VGaztea

Marrazki eta irudi azokaren 3. edizioa: MAZOKA, Marrazki Azoka

Jaialdi grafiko eta ikusizko hau ARABAKO ILUSTRAPADOSek antolatua da eta 2017ko abenduaren 15an, 16an eta 17an izango da Vitoria-Gasteizko Erdi Aroko almendraren gainaldean dagoen garai bateko ur biltegian (www.montehermoso.net).

Info gehiago Mazoka web orrian

Erakustaldi hau doakoa izango da eta egileek eurek artatuko dute publikoa. Bisitariek prezio onean topatuko dituzte bertan izango diren ilustratzaileen, marrazkilarien eta ikusizko artisten lanak; jatorrizko obretatik hainbat formatutako erreprodukzioetara: papergintza, ehungintza, zeramika, serigrafia, dekorazioa, osagarriak, kraft-a, artisautza, eta abar.

Hirugarren edizio honetan gure asmoa da gaur egungo Euskadiko eta inguruko ilustrazioaren sormen-eszena ezagutaraztea eta sendotzea. Zabaldu nahi dugu zein inportanteak diren ilustrazioa eta marrazketa kontzeptuak komunikatzeko, istorioak kontatzeko edo hainbat produktu garatzeko edo aplikatzeko argitaratze-produktutik haratago. Horrexegatik erakusketa honetan lanak erosteko aukera dago irudigileei, marrazkilariei eta artista bisualei laguntzea eta saritzea helburu; izan ere, euren lana ikustaraztea eta Vitoria-Gasteiz bihurtzea nahi dugu erreferentziazko puntua ilustrazioaren profesionalentzat, zaleentzat zein ilustrazioaren munduan interesa duten erakunde eta enpresentzat.

Azoka den bitartean, marrazketa eta ilustrazio munduarekin zerikusia duten ekintza paralelo batzuk egingo dira, hala nola, lantegiak,  erretratuak eta interbentzioak zuzenean, baita musika eta antzerki ikuskizun batzuk ere. Era berean, umeentzako gune bat izango da eta bertan haurrek (zein helduek) marrazteko aukera izango dute.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude