ditugu.

Info gehiago egkren web orrian Geihago…

Azken asteak Gazte Klik Klak lehiaketara lanak emateko (bideoak edo argazki sortak).

2017ko edizioaren gaia: Nortasunak.Gaztaroa, adierazpena, izaera eta jarrera.

Jakin nahi dugu nola egiten diozu aurre bizi garen garaiari, eta horretarako gazteen jarreren adierazpena bilatzen dugu. Nola ikusten duzu zeure burua?, nola adierazten duzu barruan daukazun guztia?, zein da zure jarrera?

Argazkilaritza edo bideo sorkuntzen bitartez nola azaltzen zaren eta nola nabarmentzen zaren jakin nahi dugu, itxuraren bitartez edo jarreraren bitartez definitzen duzun zure burua, mugimendu edo kolektibo baten partaide zaren, nola aldarrikatzen duzun zure izaera, zure ideiak, zure bizitza, komunitate baten partaidea zaren.

lehiaketaren oinarriak kontsultatu

Info gehiago: 945161990 ; gazterklikklak@gmail.com

Sariak

Lau sari emango dira. Sariak ezin izango dira metatu, eta, hortaz, ez zaizkio egile berari emango. Sari bakoitzak honako sari hornidura izango du:

300 euroko bono trukagarri bat argazki, bideo edo kultura materialean.

Lau sarituek parte hartuko dute taldeko erakusketa batean gure hiriko argazkilaritzan eta artean adituak diren tutoretzapean. Erakusketa 2018ko lehenengo lauhilekoan izango da. Katalogo bat argitaratuko da parte-hartzaileen lana jasoko dituena.

Lan hautatuen erakustaldia

2017ko abenduaren 1etik 2018ko urtarrilaren 8ra arte, Montehermoso Kulturunean.