VGaztea

Zientzia Clubaren bigarren saioa, Gasteizen

Ostiralean, azaroak 10, 19:00etan, Gasteizko Bibat Museoan (Aztogile kalea, 54), Zientzia Clubaren bigarren saioa izango da.

UPV/EHUren Zientzia Astearen programaren barruan, Zientzia Club laugarren urtez etorriko da, gai eta bakarlari berriekin. Umorea, musika eta, noski, zientzia; horiexek dira Zientzia Club formularen hiru osagaiak. Ikuskizunean UPV/EHUko adituek gai zientifikoen inguruko hitzaldi laburrak emango dituzte.

Gasteizko programa hauxe da:

Bittor Rodriguez (Farmazia Fakultatea): ‘Sin fruta y verdura… ¡que la fuerza te acompañe!’.
Blanca Martínez, Irantzu Guede, Jone Mendicoa, Amaia Ordiales (SciGea spin-offekoa): ‘Geomitología: la ciencia detrás de las leyendas’.
Cristina Juesas (komunikazioan aditua): ‘Lo que nunca has visto en los documentales de la 2’.
Ibon Cancio (UPV/EHUren Plentziako Itsas Estazioa): ‘Lamiak eta itsas biologoen altxorra’.
Idoia Ros (Letren Fakultatea): ‘Ciencia, mentiras y artículos de divulgación’.
Iñaki Ordoñez (Bilboko Ingeniaritza Eskola): ’Exploración espacial de Marte’.
Jon Torres (Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea): ‘Cómo ser presidente y no morir (de lumbalgia) en el intento’.
Raúl Ibáñez (Zientzia eta Teknologia Fakultatea): ‘El disputado voto del Sr. Condorcet’.

Beste hiru saio hauek izango ditu Zientzia Clubak: azaroaren 9an, osteguna, 18:00etan, Barakaldoko Clara Campoamor Zentroan; eta azaroaren 11n, larunbata, 19:00etan, Bilboko Bizkaia Aretoan eta Donostian.

Informazio gehiago: www.zientzia-astea.eus

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude