VGaztea

Picasso. Guernicaren bidaia

Gasteizko Udalak eta “la Caixa” Gizarte Ekintzak Arte Zentro  Museo Nazionalaren  laguntzarekin antolatzen eta aurkezten dute erakusketa

Erakusketa Pablo Picassoren Guernica margolanari buruzkoa da: Errepublikako Gobernuak enkargua egin zionetik Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalera heldu artekoa.

Ikerketa lan baten emaitza dugu proiektu hau, Guernicak bizi izan dituen bidaiak eta gorabeherak gertutik jarraitu dituena, bai eta publiko orokorrari gerturatu nahi diona bizi izan duen historia zoragarria: artista aparta, momentu historiko erabakigarri bat, pintura sentimendu pertsonalen eta kolektiboen irudi, museoetatik kalera hedatzen den artea.

Erakusketa eremuak

Picassoren estudiotik Trocaderora

Guernica kanpaina politiko baten erdian

Guernicaren sakralizazioa: artelana

New Yorketik Madrilera

Guernica kalean

Ordutegia, bisiten aukerak eta info gehiago.

Ekolingua saioa, azaroaren 14an, euskararen aldeko ekitaldia

Ekolingua saioa

Euskara lehenestea diskriminazioa da? Zer da “errespetua”? Nola areagotu euskararekiko atxikimendua? Posible da hizkuntzak sailkatzea: zailak edo errazak, politak edo itsusiak, garrantzitsuak edo garrantzirik gabeak…? Zer dira arnasguneak? Euskaraz bizitzeko borondate edo nahimen handiagoa behar da? Hizkuntza-aniztasuna ona da edo txarra?… Galdera horien eta gehiagoren erantzunak bilatuko ditugu hizkuntza-ekologiaz hizketan: Ekolingua jolasaren bidez, giro onean eta atseginean, zu bezalako beste gazte eta ikasle batzuekin.

Animatu! Zatoz euskaraz eta hizkuntzez hitz egitera!

Eguna: azaroaren 14an, asteartean.

Ordutegia: 18:00-20:30.

Lekua: Arabako Campuseko Pabiloian.

Oharrak:

  • Komeni da aurretik izena ematea, hemen.
  • Ekolingua solas-jolasaren gainean, hemen.

JOKORIK GABEKO EGUNEKO MANIFESTUA (2017eko urriak 29)

Urriaren 29an Jokorik Gabeko Egun Nazionala ospatzen da. Errehabilitatzen ari diren Jokalarien Arabako Elkarteak (ASAJER) jardunaldi hori baliatzen du herritarrei ausazko jokoekin, diru-jokoekin, apustuekin, horien inguruko egoerarekin eta horien erabilera okerrak sorrarazitako problematikarekin lotutako zenbait gogoeta helarazteko.

Ausazko jokoen erabilera areagotzen ari da gazteen artean. Adin txikikoen artean badira onarpena duten jokoak, esate baterako, kirol-apustuak. Horren ondorioz, halako jokoak erakargarriak dira adinez txikikoentzat. Telefono mugikorra edo ordenagailua baliatuz, Internet bidez, erraz sar daiteke jokoetara. Hori dela eta, adinez txikikoek ausazko jokoetan eta apustuetan parte har dezakete. Gogorarazi behar da adinez txikikoek debekaturik dutela jokoetan parte hartzea, Euskadiko Autonomia Erkidegoko jokoari buruzko Araudi orokorrean (2016) adierazten den moduan. Debeku hori urratu egiten da ostalaritzako zenbait establezimendutan eta web-orri batzuetan, izan ere, jokorako sarbidearen kontrola ez da beharko lukeen bezain murriztailea adinez txikikoentzat.

Pertsona gazteenek hainbat modutara jo dezakete jokora, publizitatearen eraginez, berdinen arteko presioaren ondorioz, haietara iristeko erraztasunaren ondorioz, apustu bat egiteak duen kostu baxuagatik (apustu eskuragarria) edota jokora iristeko erraztasunagatik. Adierazi behar da hedabideek zeregin garrantzitsua dutela jokoaren hedapenari dagokionez, publizitatearen bidez.

Manifestu osoa esteka honetan.

Artistak bilatzen dira West Side Story lanerako

Dantzaria bazara, edo aktorea/aktoresa, musikaria… eta West Side Store lanaren dantzarien taldean egon nahi baduzu…

Gonbidatzen zaituzte egingo dugun entzunaldira 9 neska mutil hautatzeko. Horiek José Uruñuela Dantza Kontserbatorioaren dantzariekin eta Gasteizko Musika Bandarekin lan egingo dute.

Entzunaldia: azaroaren 15ean, 18:00etan, José Uruñuela Dantza Kontserbatorioan Kontserbatorioan (Plaza de las Provincias Vascongadas, 8)

Gaia: West Side Story

Arrazoia Luis Aramburu musika eskolaren XXV urteurrena ospatzeko egingo den kontzertuan parte hartzea da. Gastezko Printzipal antzokian egingo da martxoaren 20an eta 21ean.

Adina: 16 eta 30 urte bitartekoak.

Izena eman. Bakarrik behar ditugu zure izena eta abizenak, adina, telefono bat, email eta zuen maila dantzan , musikan edo antzerkian.

Emailez: conservatoriodanza@vitoria-gasteiz.org

José Uruñuela Dantza Kontserbatorioan (Plaza de las Provincias Vascongadas, 8)

Telefonoz: 945 162 606

Astelehenetik ostiralera, azaroaren 14ra arte

Goizean 10:00etatik 14:00etara

Arratsaldeetan  17:00etatik 21:00etara

Zientzia Astea Gasteizen.

Zientzia zure zain duzu azaroaren 9tik 12ra Vitoria-Gasteizen. Zientzia ikusi, behatu, ikutu, probatu eta esperimentatzeko aukera izango duzu, hamaika modutan: txoko, tailer, irteera, bisita gidatu, janari-dastatze, txangoak eta abarrretan, hain zuzen ere. Gainera, ikertzaile eta irakasleak arduratuko dira UPV/EHUn gertatzen ari dena zuri azaltzeaz. Aukera paregabea.

Eta diruaz ez zaitez kezkatu, jarduera guzti-guztiak doan dira eta.

Ezagutu egitarau osoa esteka honetan eta ekintzetan parte hartu

“Kirol bidean” kanpainan izena emateko epea hasten da

Kanpaina hau gazteentzat da, 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, hain zuzen ere. 12 eta 30 urte bitartekoa bazara aukera paregabea daukazu kirol anitza bakarrik edo zure lagunekin praktikatzeko. 2 programa eskaintzen dira urtean zehar: bata, udaberri-udan; bestea, udazken-neguan. Adingabeentzako baimena, behar duzu, adingabekoa bazara.

Izena emateko eta info gehiago.

Udazken-negu honetan ez geratu etxean!! Atera eta gozatu uraz, izotzaz eta elurraz!! Udazken eta neguko larunbat eta igandetan (azarotik martxora) 8 proposamen dauzkazu.

Aukera ezazu jarduera eta har ezazu kirolerako bidea!!

Snowboard: informazioa eta izen ematea (lekuz aldatua). Kiroletarako jantzi beroak eraman. Janaria eta ura. Ez da onartzen nork bere materiala eramatea (taula, botak, kaskoa).

Pirinioetako zeharkaldia: informazioa eta izen ematea (lekuz aldatua). 16 urte baino gehiago edukitzea. Asteburu osorako zeharkaldia Pirinioetan, elur erraketekin. Mendian aritzeko arropa egokia eta botak, aldatzeko arropa eta oinekoak, lozakua. Larunbaterako janaria eta ura. Gaueko afaria eta igandeko gosaria eta hamaiketakoa, aterpean bertan emango dira. Geihago…

Gazte Talent: azaroaren 13ra arte epea irekita

Gazte Talent bakarlari eta musika talde gazteen lehiaketa da. Epea irekita dago eta azaroaren 13ra arte irekita egongo da. 14 eta 35 urte bitarteko gazteek parte hartu dezakete, baldin

Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko Konderrian bizi badira, ikasten ari badira

edo lan egiten badute.Entropía taldeak, azken edizioaren irabazlea, urriaren 19an Jimmy Jazz Aretoan jo dute. Gazte Talent oinarriak

Beldur Barik: Ikus-entzunezko lehiaketa

Jakingo duzuenez, udalak ikus-entzunezko lehiaketa antolatzen du urtero, Beldur Barik programarekin koordinazioan, gazteen artean indarkeria matxistaren aurkako jarrera bultzatzeko eta ikusgarri egiteko. Lehiaketaren xedea da gazteek beraien egunerokotasunean bizi dituzten indarkerien eta matxismo egoeren inguruko hausnarketa egitea, horien aurreko jarrera urratzailea azalduz. Lanak aurkezteko epea azaroaren 13an bukatzen da, eta www.beldurbarik.org webgunean dagoen formulario bidez entregatu behar dira. Gasteizko lehiaketaren informazioa bertan aurkituko duzue.

Lantegi esperimentala

Matxismoaren inguruko hausnarketan laguntzeko Gazteria eta Berdintasun zerbitzuek jarduera bat antolatu dute elkarlanean. Azaroaren 3an lantegi esperimental bat egingo dugu Artiumen non parte hartzaileek musikaren eta dantzaren inguruko hausnarketa zein sormen propio bat egin ahal izango duten Beldur Barik Lehiaketara aurkezteko. Lantegia 3 ordu ingurukoa izango da eta bi saio antolatuko ditugu: lehena 17:00etan 12-17 bitarteko gazteentzat; bigarrena, 18:30ean 18-26 urte bitartekoentzat. Tailerra euskaraz zein gazteleraz jasotzeko aukera izango dute.

Lantegian izen emateko mezu bat bidali beharko da, urriaren 30a baino lehen, beldurbarikvg@gmail.com emailera edo 688 741 891 whatsappera, eta zehaztu zein saiotan eta zein hizkuntzan nahi duten parte hartu.

Topaketa

Programazioarekin bukatzeko, lehiaketaren sari banaketa egongo da azaroaren 24an, Aldaben, arratsaldeko 18:30etik hasita. Bertan Gasteizeko Beldur Barik lehiaketaren lan irabazleak ezagutzeaz gain, arratsalde dibertigarri bat pasatzeko aukera izango dugu. Programazioa azaroan zehar zehaztuko dizuegu.

Etxebizitzari buruzko lantegia “irudikatu zure etorkizuna” programan, Urriaren 25ean.

Etxebizitzaren gaineko aholkularitza juridikoa. Alokairua, kontratuak…

Zeure kasa bizitzeko asmorik al duzu? Lagunekin lonja bat alokatzeko asmorik al duzu? Auzokideekin arazorik? Alokairu kontratua ulertzen lagunduko zaitugu, bizikidetza errazteko eskubide eta betebeharren gainean mintzatuko gara, eta dauzkazun zalantzak argitzen saiatuko gara.

Lantegi teoriko-praktikoa Gazt.

18:00etan, Gazteentzako Argibide Bulegoan, Espainia Plazan.-

Lankidetza hitzarmen bat sinatu dute UPV/EHUk eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) lankidetza hitzarmen marko bat sinatu dute baterako jarduerak garatzeko, bi erakundeen arteko loturak sendotzearren. UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreorde Txelo Ruizek eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidente Maialen Olabek sinatu dute hitzarmena.

Bi erakundeen artean sinatutako akordioak, besteren artean, ekintza hauek hartzen ditu bere baitan: elkarlanean aritzea gazteentzako jarduerak antolatzen eta baterako jarduerak hedarazten, UPV/EHUko ikasleei askatasunez aukeratzeko kredituak emateko aukera aztertuz jarduera horietan parte hartzeagatik, eta EGKren aldetik aholkularitza zerbitzu bat eskaintzea UPV/EHUko ikasleen oraingo parte-hartze planean. Geihago…