VGaztea

Gazteria eta enplegua, Adsis Fundazioa

Hurrengo azaroaren 9an, Goiuriko jauregian, goizeko 10:00etan Adsis Fundazioak ospatzen du Erasmus+ “Path to a Job” proiektuaren itxiera. Proiektu honen lidergoa eraman du beste kideekin, Inglaterrakoa, Italiakoa eta Vinarozekoa. Proiektuaren gaia izan da egoera larrietan dauden gazteak nola lagundu eta prestatu enpleguaren bila daudenean.

Adsis Fundazioa Udalaren Gazte Planarekin lan egiten du eta hainbat proiektu gauzatzen ditu prestakuntza eta enpleguaren arloan Udalaren Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailarekin batera, Haziak 23 besteak beste.

Pat to a Job proiektuak hainbat helburu ditu: zailtasunak dituzten 17 eta 24 urte bitarteko gazteen enplegarritasuna eta inklusioa gizarte lan integralaren bitartez gazteen lanaren bila dauzkaten prozesuetan. Praktika onak partekatzea. Gazteekin lan egiten duten profesionalen trebetasunak eta konpetentziak hobetzea. Bereziki bere konpetentzi digitalak, kalitatezko  laguntza eskaini ahal izateko.

Azaroaren 9an egingo den ekitaldian Erasmus+ programako “Path to a Job” proiektuaren barruan egin diren ekintzak aurkeztuko dira eta gazteen lanean aritzen diren hiriko erakundeen arteko topaketa bat gauzatuko da, Gasteizko gazteen enpleguaren egoera baloratzeko.

Mahia inguruan hauek izango dira parte hartzaileak:

  • Nerea Melgosa, Udalaren Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailaren Zinegotzia.
  • Josune Albizu Urteaga, Vital Fundazioaren zuzendaria.
  • Miguel Angel Diez, Sidenor lantegiaren zuzendaria, Gasteiz.
  • Annaleda Mazzucato, Monfo Digitale erakundearen ordezkaria.
  • Abdul Latif Kassim, Adsis Fundazioaren ikastetxeko ikasle ohia.
  • Juncal Yubero: mahai inguruko moderatzailea eta Arabako Adsis Fundazioaren zuzendaria.

Mahai ingurua bukatu eta gero, orain Adsis Fundazioak martxan dituen prestakuntza prozesuetan dauden gazteekiko topaketa bat izango dugu, lunch txiki batekin.

Goiuriko hainbat esparrutan Lucho Rengifo argazkilariak eta Esther Labeaga margolariak egin duten erakusketa ikusi ahal izango da Adsis Fundazioak gizarte ekintzan bete dituen 50 urte aprobetxatuz.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude